Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Bizkaiko egileak eta obrak

URQUIJO IBARRA [URKIXO IBARRA], Julio (Deustu, Bizkaia, 1871ko apirilak 3 – Donostia, 1950eko urriak 30).

Karguak eta lanbideak

Politikaria, filologoa, Revista Internacional de Estudios Vascos-eko zuzendaria

Ibilbidea

Nikasio Adolfo Urkixo Goikoetxea (1839-1895) eta Rosario Ibarra Aranbarri (1846-1875) bilbotarren semea, Bizkaiko historian garrantzi handia zuten bi familia oligarkikoren ondorengoak. Adolfo Urkixo Ibarra (1866-1933) eta Jose Maria Urkixo Ibarra (1872-1936) bearen anaiek ibilbide politiko nabarmena izan zuten.

Batxilergoko ikasketak Bilboko Institutuan egin zituen 1886an eta amaitu ondoren, Zuzenbideko ikasketak hasi zituen Deustuko Unibertsitatean. Salamancan lizentziatu zen 1892an eta, handik gutxira, doktoretza lortu zuen.

1894an ezkondu zen Vicenta Olazabal Alvarez Eulaterekin, Tirso Olazabal buruzagi karlistaren alabarekin. Izan ere, Urkixo jarduera politiko tradizionalistarekin konprometitu zen, eta tronurako erregegaiek Urquijoko kondearen (1908) eta zaldun (1913) tituluak eman zizkioten.

Bitan hautatu zuten Tolosako (Gipuzkoa) barrutitik diputatu Gorteetarako, 1903an eta 1931n, Bigarren Errepublikan, koalizio katoliko-foruzale eusko-nafarraren kide gisa, nahiz eta Urkixoren lan parlamentarioa ez zen oso nabarmena izan.

Meatzaritzako eta ontzigintzako familia-negozioez arduratu zen, eta hainbat enpresatako administrazio-kontseiluetako kide izan zen. Donibane Lohizunen bizi izan zen Lehen Mundu Gerra arte, aristokrata bat bezala, Urkixo Baita jauregian.

Hizkuntzalaritzari dagokionez, bere gaztaroan volapükaren jarraitzaile izan zen, eta hizkuntza artifizial horretan ipuin-bilduma bat argitaratu ere egin zuen. Geroago, ordea, euskalaritzan nabarmendu zen. Hasierako aholkularien artean Resurreccion Maria Azkue familia-kapilaua eta Jose Ignacio Arana eta Julio Cejador jesuitak aipatu behar dira.

Hala ere, Julien Vinson frantsesaren eta Hugo Schuchardt austriarraren lanek bultzatu zuten filologian behin betikotasunez sakontzera, diziplina zientifiko gisa hartuta. Euskal liburuen bilduma osatuenetako bat egin zuen, eta, jabearen ideologia politikoa zela eta, EAJko buruzagiek liburutegia babestu egin behar izan zuten gerra zibilak iraun zuen bitartean.

Urkixoren ekarpen zientifikorik garrantzitsuena, agian, Revista Internacional de Estudios Vascos sortu eta zuzentzea izan zen 1907 eta 1936 artean. Parisen hasi ziren aldizkaria inprimatzen, baina 1922tik aurrera Eusko Ikaskuntzaren aldizkari ofizial bihurtu zen, egoitza Donostian izanik. Urkixoren helburua izan zen RIEVen tokiko erudizio filologikoa nazioarteko korronte teorikoekin bateratzea. Argitaletxeak eta haren zuzendariak atzerrian lortu zuen ospea zela eta, Bonneko Unibertsitateak, Wilhelm Meyer-Lübke erromanistak proposatuta, Urkixo honoris causa doktore izendatu zuen 1924an.

Lehenago, 1911n, Urkixok parte hartu zuen Baionan «Cercle d’Études Euskariennes» taldean eta Euskalerriaren Alde euskal kulturaren aldizkaria sortzen Donostian. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren I. Biltzarrean, bere hitzaldiaren izenburua zera izan zen: Estado actual de los estudios relativos a la lengua vasca. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen 1930 arte, Hizkuntza saileko kide 1933 arte, eta batzorde iraunkorreko kide izaten jarraitu zuen 1936 arte.

Eusko Ikaskuntzaren I. Biltzarra eta gero, 1919an Euskaltzaindia sortu zen, egoitza Bilbon izanik. Urkixo lau akademiko sortzaileetako bat izan zen, Arturo Campion, Luis Eleizalde eta Resurreccion M. Azkuerekin batera. Hasieran, Urkixo arduratu zen Euskaltzaindiaren liburutegiaz eta sail filologikoaz.

Urkixo Historiaren Errege Akademiako urgazle zen 1909az geroztik. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, Azkue eta Urkixo Espainiako Errege Akademiako (RAE) euskal sail berriko kide izendatu zituzten. Madrilen 1929an RAEn sartzeko ekitaldian irakurri zuen hitzaldiak, hauxe zuen izenburu: De algunos problemas de interés general que suscita el vascuence. Gerra zibilean Urkixo RAEko behin-behineko idazkari lanetan aritu zen Donostian.

Urkixok euskararen historiaren eta literaturaren eremuan kontzentratu zituen bere ahaleginak, eta hainbat gairi buruzko artikuluak argitaratu zituen RIEVen: filologia, paremiologia, bibliografia, antzinako lanen berrargitalpenak, etab. Aro Modernoan euskaraz idazten zuten autoreak, hala nola Etxepare, Garibai, Oihenart, Axular, Sarako Etxeberri edota 1596ko Refranes y Sentencias bilduma, besteak beste, Urkixok aztertu egin zituen.

Euskal historia kulturala eta politikoaren arloan, XVIII. mendeko euskal ilustratuei buruzko monografiak nabarmendu behar dira (non, besteak beste, Menendez Pelayoren baieztapen batzuk ezeztatzen diren), baita Santakrutz gerrillari karlistaren biografia laburra ere, beraren jabetzako lehen iturrietan oinarrituta egindako lanak guztiak.

Donostiako beste kultur erakunde batzuetako kide izan zen, hala nola Gipuzkoako Monumentuen Batzordeko eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. Diktadura frankistaren garaian, erakunde horiekiko harremana ez zuen eten, eta Monumentuen Batzordearen buru izan zen, 1941. urteaz geroztik, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen buru, 1943. urteaz geroztik. Erakunde honek omenaldi gisa Homenaje a D. Julio de Urquijo e Ybarra (1949-1951) delakoa argitaratu zuen hiru liburuki loditan.

Euskaltzaindia Bizkaian birsortu zen 1941ean Azkueren zuzendaritzapean, baina Eusko Ikaskuntzak eta bere aldizkari ofizialak, ordea, kargu frankista batzuen laguntza izan arren, ezin izan zuten bere jarduerari berriro heldu, Euskal Herriko autonomia politiko eta kulturalarekin lotura estuagoa zutelako.

Urkixok Schuchardtekiko zuen mendekotasunak euskal iberismoari atxikitzera eraman zuen eta, ondorioz, euskararen gramatika historiko baten garapena atzeratu egin zen. Hala ere, Urkixok euskal filologia modernoa sortzeko, aurreko euskalaritzaren kritikan oinarrituta, egindako ekarpena, XX. mendeko euskal hizkuntzalari garrantzitsuena den Koldo Mitxelenak ontzat eman zuen. Gipuzkoako Aldundiak 1953an sortutako Euskal Filologiako Mintegiari «Julio de Urquijo» izena jarri zioten, Koldo Mitxelena bera tarteko zela.

Urkixo hil eta gutxira, bere liburutegiko 14.000 ale inguru, nazioarteko gutuneria aberatsa barne, Gipuzkoako Aldundiak erosi zituen 1.400.000 pezetatan. Gaur egun, funts bibliografiko hori Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean dago.

Obrak

Obras vascongadas del doctor labortano Joannes D’Etcheberri (1712), Paris: Paul Geuthner, 1907 (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

«Los refranes vascos de Sauguis», RIEV, II (1908), 677-724. or.; III (1909), 144-157. or. (Berrarg.: Baiona: A. Lamaignère inp., 1909; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969).

«Los refranes y sentencias de 1596: estudio comparativo», RIEV, V (1911), 375-401, 581-589. or.; VI (1912), 230-234. or.; VII (1913), 60-66 eta 439-470. or.; VIII (1914-1917), 17-50 eta 230-266. or.; XIX (1928), 548-563. or.; XX (1929), 45-46 eta 212-217. or.; XXI (1930), 166-177. or.; XXII (1931), 74-81 eta 531-541. or.; XXIII (1932), 30-45, 264-288 eta 522-545. or.; XXIV (1933), 39-59. or. (Berrarg.: Donostia: Auñamendi, 1964; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969-1971).

«Les études basques, leur passé, leur état présent et leur avenir», RIEV, V (1911), 560-580. or. (Berrarg.: Paris: Honoré Champion, 1912; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969).

«Axular y su libro», RIEV, V (1911), 538-555. or.; VI (1912), 292-303 eta 547-551. or. (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969).

La literatura poética vasca: (rectificaciones necesarias), Baiona: A. Imp. A. Foltzer, 1914 (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

Estado actual de los estudios relativos a la lengua vasca, Bilbo: Imp. y Enc. de Eléxpuru Hermanos, 1918 (berrarg.: Primer Congreso de Estudios Vascos, Bilbo: Bilbaína de Artes Gráficas Juan J. Rochelt, 1919, 403-427. or.; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

«Lengua internacional y lenguas nacionales: el “euskera” lengua de civilización», RIEV, X (1919) 164-180. or. (berralgitk.: Donostia: Imp. de Martín, Mena y Compª., 1919; Bilbo: Bilbaína de Artes Gráficas, 1920; faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969).

Los refranes de Garibay, Donostia: Imp. de Martín, Mena y Compª, 1919 (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

«Cosas de antaño: las Sinodales de Calahorra (1602 y 1700)», RIEV, XIV (1923), 335-352. or. (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969).

«Menendez Pelayo y los Caballeritos de Azcoitia: un juicio sujeto a revisión», Euskalerriaren Alde, XIV, 250-252 (1924), 378-403, 412-423 eta 453-467. or.; XV, 253-257 (1925), 10-27. or., 46-56, 84-103, 127-146 eta 166-187. or. (berrarg.: Donostia: Imp. De Martín y Mena, 1925; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976; Donostia: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1997).

«Los Amigos del País (según cartas y otros documentos inéditos del XVIII)», RIEV, XVII (1926), 565-605. or.; XVIII (1927), 122-149, 307-333 eta 570-578. or. (berrarg.: Donostia: Imp. de la Diputación de Guipúzcoa, 1929; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971).

La cruz de sangre: el cura Santa Cruz: pequeña rectificación histórica, Donostia: Nueva Editorial, 1928.

Discursos leídos ante la Real Academia Española en la recepción pública de Don Julio de Urquijo e Ibarra el día 24 de noviembre de 1929, Donostia: Nueva Editorial, 1929 (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

«Del teatro litúrgico en el País Vasco», RIEV, XXII (1931), 150-174. or. (berrarg.: Donostia: Imp. de la Diputación de Guipúzcoa, 1931; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971).

«Introducción a nuestra edición del “Linguae vasconum primitiae” de Bernard Dechepare», RIEV, XXIV (1933), 660-684. or. (berrargitaratuak.: Donostia: Nueva Editorial, 1933; Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971).

«Epistolario de Hugo Schuchardt y Menéndez Pelayo», Revista de Estudios Hispánicos, 5 (1935), 523-546. or.

«M. de la Chabeaussière, junior, Amigo del País y de los vascos», BRSBAP, I, 1 (1945), 7-25. or.

«La famosa inscripción ibero-vasca de un vaso de Liria “Gudua Deitzdea”: error de lectura o error de fecha, contestación a una crítica», BRSBAP, I, 2 (1945), 123-143. or.

«Prólogo», Schuchardt, H., Primitiae linguae vasconum. Angel Yrigarayk itzulia, Salamanca: Colegio Trilingüe de la Universidad, 1947, 9-23. or.

«De paremiología vasca: Oihenart conoció los “Refranes y sentencias en vascuence” de 1596», Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo», 1 (1967), 3-44. or. (faks. berrarg.: Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976).

Bibliografia

GRACIA CÁRCAMO, J., «Urquijo Ybarra, Julio», AGIRREAZKUENAGA, J. et al., Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1876-1939), Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 2007, 2327-2341. or.

HURCH, B. eta KEREJETA, M. J. (arg.), Hugo Schuchardt-Julio de Urquijo: correspondencia (1906-1927), Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea; Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997.

JAUREGI, O. (arg.), Correspondencia de Gerhard Bähr con R. M. Azkue, H. Schuchardt y J. Urquijo (1920-1944), Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2005.

MICHELENA, L., «Urquijo y la Sociedad de Estudios Vascos», Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo», 5 (1971), 47-66. or.

UGARTE MUÑOZ, A., «Cultura vasca y regionalismo franquista: Julio Urquijo y los estudios vascos en la posguerra», Cercles. Revista d’Historia Cultural, 22 (2019), 163-192. or.

 

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP