Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 – Gasteiz, 1818ko urriak 1).

Karguak eta lanbideak

 Politikari eta militar karlista, Arabako Probintziako Aita

Ibilbidea

Valentin de Verasteguiren gurasoak Prudencio Maria de Verastegui, Arabako ahaldun nagusi ohia eta Maria Casilda de Varona y Sarabia de Rueda ziren, jatorriz Berastegiko jauregikoa (Gipuzkoa) eta XV. mendetik Gasteizen errotutako familiako kidea.

Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. Independentzia gerrak iraun bitartean ibilbide militarra hasi zuen, eta Zalditeriako kapitaina zen 1818an Gasteizko bigarren alkate izateko erretiratu zenean. Ribabellosan ezkondu zen (Araba) 1820ko otsailaren 11n, bere lehengusina zen Antonia de Avila y Varonarekin. Sei seme-alaba izan zituzten eta horietatik lau bizi izan ziren.

1821ean, Hirurteko Liberal bete-betean, Araban sortu ziren milizia erregezaleen bi batailoietatik batean komandante izendatu zuten. 1823an Angule- mako dukearen armada sartu ondotik, ahaldun nagusiaren ordezko izendatu zuten apirilaren 25ean, Gasteizen egin ziren Batzar Nagusietan. Titularrak sistematikoki kale egiten zuenez, Verasteguik kargua bere gain hartu zuen, eta agintari zorrotza izan zen 1823tik 1826ra arte.

Valentin de Verasteguiren familian joera liberalak eta karlistak bat egiten zuten, lehena aitaren aldetik, eta bigarrena amarenetik. Azkenean, Varonatarren eragina handiagoa izan zen, eta are, bide eman zien Valentinen eta bere arreba Margaritaren ezkontzei ere, lehengusina eta lehengusu banarekin. Orduko berriemaileek idatzitakoaren arabera, izaera gogorreko gizona zen, eta ideia eta jarrera antiliberal eta absolutista argiak zituen. Arabako jarduneko ahaldun nagusia zela (1823-1826) hartutako lehen neurrietako bat Hirurte- koan beren burua liberaltzat agertu zutenei «Probintziako Aita» izendapena kentzea izan zen. Bere agintaldiak iraun zuen tartean, aurreko hirurtekoko kargu publiko eta pertsonaia nabarmen ugari erbesteratu, espetxeratu edota exekutatu zituen; elkarte politiko eta hausnarketa talde asko desagerrarazi, eta Gasteizko Antzokia erdizka eraitsi zuen, perbertsio gunea zela iritzita.

1826ko Batzar Nagusietan, Verastegui Arabako ahaldun nagusi izateko hautatu zuten, eta Fausto Otazu liberala izendatu zuten ordezko, aurreko hirurtekoan Verasteguiren larderia antiliberala nola hala kontrolatzeko gai zela erakutsi zuelako. Hain ezberdina zen bikote horrek jaso zituen errege-erreginak Gasteizen, 1828ko ekainaren 26an. Ahaldun nagusi bezala egon zen hiru Aldundiek, 1824 eta 1828 artean, Bilbon, Gasteizen eta Madrilen egin zituzten batzarretan. 1827ko irailean, Kataluniako malcontents-en matxinada gertatu zenean, mendean hartu zuen mugimendu hari babesa adierazteko Uribarri- Arrazua herriaz jabetu zen partida. 1829ko azaroan ahaldun nagusi izateari utzi zion, baina Arabako milizia erregezaleen buru izaten jarraitu zuen, ko- mandante jeneral bezala, eta koronel mailarekin. Bederatzi mila soldadu in- guru ziren, eta Verasteguik bere gertuko pertsonak jarri zituen agintean.

1830ean, Francisco Espoz y Mina jenerala partida liberal batekin Frantziatik Nafarroara sartzen saiatu zen, baina ez zuen halakorik lortu, Verasteguik Beran garaitu baitzuen. Irabazle zen beste behin ere, eta erregeak konde- koratu eta herriko heroi izendatu zuten.

Fernando VII.a erregea hil ondoren, Verastegui Gardelegin matxinatu zen 1833ko urriaren 7an. Arabako Boluntario Erregezaleen buru, Gasteizen sartu eta Carlos errege izendatu zuen, Foruen defentsaren aldeko hainbat aldarrikapen zabaltzearekin batera. Udal berria osatu zuen politikoki bere gertukoak ziren pertsonekin, eta, Aldundiak bat egiten ez zuela ikusita —orduko hartan Iñigo Ortes de Veslasco buru baitzen—, Arabako Batzar Gorena sortu zuen, bera buru zela, probintziako gobernuaren ordez aritzeko. Azaroaren 21ean Gasteiz berreskuratu zuen Sarsfield jeneralak aurrera egiten zuela ikusita, Verasteguik amore ematea erabaki zuen, eta bere jarraitzaileak Zumalacarreguiren esanetara zeuden indar bateratuetara bideratu zituen. Matxinadan izan- dako parte hartzeagatik zigortzeko, ondasun guztiak kendu zizkioten eta bere familia Gasteiztik kanporatu zuten 1834. urtean.

Verastegui karlismo arabarraren buru izan zen ia Lehen Karlistaldi guztian zehar (1833-1840) eta Arabako Gobernu Batzarreko presidente ere izan zen. Brigadier maila lortu zuen eta 1836ko uztailaren 23an Arabako koman- dante jeneral izendatu zuten. Urizaharrako gudan, 1837ko irailaren 5ean, Martin Zurbanoren esanetara zeuden liberalek preso hartu zuten, bere bizkartzainarekin batera, Santikurutze-Kanpezun zegoela. Bere emaztea ere berarekin zegoen, eta handik lau egunera hil zen. Atzeman zutenetik aurrera, bizitza publikotik at egon zen.

Guda bukatu zenean, Verastegui Bilbora aldatu zen, eta 1850ean Gasteizera itzuli zen, bere familiarekin lasai bizitzeko asmoz. Harrezkero, eta hil arte, ez zen bizitza publikoan ibili —tarte labur batez izan ezik, euskal dipu- tazioek 1864 eta 1865ean Bergaran eta Tolosan egindako batzarretan, Probintziako Aita bezala aritu baitzen—.

Obrak

Testua gaztelaniaz

Arozamena Ayala, A., «Valentín de Verástegui Barona», Enciclopedia general ilustrada del País Vasco, vol. LI, Zarautz: Auñamendi, 2000, pp. 252-253.

Chacón Delgado, P. J., Nobleza con libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbao: Axular Atea, 2015, pp. 149-154.

Bullón de Mendoza y Gómez de Valugera, A., La Primera Guerra Carlista, Madrid: Actas, 1992.

Ferrer, M.; Acedo, J., y Tejera, D., Historia del Tradicionalismo Español, Sevilla-Madrid: Editorial Católica Española, 1941-1979.

Pardo San Gil, J., «Verástegui Varona,Valentín de», Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia, 2013, vol. XLIX, pp. 700-701. Edición en línea: http://dbe.rah.es/biografias/32425/valentin-de-verastegui-y-varona (consultado el 6 de noviembre de 2019).

Vidal-Abarca López, J., «Álava y el carlismo: la familia Varona», Los Carlistas (1800-1876), Vitoria-Gasteiz: Fundación Sancho el Sabio, 1991, pp. 161-207.

— «Valentín de Verástegui Varona», Diccionario biográfico de los diputados generales, consultores y secretarios de gobierno de Álava (1800-1876), Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2004, pp. 456-460

Bibliografia

AROZAMENA AYALA, A., «Valentín de Verástegui Barona», Enciclopedia general ilustrada del País Vasco, vol. LI, Zarautz: Auñamendi, 2000, 252-253. orr.

CHACÓN DELGADO, P. J., Nobleza con libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbo: Axu- lar, 2015, 149-154. orr.

BULLÓN DE MENDOZA Y GÓMEZ DE VALUGERA, A., La Primera Guerra Carlista, Madril: Ac- tas, 1992.

FERRER, M., ACEDO, J., TEJERA, D., Historia del Tradicionalismo Español, Sevilla-Madril: Editorial Católica Española, 1941-1979.

PARDO SAN GIL, J., «Verástegui Varona,Valentín de», Diccionario Biográfico Español, Madril: Historiaren Errege Akademia, 2013, XLIX. libk, 700-701. orr. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/32425/valentin-de-verastegui-y-varona (Kontsulta, 2019ko azaroak 6).

VIDAL-ABARCA LÓPEZ, J., «Álava y el carlismo: la familia Varona», Los Carlistas (1800- 1876), Gasteiz: Sancho el Sabio Fundazioa, 1991, 161-207. orr.

VIDAL-ABARCA LÓPEZ, J., «Valentín de Verástegui Varona», Diccionario biográfico de los diputados generales, consultores y secretarios de gobierno de Álava, (1800-1876), Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2004, 456-460. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP