Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

VITORIA, Juan de (I) (Kortazar izengoitia) (XVI. mendea).

Karguak eta lanbideak

Erlijioso domingotarra eta historialaria

Ibilbidea

Historia de los Reyes de España lana egin zuen historialariaren izen berekoa da. Hura ere erlijioso domingotarra zen, eta Kortazar izeneko baten aita; horregatik, bien nortasunak nahasi izan dira. Lehenengoaren gurasoak Juan Kortazar de Armentia eta Maria Diaz de Yurre ziren, eta bera Gasteiz ondoko Ihurre herrian jaio zen, 1515-1520 aldera. Domingotarra egin zenean frai Juan de Vitoria izena hartu zuen, Gasteizko San Domingoren komentuan botoak egin zituenean, 1536an. Peña de Franciako (Salamanca) komentuan irakasle aritu ondoren, Arabara itzuli zen. Historialari lanean informazio dokumentatu asko bildu zuen, artxibo ugari aztertuta, eta horietako asko jaso zituen De la antigüedad de España y naciones cantábricas y nobleza suya lanean. 1591ean bukatu zuen eskuizkribua, eta hainbat zati erantsi zizkion 1597ra arte. Garai hartan ohikoa zenez, teoria eusko-kantabrista eta tubalista ere bere egiten zituen.

Obrak

De la antigüedad de España y naciones cantábricas y nobleza suya, ca. 1597. Eskuizkribua, Universidad de Salamanca. Vidaurrázaga eta Inchausti, J. L. (arg.), Nobiliario alavés de Fray Juan de Victoria: xvi. mendea, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1975.

Bibliografia

AuñamendiVitoria, J. de, Auñamendi Eusko Entziklopedia. Online edizioa: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/vitoria-juan-de/ar-140509/ (2018ko urriaren 10ean egindako kontsulta).

Vidaurrázaga e Inchausti, J. L. (arg.), Nobiliario alavés de Fray Juan de Victoria: xvi. mendea, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1975.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Vitoria, Juan de (I)”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 413-414.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP