Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ZARRABEITIA, Juan Jose de (Bizkaia, XIX. mendearen lehen erdia).

Karguak eta lanbideak

 Idazle karlista

Ibilbidea

Ez dugu autore honen datu bibliografikorik ezagutzen. Bere obra bakarra Defensa de Los fueros de Vizcaya (1837) izenburua duen opuskulua da, Pedro Lemonauria abokatu eta idazle liberalaren obrari aurka egiten dion testua. Zarrabeitiarentzat, posible da Bizkaiaren eta Espainiaren arteko elkarrekiko- tasun nazionala, baina guztiz ezinezkoa elkarrekikotasun eratzailea. Idazle karlista hau horrela aldendu zen ideologia horren tradiziozko tesietatik. Bere helburuen oinarria, gizartearen gaitasun eratzailea zen, eta, hortaz, bai Espai- niak, eta baita Bizkaiak ere, ahalmen legitimo eratzailea zuten. Bizkaiak ko- munitate perfektua eratuko zuen, eta espainiar monarkiarentzat funtsezkoa izan arren, bere botere soziala erabil zezakeen. Lemonauriaren tesien kontra, Zarrabeitiak 1837ko Konstituzioa Bizkaian ezar zitekeela onartu zuen, betiere Jaurerrian onartua bazen. Hori ez zenez gertatu, ordea, ez zegoen indarrean. Espainiaren eta Bizkaiaren arteko lotura Foruaren bitartez ezartzen zen, be- raz, nazio espainiarrak ezin zuen alde bakarretik harremana aldatu.

Obrak

Defensa de Los fueros de Vizcaya, Bilbo: Nicolás Delmasen moldiztegia, 1837.

Bibliografia

PORTILLO, J.M. El sueño criollo: la formación del doble constitucionalismo en el País Vasco, Nerea, 57-59. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP