Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

ZABALA ACEDO, Manuel Jose. Villafuertesko III. Kondea (Ordizia, Gipuzkoa, 1772ko azaroaren 7a – Altzo, Gipuzkoa, 1842ko urriaren 6a.

Karguak eta lanbideak

 Politikaria

Ibilbidea

Ordiziako Zabalatarren sortetxean jaio zen. Hura Gipuzkoako landa-eremuko lurjabeen leinu nagusietako bat izan zen. Txikitatik, Tolosan bizi izan zen eta, 19 urte zituela, Tolosako alkatea izan zen. Horrela, familiak Gipuz- koako foru erakundeetan egindako ibilbide luzeari eman zion segida. Ordurako, lehen mailako heziketa ilustratua jaso zuen; hasieran, irakasleen bidez, eta gero, Bergarako Mintegian. Ez da harritzekoa Euskalerriko Adiskideen Elkartean sartu izana.

Aberats-aberatsa izanik eta, politikan gaztetan hastearen ondorioz, laster Gipuzkoako Probintziako pertsonarik ahaltsuenetakoa izan zen. Hori zela eta, hainbat aldiz izan zen ahaldun nagusia Karlos IV.aren erregealdian, 1772an lehen kargu hura bete zuenetik, 21 urte zituela.

Frantsesen inbasioa etorri zenean, ez zen lankidetzan aritu Napoleonen tropekin; beraz, ez zuten garbitu, eta berriz ere ahaldun nagusi hautatu zuten (1813). Geroago, berriz, Gipuzkoako buruzagi politikoa. Azken kargu horretan ziharduela, Cadizko sistema konstituzional berrira egokitzeko trantsizioari heldu behar izan zion. Betiere, foru erregimen zaharraren elementu batzuk bateragarri egiten saiatu zen; alferrik, ordea. 1814an, erregimen liberala erori zenean, Zabalak foru-sistema tradizionala berrezarri zuen. Hirurteko Liberalean, berriz ere Gipuzkoako Buruzagi Politikoa izan zen eta berriro alferrekoa gertatu zen foru erregimena sistema konstituzionalarekin bateragarri egiteko saialdia. Hirurtekoa erradikalizatzean, uko egin zion Gipuzkoako buruzagitza politikoari, San Luisen Ehun Mila Se- meak iritsi baino lehentxeago, eta armada hura sartu zenean, El Ferrolera joan zen ihesi. Gipuzkoara 1824an itzulirik, absolutismoak ez zion barkatu lehenago liberalen alde jokatu izana eta Sorbonako Unibertsitatera bi urterako joatea erabaki zuen. Han, bere zaletasun handia jorratu zuen, hots, azterketa zientifikoa, eta ezagutzak bere enpresa-zereginaren zerbitzuan jarri zituen.

1834ko erregimen liberalarekin politikara itzuli zen, erregeak biziarteko senataria izendatu baitzuen urte haren eta hurrengoaren artean. Gobernu moderatuekin bat eginik, foruzaletasun liberalari buruzko bere teorizazioa garatu zuen, hau da, Foruei estatu konstituzional berrian segida ematea defendatzen zuen planteamendua. Senatuan tesi haien alde mintzatu zen, harik eta erregimen moderatua erori eta 1836ko sistema konstituzionala berriro ezarri zenean, Espainiatik alde egin eta Baionan kokatu zen arte. Bere dok- trinaren planteamenduekin bat, 1837an Bakea eta Foruak kanpaina bultzatu zuen, beste politikari eta intelektual batzuekin batera, Lehen Karlistaldiari amaiera emate aldera, betiere Estatu liberalak Foruen berrespena eginik.

Bizitzaren bukaera aldean, eta Alderdi Moderatuaren bidez, Gipuzkoako lehen korrejidore politikoa izatea lortu zuen, 1839tik 1840ra. Kargu hartan zegoela, 1839ko urriaren 25eko Legetik abiaturik irekitako epealdi luzea izango zenaren oinarri politikoak ezarri zituen. Alderdi Progresista agintera iristearekin batera kargugabeturik, haren ibilbide politikoa bukatu zen.

Obrak

De semejanzas y diferencias entre la guerra del Vendée y la de Navarra y Provincias Vascongadas, arg. gabea.

Circunstancias análogas y semejantes del Vendée con las de la facción de Navarra y Pro- vincias Vascongadas, arg. gabea.

 

Bibliografia

CAJAL VALERO, A., «Paz y Fueros». El Conde de Villafuertes. Guipúzcoa entre la «Constitución de Cádiz» y el Convenio de Vergara (1813-1839), Madril: Biblioteca Nueva, 2002.

CHACÓN DELGADO, P. J., «Manuel José de Zavala y Acedo, III Conde de Villafuertes», Nobleza con libertad: biografía de la derecha vasca, Bilbo: Atxular Atea, 2015, 79-84. orr.

FELIPE, E. de y ZAVALA, L. M.ª de, «La labor investigadora en ciencia y tecnología del Conde de Villafuertes», Actas del V Seminario de Historia de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, Donostia 24-27 Octubre 1996, Madril: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1999, 755-766. orr.

HERRERO HERNÁNDEZ, M.ª A., «Renta de la tierra y gran propiedad en Guipúzcoa: el pa- trimonio del Conde de Villafuertes (1788-1871)», Revista del Instituto Gerónimo de Ustariz, 8 (1993), 9-25. orr.

RUBIO POBES, C., «El Conde de Villafuertes (1772-1842). Biografía política de un patricio guipuzcoano en tiempos de revolución», Historia Contemporánea, 9 (1993), 193-217. orr.

ZAVALA, F. «El Conde de Villafuertes en París. 1825-1826», Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 7-1 (1951), 511-524. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP