Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

VEDIA Y GOOSSENS, Enrique (Enrique Lorenzo de Vedia Gössens, Enrique Lorenzo de Vedia Goossens) (Balmaseda, Bizkaia, 1802ko urriak 15 – Jerusalem, 1863ko urriak 8).

Karguak eta lanbideak

Historialaria, itzultzailea, politikaria eta diplomatikoa

Ibilbidea

Enrique Vediaren ama Magdalena de Goossens Ponce de Leon zen, eta aita Lorenzo de Vedia y Ramallo, infanteriako teniente koronela eta Bizkaiko buruzagi politikoa 1820an. Aldi berean, bere osaba Francisco Goossens y Ponce de Leon (1789-1870) zen, Gobernazio Ministerioko kidea Manuel Godoyren garaian, Bizkaiko Batzar Nagusietako buru 1816an, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Goossenstarrak —Gössens edo Gossens bezala ere ezagunak— XVIII. mendean Bilbora iritsitako holandako leinua ziren. Cor- nelio de Goossensen bidez iritsi ziren. Merkatari suediar eta holandarrentzat interpretazio eta itzultzaile lanak egiten zituen eta Pedro Francisco de Goos- sens merkatariaren aita zen. Pedro Francisco Ogasun Kontseiluko Kapa eta Ezpatako ministro izan zen, eta diruzaina Carlos III.aren erregealdian, eta baita Ana Claudia de San Pedro y Gossensena ere, Abandoko Kontxesi Komentuko abadesa.

Enrique Vediak Bergarako Nobleen Errege Apaizgaitegian ikasi zuen 1814 eta 1819 urteen artean. Bertan piztu zitzaizkion literatura eta historiarekiko lilura, eta zenbait hizkuntza ere ikasi zituen, are frantsesa, ingelesa eta italiera menperatzera iritsi zelarik. Amaren aldetiko osaba Pedro Francisco de Gossens Ponce de León Artilleriako, Estatu Idazkaritzako eta Gerra Bulegoko ofiziala zen (Bilbo 1789-Madril 1870). Hark aurkeztu zion Enrique Vediari garai hartako Madrilgo gizartea, tartean, Antonio Alcala de Galiano edota Ramón de Mesonero Romanosen moduko pertsonaia ospetsuak. Hirurteko li- beralean (1820-1823), San Luisen Ehun Mila Semeen tropen aurka aritu zen. Horren ondotik, Balmasedako etxera itzuli zen, historia ikasi eta sorkuntza poetikoan aritzeko. Liberalismo moderatua itzultzearekin batera, Martinez de la Rosaren kabinetearen agindupean, Pedro Francisco de Goossensek Enri- que ilobaren karrera bultzatzeari ekin zion, berriro. Gobernazio Ministerioko ofizial kargua eman zion (1833), eta horrela hasi zen politikagintzan. Urte- bete geroago, Santanderreko Gobernadore Zibilaren idazkari izendatu zuten. 1839an, Tarragonako buruzagi politiko izan zen, eta baita Burgoskoa (1840) eta Coruñakoa ere (1844). Madrilera itzuli zen Gobernazio Ministerioko zu- zendariorde izateko, baina Vivalcaradaren altxamenduarekin (1854) karguga- betu egin zuten. Biurteko Progresistak erbestera bidali zuen, eta Liverpoolen ezarri zen, Espainiako kontsul bezala. Sorkuntza literarioarekin jarraitu zuen bertan, autore ingelesen poemak itzuliz. 1863an, Jerusalemeko Espainiako kontsul izendatu zuten, eta bertan hil zen intsolazio batek jota.

Bere bizitza guztian zehar, obra ugari biltzen zituen liburutegi zabala osatu zuen.

Poeta ezaguna, historialaria eta itzultzailea; XIX. mendearen lehen erdian obra garrantzitsu asko itzuli zituen gaztelerara, aipagarrienak hauek: La Pari- sina, Lord George Gordon Byronena (1844); Historia de la literatura española, George Ticknorrena (1851) —bere adiskide Pascual de Gayangos historialari eta arabista sevillarrarekin—; En un cementerio de aldea, sir Thomas Greyrena (1860); eta Comus, John Miltonena (1861).

Autore askok nabarmendu dute bere idazkera elegantea eta zuzena, bai prosan eta baita bertsotan ere. Bere obra poetikoetako pertsonaia batzuk Sa- joniako Amalia erregina eta Napoleon Bonaparte izan ziren.

Historialari bezala, bere jaioterria zen Balmaseda ikertzen aritu zen nagusiki, baina Coruña ere aztertu zuen, bertan gobernadore izan baitzen. Amerikako historiari ere begiratu zion, agian, bere aitaren jatorri uruguaitarrak hartaratuta.

Obrak

Oda a la muerte de Napoleón Bonaparte, Bilbo, 1820.

Elegía a la muerte de la reina doña Amalia de Sajonia, unida a otras composiciones poé- ticas al mismo asunto, Bilbo: Larumbe, 1829.

Instrucción sobre los primeros auxilios que deben suministrarse en los casos de cólera morbo, Bilbo: Nicolás Delmasen moldiztegia, 1832.

La parisina, cuento poético traducido de Lord Byron, Montevideo: Oriental moldiztegia, 1836.

Discurso pronunciado en la apertura del Instituto Tarraconense, Tarragona: Andrés Gra- nellen moldiztegia, 1839.

Historia y descripción de la ciudad de La Coruña, Coruña: Pugaren moldiztegi eta li- buru denda, 1845.

Historia de la literatura española, por M. G. Ticknor. Traducida al castellano, con adicio- nes y notas críticas, Madril: Manuel Rivadeneyraren moldiztegia, 1851-1857 (Pas- cual de Gayangosekin batera itzulitako obra).

Historiadores primitivos de Indias, Madril: Manuel Rivadeneyraren moldiztegia, 1852- 1853.

Memorias para la Historia de la M. N. y M. L. villa de Valmaseda, 1853. GÓMEZ PRIETO,

J. (arg.), Fuentes Historiográficas. Las Memorias de Vedia y otros textos, I. libk., Bal- maseda: Balmasedako Udala, 1995.

Diario de un paseo a los lagos ingleses y a las montañas de Escocia en el verano de 1857, 1857 (obra argitaragabea).

Elegía escrita en un cementerio campestre, sir Thomas Grayren itzulitako elegia, Liver- pool: Rockliff Anaien moldiztegia, 1860.

Como máscara, obra traducida de John Milton, Liverpool: Rockliff Anaien moldiztegia, 1862.

Bibliografia

DELMAS, J. B. E., Biografía universal de claros varones de Vizcaya, con una tabla cronológica y alfabética de sus apellidos, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1970.

ECHEGARAY, F., Los vizcaínos de antaño en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, Bilbo: Bilboko Bankua, 1965, 53-63. orr.

GARRIDO YEROBI, I., «Los Goossens: un linaje de mercaderes flamencos asentados en Bilbao», Anales de la Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía 17 (2014), 281-343. orr.

GÓMEZ PRIETO, J. eta GONZÁLEZ CEMBELLÍN, J. M., Fuentes historiográficas: las memorias de Vedia y otros textos, Balmaseda: Balmasedako Udala, 1995.

INTXAUSTEGI JAUREGI, N. J., La mujer religiosa en Bizkaia durante los siglos XVI-XVIII, Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 2018.

RODRÍGUEZ DE MARIBONA, M. M.ª y MARQUÉS DE LA FLORESTA, «El linaje de Goossens en España», Annales du Cinquantenaire, 3 (2007-2008), 172-190. orr.

URQUIJO GOITIA, J. R., «Pedro Francisco Goosens Ponce de León», Diccionario Biográ- fico Español, Madril: Historiaren Errege Akademia. On- line edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/25381/pedro-francisco-goosens-ponce-de-leon (2019ko uztailaren 21ean kontsultatua).

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP