Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 – Madril, 1889ko apirilak 30).

Karguak eta lanbideak

Enpresaria, politikoa, Espainiako Bankuko aholkularia, Madrilgo alkatea, senataria, Arabako Probintziako aita

Ibilbidea

Estanislao de Urquijo landa eremuko familia ugari batean jaio zen, Arabako ipar-mendebalean. Bere gurasoek Madrilera bidali zuten, artean hamahiru urte zituela, Antonio Landaluce osabaren etxera. Nerabe zela, oihalak saltzen ikasi zuen Toledo kalean zegoen denda bateko erakusmahai batean. Denda hori bere koinatuarena zen, bere arreba Ceciliarekin ezkonduta zegoen Martin Francisco Ericerena, hain zuzen ere. Bere koinatua eta osaba burtsako agenteak ziren, eta gazteak zuen talentuaz oharturik, Madrilgo Burtsan ibil- tzen irakatsi zioten.

Bere familiarekin Laudiora mugitu zenez, lehen letrak bertan ikasi zituen, eta, gerora, merkataritza Madrilen. Han, ospe handia eskuratu zuen bankuen eta burtsaren munduan, bertako etxeekin zein atzerrikoekin lan egi- ten zuen bitartean; esaterako, 1835etik aurrera, Rothschild familiarekin aritu zen. Horiekin guztiekin, diruak ez zuela kolore politikorik ikasi zuen, eta laguntza finantzarioa behar zuen edozein alderdi edo kausa bultzatu zuen bere diruarekin. Momentu hartatik aurrera, haren dirua jaso zuten bezeroen zerrenda nabarmen hazi zen, eta etxebizitza zein negozioetan inbertitzeari ekin zion.

1840ko hamarkadako lehendabiziko bosturtekoan, Espainiako eta atzerriko bankuentzat ospe handiko burtsa agente bilakatu zen (1843tik 1849ra). 1848ko finantza-krisiak espekulazio arriskutsuetan zeuden negozioak eta en- titate urriko elkarteak astindu zituen, baina berak onik ateratzea lortu zuen. 1840ko hamarkada bukaeran, bere ondasunek gora egin zuten, eta halaxe egin zuen burtsa agente kementsu bezala zuen ospeak ere. 1850eko hamarkadan, nagusiki banku operazioak egiten aritu zen, eta, aldi baterako, Madrilgo Burtsako zereginak alde batera utzi zituen. 1855ean, ordea, Espainiako Bankuko aholkulari izendatu zutenean, behin betiko baztertu zituen zereginok.

«Ferrocarriles de Mediodía» enpresa sortu zuen, eta, bazkide nagusi zen, besteren artean, «S.A. La Plata» eta «Sociedad Valle de Alcudia» enpresetan.

1860 eta 1870eko hamarkadetan, finantza-arazoak zituzten aristokrata askok harengana jo zuten diru eta aholku eske, hala nola, Salamancako Markesa (1875ean porrot egin zuen, eta ordainetan, hainbat eraikin eman behar izan zizkion bankari euskaldunari, egun Madrilgo «Salamanca auzoa» deritzonean), Osunako dukea edota Sestokoa (alfonsindarren helburuak diruz lagundu nahi zituen, zehazki 1874ko abenduaren 29an Martinez Camposek Sagunton zuzendutako altxamendua). Mailegu bat eman zion Peñafloridako kondeari, noble lur-jabea zenari, bere ondasunen herena galdu zuenean. Beste maila batean zeuden haren laguntza ekonomikoa jasotzen zuten politikariak; adibidez, 100.000 pezetako kredituak eman zizkien Emilio Castelar lagun minari, Morety ministroari edota Marfori senatariari.

Hainbat kargu politiko eta ohoreri uko egin zien Espainia mailan, beste batzuk onartu bazituen ere: Saboiako Amadeo erregeak Markesatua eman zion, 1871ko otsailaren 18an, Ogasun Publikoari egindako jesapenak ordaintzeko-edo. 1873. urtean, Lehendabiziko Errepublika garaian, Castelar presidenteak, bere aspaldiko lagunak, Madrilgo Ongintzako Probintzia Batzordeko presidenteordetza eskaini zion, eta Urquijok onartu egin zuen. Madrilgo alkate izan zen 1883an eta, aurrerago, Avila probintzia gaztelarreko senatari (1886-1889). Sei hilabeteko udal kudeaketa laburrean (1883ko martxoaren 11- tik urte bukaerara) Mendebaldeko parkearen lehen urratsak eman zituen, eta, gerora, bere dohainez ordaindua izan zen.

Nabarmentzekoa da bere bizitza guztian zehar bere sorterriarekin, Arabarekin, izandako harremana eta hari erakutsitako maitasuna. Hainbat ohorezko kargu bete izan zituen bertan, eta 1871 eta 1873 artean, Hirugarren Karlistaldian, foru erregimena babestea egokitu zitzaion, ahaldun nagusi zela. 1856. urtean Madrilgo San Ignazioren elizako Errege Kongregazioko diruzain izendatu zuten, jatorri euskalduna zuten pobreei laguntzeko. Antonio Landaluce osabak eraman zuen hara, bertan elkartzen baitziren hiriburuan bizi ziren euskaldunak otoitz egiteko. Han Euskal Herriko merkatari, politikari eta handiki askorekin egin zuen harremana. Urquijo bere diruaren zati bat Laudion inbertitzen hasi zen, aberatsago egin zenean. Urteek aurrera egin ahala, lur-jabe bilakatu zen, Aialako haranaz haratago, eta 1870ean Arabako landa-zergadun handiena izatera iritsi zen.

1876. urtean, probintziako aita izendatu zuten, arabarren interesak defendatu zituelako. Aholkulari kargu hori Arabako pertsona ospetsuentzat gordeta zegoen, eta izendapenak lotura zuen probintzia-korporazioaren zor publikoa erosi izanarekin ere. 1868an Gorteko ordezkari hautatu zuten Arabako Batzar Nagusiek. 1870eko azaroaren 20an, erakunde horrek berak ahaldun nagusi izendatu zuen, hau da, probintziako autoritate goren eta erregimen foralaren ardatz, eta horretan aritu zen Hirugarren Karlistaldia bukatu arte; ondoren, euskal lurraldeen eta Batzorde Liberal Foruzalearen ordezkari aritu zen, fo- ruak indarrean mantentzen saiatzeko.

1876ko irailaren 4an hitzaldia eskaini zuen Batzar Nagusietako diputatu izateari utzi behar zionean. Urte hartako uztailaren 21eko lege berria izan zuen hizpide, indargabe utzi baitzuen foru erregimena, eta —bere hitzetan— «gure askatasunaren galera» suposatzen zuelako. Bera bezala Probintziako Aita zen Mateo Benigno Moraza diputatu arabarrarekin bat egin zuen, foruak sutsuki defendatu baitzituen aurreko uztaileko 13 eta 19an emandako bi hitzaldi gogoangarrietan. Gauzak horrela, jatorri apalekoa izaki, eta Ara- bako landa-zergadun izatera iristeaz gain, 1870eko lehen bosturtekoan politikari nagusia izatera iritsi zen. 1872. eta 1876. urteetan Bergaran eta Gasteizen egindako Hiru Aldundien Konferentzietara joan zen, ahaldun nagusi gisa.

1882an Bilboko Labe Garaiak jaio zen, Ibarratarren eta Zubiriarren sidelurgiek bat-egitearen ondorioz, eta egoitza nagusia Bizkaiko hiriburuan ezarri zuten. Euskal enpresari horiek Urquijoko Markesaren kapitala baliatu zuten. 1880ko hamarkadan, berrikuntza teknikoei eta diru laguntzari esker, produkzioak eta esportazioek gora egin zuten. Burdinbideek ere eragin handia izan zuten, horien bitartez ateratzen baitzen ekoizpen siderurgikoa. 1884an Bilbo eta Portugalete elkartzen zituen Trenbide Konpainia sortu zen, bi milioiko ka- pitalarekin; Urquijok hirurogeita hamabost akzio zituen, eta Zornotza-Gernika Trenbide Konpainiak, aldiz, berrogeita hamar.

Izaera soila, filantropikoa eta biziki katolikoa zuen, eta eskuzabalki lagundu zuen hainbat egitasmo pedagogiko eta sozialetan, bai Araban eta baita Madrilen ere. Diru kopuru handia eman zuen eskola arabar eta madrildarrak eraiki eta hornitzeko; jardunean zein erretiratuta zeuden irakasle askori laguntzak eman zizkien, eta baita Arabako Instrukzio Publikoko Probintzia Ba- tzarraren bitartez banatu ziren zenbait diru-laguntza ere. Babes-etxeak eta ospitaleak eraiki zituen, elizak konpontzen eta eraikitzen lagundu zuen eko- nomikoki. Laguntzak eman zizkien nekazariei eta sariak ikasleei. Isabel Katolikoaren Gurutze Handia eman zioten irabazi osoz, Madrilen eta Araban eskola publikoak sortzeagatik.

Bizkaiko gobernadore zibilarekin harreman estua izan zuen; Miguel Rodriguez Ferrer euskaltzale sevillarra, Los Vascongados, su lengua y el príncipe L. L. Bonaparte liburuaren autorea. Liburu horretan, Markesari egindako es- kaintza ageri da. Aberatsa eta ezkongabea zenez, Urquijoko bere iloba Juan Manuel Urquijo Urrutia deitu zuen (Murga, 1843-Madril, 1914), eta bere ezagutza guztia helarazten saiatu zen, bere ondorengo eta oinordekoa izan zedin.

Ezin uka daiteke Lehen Markesak izan zuen meritua: hutsetik aberastasun handia pilatzea lortu zuen, hil baino apur bat lehenago berrogeita hamar milioi pezeta ingurura iritsiz, eta Espainiako pertsona aberatsenetakoa izatea lortu zuen. Hortaz, bankari argia izan zela esan liteke, gobernuei, instituzioei eta norbanakoei emandako mailegu onuragarriei esker eta askotariko negozioetan inbertitzeagatik aberats egitea lortu baitzuen. Bere arrakasta- ren arrazoien artean ezin da alde batera utzi, batetik, Rothchildarren babes- pean ikasitakoa eta eskuratutako eskarmentua; bestetik, negozioetan erakutsi zuen zuhurtzia eta konfiantza; eta azkenik, elite politiko zein finantzarioekin ereindako harremanak. Biografia zirraragarri eta eleberri kutsuko baten az- ken atalak 1889ko martxoaren 8an, udal-akordio bitartez, Madrilen eskainitako kalea eta Idazle eta Artisten Elkarteak 1890ean eskainitako plaka oroigarria izan ziren.

Obrak

Testua gaztelaniaz

. Castelar, E., El Marqués de Urquijo, Vitoria: Herrán, 1889.

Díaz Hernández, O., En los orígenes de la autonomía vasca: la situación política y administrativa de la Diputación de Álava (1875-1900), Oñati: Instituto Vasco de Administración Pública, 1995.

— Los Marqueses de Urquijo. El apogeo de una saga poderosa y los inicios del Banco Urquijo (1870-1931), Pamplona: Eunsa, 1998.

— «Estanislao Urquijo Landaluce y Juan Manuel Urquijo Urrutia», en Torres, E. (dir), Cien empresarios madrileños, Madrid: LID, 2017, pp. 164-171.

— «Urquijo Landaluce, Estanislao de», Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Edición en línea: http://dbe.rah.es/biografias/4480/estanislao-de-urquijo-landaluce (consultado el 28 de octubre de 2019).

Montón, F. J., «La creación de un cacicazgo: el primer Marqués de Urquijo y su relación con Álava (1816-1889)», Historia Contemporánea, 10 (1993), pp. 181-199.

Ortiz de Zárate, R., El Excmo. Sr. D. Estanislao de Urquijo, Vitoria: Manteli, 1871.

Otazu, A. de, Los Rothschild y sus socios en España (1820-1850), Madrid: O. Hs. Ediciones, 1987.

Rueda, J. C., «Préstamo y finanzas durante la segunda mitad del siglo xix: una aproximación a la figura de los Urquijo», Historia Contemporánea, 13-14 (1996), pp. 297-322.

Sanz Legaristi, P., «Los senadores alaveses (1870-1923). Notas para su estudio», Sancho el Sabio, 1 (1991), pp. 251-265.

Bibliografia

CASTELAR, E., El Marqués de Urquijo, Gasteiz: Herrán, 1889.

DÍAZ HERNÁNDEZ, O., En los orígenes de la autonomía vasca: la situación política y admi- nistrativa de la Diputación de Álava (1875-1900), Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 1995.

DÍAZ HERNÁNDEZ, O., Los Marqueses de Urquijo. El apogeo de una saga poderosa y los inicios del Banco Urquijo (1870-1931), Iruñea: Eunsa, 1998.

DÍAZ HERNÁNDEZ, O., «Estanislao Urquijo Landaluce y Juan Manuel Urquijo Urrutia», Torres, E. (zuz.), Cien empresarios madrileños, Madril: LID, 2017, 164-171. orr.

DÍAZ HERNÁNDEZ, O., «Urquijo Landaluce, Estanislao de», Diccionario Biográfico Español, Madril: Historiaren Errege Akademia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/4480/estanislao-de-urquijo-landaluce. Kontsulta: 2019ko urriak 28).

MONTÓN, F. J., «La creación de un cacicazgo: el primer Marqués de Urquijo y su relación con Álava (1816-1889)», Historia Contemporánea, 10 (1993), 181-199. orr.

ORTÍZ DE ZÁRATE, R., El Excmo. Sr. D. Estanislao de Urquijo,  Gasteiz:  Manteli, 1871.

OTAZU, A. de, Los Rothschild y sus socios en España (1820-1850), Madril: O.Hs. Ediciones, 1987.

RUEDA, J. C., «Préstamo y finanzas durante la segunda mitad del siglo XIX: una aproxi- mación a la figura de los Urquijo», Historia Contemporánea, 13-14 (1996), 297-322. orr.

SANZ LEGARISTI, P., «Los senadores alaveses (1870-1923). Notas para su estudio», Sancho el Sabio, 1 (1991), 251-265. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP