Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

VILDOSOLA MIER, Antonio Juan (Antonio Juan Bildosola Mier) (Bilbo, 1829ko abenduak 6an bataiatua – Bilbo, 1893ko abenduak 31).

Karguak eta lanbideak

Kazetaria, abokatua eta politikari karlista

Ibilbidea

Bonifacio Antonio Vildosola Labayenen eta Faustina Mier Elorriagaren semea, Bizkaiko antzinako familia ospetsuetako kide izan zen, ekonomiari eta politikari dagokionez. Vildosolatarren premua izanik, familiako etxea man- tendu zuen. XIX. mende hasierako Bilboko merkatari nagusiei loturiko familia zen, ondasun higiezinen jabe, probintziako zenbait herritan, Igorren eta Santurtzin, adibidez.

Ikasketak Loiolako San Ignazio ikastetxean hasi zituen, eta handik ikastetxe frantziar batera aldatu zen, frantsesaren ahoskeran eta musikan gailen- duz. Ondoren, filosofia ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatearekin lotura izan zuen Bilboko humanitate eskolan, 1841etik 1845era. Jarraian, ikastetxe berean Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta 1849ko irailaren 28an Batxiler maila erdietsi zuen Valladolideko Unibertsitatean. Madrilen eta Frantzian ikasketak bukatu zituenean, Madrilgo Abokatuen Elkargoko kide egin zen. 1855eko azaroaren 23an Vienako abokatu diplomatiko agregatu kargua eskatu zuen. 1855eko abenduaren 15ean Erregeak Berna eta Frankfurteko soldatarik gabeko agregatu diplomatiko izendatu arren, ez zuen kargua hartu.

1856an, Avelina de la Hoz y Liniersekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Avelina de la Hoz alabetan bigarrena zen. Bere aita Pedro de la Hoz erregezale erlijiotsu famatua zen, La Esperanza egunkari karlistaren zu- zendaria, Espainiako prentsa katoliko-monarkikoaren buru garrantzitsuena,

XIX. mendean. Vildosolak bere ideiak defendatzen zituzten artikulu ugari argitaratu zituen, azpititulutzat «Periódico monárquico» zuen karlismoaren hedabide ofizioso horretan. Vildosola 1857an erredaktore bezala hasi zen la- nean, baina 1865eko uztailaren 5ean kargua utzi behar izan zuen, Parisera aldatu zelako. Hilabete batzuen buruan, bere aitaginarreba hil zelako, Madrilera itzuli behar izan zuen, Vicente de la Hoz suhiarekin familiaren enpresan lan egiteko.

Urte batzuk geroago, iraultzaren eraginez, karlistak Espainiako errealitateaz zuten ikuspegia zabaltzen hasi ziren. Hala egin zuten Antonio Juan Vildosolaren (La solución española en el Rey y en la Ley), eta beste batzuen lumaren bitartez, 1869 eta 1870 artean argitaraturiko eskuorrietan. Elkarte Karlistaren baitan, Vildosola hauteskundegaien eta interes zibil eta politikoen zuzendaritza hartu zuen batzordeko kide izateko deitu zuten, 1870. urte inguruan, Villariasko VII. markesa lehendakari zela.

Kartzelan egon zen 1868an, baina indultua lortu zuen. Batzorde katoliko-monarkiko zentraleko kide izan zen. Kongresuko ordezkari bizkaitarra, Jose Miguel Arrieta-Mascarua, 1869ko apirilaren 5ean hil zenez, Gorteetako dipu- tatu izendatu zuen 1870. urteko urtarrilean egindako hautaketa partzialean. Gernikak Gorteetako ordezkaritza eman zion, 1871ko martxoan eta 1872ko apirilean egin ziren hauteskunde orokorretan. Garaipen argia eskuratu zuen Mariano Zabalburu hautagai liberalaren aurrean. Parlamentuan eman zuen denbora (1870-1872) liskarrez josita egon zen, Foruak defendatu baitzituen, bere jarrera karlistei eutsiz. Bizkaiko aginte forala berrezartzea eskatu zuen, Foruak jasotzen zuenaren arabera, Candido Nocedalen iritziarekin bat eginez. 1870eko uztailean, Bilboko Kasino Karlistan hitz batzuk esan zituen topa egin bitartean. 1871eko urrian zabaldu zenaren arabera, hamar mila erregu-gutun idatzi ziren Gorteetara ager zedin eskatuz, prozesatu ahal izateko. Eta 1872ko maiatzean, beste erregu-gutun bat igorri zen Kongresura, konspirazio karlis- tagatik prozesatu zezaten eskatuz. Momentu horretan, bizitza publikotik desagertu zen, eta, bere ezkutalekutik idatzitako gutun batean, altxamendu kar- listaren ardura Serrano-Sagasta eta Malcampo-Candau ministerioarena zela salatu zuen, Amorebietako Hitzarmena ez betetzeagatik. Saboyako Amadeo Espainiako errege izateko bozketan, «bitarteko guztiekin» aurre egingo ziola mehatxu egin zion Gorteetan.

Hirugarren Karlistaldia hastearekin batera, 1872ko apirilean, Vicente de la Hoz eta Antonio Juan de Vildosola espetxeratu zituzten, diputatu hautetsi ziren aldetik, bortxaezinak ziren arren. Aste batzuen buruan askatu zituzten, Amorebietako Hitzarmenaren ondotik, eta Nicolas Riveroren bitartekaritza lanari esker. Hilabete batzuk geroago, Lehendabiziko Errepublika aldarrikatu zenean, Estatuko ministro Emilio Castelarrek De la Hoz eta Vildosola deitu zituen. Esan ziotenez, bazekiten non zegoen Karlos erregea, eta hark eskatutakoa helarazi ziezaioketen. Castelarrek indultu orokorra, ehun diputatu eta erregimen errepublikanoan jarduteko askatasuna eskaini zien karlistei, armak uztearen truke. De la Hozek eta Vildosolak Castelarren proposamena onartu nahi zuten, baina zalantza zuten eskaintzen zuena bete ahalko zuenetz.

Vildosolaren azken hogei urteak ez dira horren ezagunak. Jakina da Euskal Erriarekin (1887) kolaboratu zuela, eta bere ezinegon intelektual, sozial eta erlijiosoak agerian uzten dituzten zenbait lan argitaratu zituela: La cues- tión social (1878), Pablo Cubillasek idatzitako aktualitate eskuorria, Vildoso- laren hitzaurrea duena; La confesión edo El amor de Jesús hacia los penitentes (1880), Enrique Eduardo Manningena eta B. V.-k ingelesera itzuli zuena, Vildosolaren hitzaurrearekin; La Masonería pintada por sí misma (1883), La Voz de Cuba Habanako egunkarian argitaraturiko artikulu sorta, Rafael de Rafaelek idatzita, eta hau ere Vildosolaren hitzaurrearekin. Literatura sortzailera ere hurbildu zen Del matrimonio: novela en cartas (1881) lanarekin.

Prentsa-politika-erlijioa hirukoa izan zen Vildosolaren jardueraren ardatza bere bizitza guztian zehar. Bukaeran, Jainkoarenganako maitasuna ororen gainetik jarri zuen «En Bizkaya: a vista de pájaro» artikuluan argi eraku- tsi zuenez. 1887an argitaratu zen, Donostiako Euskal Erria aldizkariaren 16. liburukian. Literatoa, idazlea, ideologoa, politikaria eta hizlaria, guztiak biltzen dira bere baitan, eta ez zien muzin egin bere garaiko arazo sozial, filosofiko, literario eta erlijiosoei.

Obrak

VEUILLOT, L. (aut.) eta VILDÓSOLA, A. J. de (itzul.), Refutación de algunos errores sobre el Pontificado, obra escrita en francés por Louis Veuillot; precedida de una bio- grafía y de un estudio sobre las obras del autor por A. J. de Vildósola, Madril: La Es- peranza moldiztegia, Miguel Arcasen zuzendaritzapean, 1859.

VEUILLOT, L. (aut.) eta VILDÓSOLA, A. J. de (itzul.), Vida de Nuestro Señor Jesucristo, Ma- dril: La Esperanza, 1864 (2. edizioa, 1865; Madril: Fortaneten etxe tipografikoa, 1900).

GAUME, Jean-Joseph (aut.), VILDÓSOLA, A. J. de (itzul.), Crédo ó refugio del cristiano en los tiempos actuales, Madril: Birsorkuntzaren moldiztegia A. Querolen zuzendari- tzapean, 1867.

VILDÓSOLA, A. J. de, La solución española en el rey y en la ley, opúsculo político, Madril: Antonio Pérez Dubrullen moldiztegia, 1868 (4 edizio).

VEUILLOT, L. (aut.) eta VILDÓSOLA, A. J. de (itzul.), La Samaritana: proverbio, Madril: An- tonio Pérez Dubrull, (La Esperanza moldiztegia), Biblioteca Selecta Católica, 1869.

VILDÓSOLA, A. J. de, COSTA Y BORRÁS, J. D. eta MORALES SANTISTEBAN, J., Las apariencias

y la realidad de la fusión dinástica, Madril: Antonio Pérez Dubrullen moldiztegia, 1869.

VILDÓSOLA, A. J. de, A la luz del incendio: últimas barricadas en París y primeras restau- raciones en Europa, Madril: La Esperanza, A. Pérez Dubrull, 1871.

CUBILLAS, P. (aut.), VILDÓSOLA, A. J. de (hitzaur.), La cuestión social: folleto de actuali- dad, Madril: A. Perez Dubrullen moldizt., 1878.

MANNING, E. E. (aut.) eta VILDÓSOLA, A. J. de (hitzaur.), La confesión o El amor de Jesús hacia los penitentes; traducido del inglés por B.V. con un prólogo de Antonio Juan de Vildósola, Madril: Antonio Pérez Dubrullen moldizt., 1880.

VILDÓSOLA, Antonio Juan de, Del matrimonio: novela en cartas, Palma Mallorcakoa: Ba- learretako Tipografia Katolikoa, 1881.

RAFAEL, R. de (aut.) eta VILDÓSOLA, A. J. de (hitzaur.), La Masonería pintada por sí misma: artículos publicados en el periódico «La voz de Cuba», de la Habana por Rafael de Rafael; con un prólogo de D. A. J. de Vildósola. Madril: A. Pérez Dubrullen moldizt., 1883.

VILDÓSOLA, A. J. de, El último superviviente del Olimpo, Madril: Gabriel L. del Horno, s.f.

Bibliografia

CARPIZO BERGARECHE, E., La Esperanza carlista (1844-1874), Madril: Actas Editorial, 2008.

CHACÓN DELGADO, P. J., «Antonio Juan de Vildósola Mier», Nobleza con Libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbo: Axular Atea, 2015, 299-307. orr.

DEL BURGO, J., Carlos VII y su tiempo, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1994.

GARMENDIA, V., Jaungoicoa eta Foruac. El carlismo vasconavarro frente a la democracia española (1868-1872). Algunos folletos carlistas de la época, Bilbo: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 1999.

SERRANO ABAD, S., «Vildósola, Antonio Juan de», Diccionario biográfico de los Parla- mentarios de Vasconia (1876-1939), Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco, 1993, 915-920. orr.

URIGÜEN, B., Orígenes y evolución de la derecha española: el neo-catolicismo, Madril: CSIC, 1986.

WILHEMSEN, A., La formación del pensamiento político del Carlismo, 1810-1875, Madril: Actas, 1998.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP