Ibilbidea
Aro garaikidea hasi zenean, desegonkortasuna zen nagusi penintsulako lurralde euskaldunetako gizarte alor gehienetan. Ekonomiari zegokionez, XIX. mendearen hasieran, okerrera egin zuen dagoeneko XVIII. mendearen er- ditik krisian zegoen euskal nekazarien egoerak, errentamenduen igoeragatik, presio fiskalarengatik eta frantsesen inbasioagatik. Mende berriaren hasieran, frantziar armadaren okupazioa zela-eta, kontsumo-ondasunak eta anima- liak konfiskatzen hasi ziren, tropak hornitzeko. Horrek kalte ekonomiko han- dia ekarri zuen okupatutako lurraldeetara, eta, nagusiki, behe-mailako klaseei eragin zien. Presioagatik, hainbat udal beharturik egon ziren zorpetu eta he- rri-ondasunak saltzera. Ildo horretan hartutako neurriak nekazarien kalterako izan ziren, beren uzta eta animaliak galtzeaz gain, herri-ondasunak erabili ezinik geratu baitziren (larreak, basoak, etab.). Horrek guztiak, gerrak sortu ohi dituen ondorio latzekin batera, pobrezia hedarazi zuen foru lurraldeko biztanle askoren artean —nekazariak, artisauak, elizjenderik apalena…—. Gainera, eskaletasunak eta bidelapurreriak kezkatzeko moduan egin zuten gora, eta udalek horien kontrako neurri zorrotzak hartu behar izan zituzten. Egoera horretan gertatu ziren okupazio prozesua, Independentzia Gerra eta Baionako Estatutua.
Krisialdi ekonomiko, sozial eta politikoa orokorra zen hartan, gainbehe- ran hasi zen, formalki behintzat, Bizkaiko foru egituraren biziraupena nola edo hala bermatzen zuen guztia. Jakina denez, ondoz ondoko erregeek Biz- kaiko Jaurerriko titulua eskuratzen zuten lurralde guztietako Foruak eta Jau- rerriko biztanle guztiak babestuko zituztela zin eginarazten zien esapide baten bitartez. Bizkaiko Foru Zaharrean zin egitearen xehetasun guztiak jasota egoteak argi erakusten du bizkaitarrek zin horri ematen zioten garrantzia. Errege-erreginek, jaun eta andere bihurtzeko, bertan jasotako erritu sorta bu- rutu beharra zuten, hurrenez hurren eta zenbait lekutan. Teorikoki behintzat, jasotako baldintza guztiak bete ezean, beren boterea ez zen erabatekoa Bizkaian; hots, hasieratik jasotzen zuten botere handia murrizturik geratzen zen.
Erregeen borondatearen efektuak arau konstituzionaletara egokitu behar izatearekin batera, aurreko mendeetan foruak mantendu zituen hitzarmen hori guztiz desagertu arte ahuldu zen, funtsean, monarkiaren eta foru lurral- deen arteko akordioa baitzen. Ildo beretik, gogoratu beharra dago Jaurerriko ordezkariek, ia sistematikoki, errege auzitegira jotzen jarraitu zutela erregearen bitartekaritza eskatzeko, eta ez soilik Foruen biziraupena arrisku bizian zegoen momentuetan. Agerikoa da, hortaz, harreman horrek ordura arte izan zuen garrantzia.
Konstituzioen eta foruen arteko tentsio horren baitan koka dezakegu liberalismoaren eta absolutismoaren arteko gatazkaren lehen aroa: 1808. eta 1834. urteen artean. Denbora tarte horretan, konstituzioari eta instituzioei ze- gokienez, liberalismoaren helbururik behinena bere egonkortasuna berma- tzea izan zen, absolutismoak, hilzorian egon arren, bere burua ahal izan zuen bezala defendatu baitzuen. Estatuan nagusi zen tentsio egoerak lagundurik, foruzaleek Foruak mantentzeko bidea ireki zuten Estatuaren errealitate politikoari erreparatu gabe; eta bide hori ez zen beti baketsua izan. Baionako bi- leraz den bezainbatean, aurretiaz zalaparta sortu zen, Jaurerria ordezkatuko zuen norbait bidaltzea komeni zenetz adosterakoan. Azkenean, esanbidezko baimendun ordezkari bat bidaltzea erabaki zuten, eztabaida orokorrean parte har zezan, eta, batez ere, Bizkaiko Foruak mantentzearekin zerikusia zu- ten horietan aritzeko. Juan Jose Maria de Yandiola hautatu zuten lan horre- tarako. Batzarrak hasi ziren egunean bertan, Yandiolak gutuna bidali zuen Bizkaiko Diputaziora, estatutuen testu berriak Foruak bertan behera utziko zituelako kezka azalduz. 1808ko ekainaren 27an eman zuen hitzaldiak age- rian utzi zuen ezinegon hori, eta modu formal, arrazoitu eta argian eskatu zuen Jaurerriaren foru sistema mantentzeko, eta argi adierazi zuen bertaratu eta bere parte-hartu izana ez zirela testua babesten zuelako seinaletzat hartu behar. Gainerako foru lurraldeetako ordezkariek ere adierazpen horrekin bat egin zuten. Guztiarekin ere, Baionako Estatutua, 144. artikulua gehiturik, aho batez onartu zuten diputatu guztiek, baita foru lurraldeetakoek ere. Dirudienez, azken horiek ulertu zuten, benetan, erronka nagusia testua bera inda- rrean jartzea zela. Horretarako, mendeetan zehar foru lurraldeek izandako itunen aldeko jarreraren balioa nabarmendu behar zuten. Espero zutenaren kontra, testua onartu ondoko esperientzia politikoa biziki kaltegarria izan zen Bizkaiko foru erakundeentzat: erakundeen boterea edukiz hustu zuten, foru egitura desegin eta, horiekin batera, Estatutua onartzean foru agintariengan sorturiko itxaropena zapuztu zen. Hein batean, foraltasunaren gainbehera ekidin zuten 1808ko testuan jasotako legediak eta testuinguru berezi hartan izan zuen eraginkortasunak, indarrean denbora gutxi egon bazen ere.
1812ko Konstituzioari dagokionez, lurraldearen zatirik handiena okupaturik egoteak eta Independentzia Gerrak ezohiko egoera sortu zuten. Gauzak horrela, frantsesek okupatutako probintzien Gorteetako ordezkaritzak, jatorriz bertakoak izanik, eremu librean bizi ziren pertsonen esku geratu ziren (zenbaitetan horrek arazoak ekarri bazituen ere; esaterako, ordezkari arabarraren kasuan). Bizkaiko Jaurerriko ordezkaria Francisco Ramon Eguia Letona izan zen (Errege Estimuaren Kondea), eta kargua ordezko gisa bete zuen. 1812ko urriaren 18an, Jaurerriko Batzar Nagusiak bildu ziren Cadizko testuaren zina egiteko, ordezkari askoren mesfidantza gorabehera. Mesfida- tiek bi sistemak uztartzen saiatzeko aukera pragmatikoagoaren alde egin zuten azkenean, euren ustez, bien funtsezko oinarriak argi hauteman zitezkeelakoan, baina zinaren aurka eraikinaren kanpoaldean bildutako herritarrek ez zuten horrela ikusten. Guztiarekin ere, Cadizko sistemaren eraginkortasuna guztiz mugatua izan zen Bizkaian, konstituzio-aldiaren laburra eta lege be- rriak betetzeko foru erakundeen ordezkariek agertutako borondate urria zirela-eta.
Oso bestelako egoera ekarri zuen 1834ko Errege Estatutuak, Diputazioaren eta Korrejidorearen artean eztabaida larria izan baitzen zin egitean eta Jaurerriaren luze-zabalean aldarrikatzean. Diputazioaren ustez, Batzar Nagusiak deitu beharra zegoen testua aztertzeko eta, ados egotekotan, zin egin eta aldarrikatzeko. Gatazka Karlista puri-purian zegoenez, Korrejidoreak, erabakia atzeratzeko amarrua zelakoan, deia debekatzeaz gain, aldarrikatzeari ekin zion Diputazioa aintzat hartu gabe. Egia da Errege Estatutuaren eragina oso mugatua izan zela Bizkaian; baina, nolanahi ere den, argi dago, denbora tarte horretan, Jaurerriak bere sistema judiziala galdu zuela eta orokorraren menpe geratu zela, eta Diputazioak ez zuela aurkaritza nabarmenik egin.
1836tik aurrera, Foruak mantentzeari begira, Jaurerriko foru erakundeetan zenbait estrategia lantzen eta garatzen hasi ziren, gerrak eragindako egoera zailari eta bertan behera utz zitzakeen balizko garaipen liberalari au- rre egiteko. 1836ko abuztuan Cadizko Konstituzioa indarrean jarri zen berriro. Hasieratik bertatik, Bizkaiko Foru Aldundiak zin egiteari uko egin zion, uste baitzuten, babesa eman arren, men egiteak foruak indargabetuko zituela. 1836ko irailaren 4an Cadizko Konstituzioaren zin egite ekitaldia egin zen Bilbon. Bertako udalbatzak parte hartu zuen; ez, ordea, Foru Aldundiak. Hura ordezkatzeko, bitarteko probintzia-Diputazio bat izendatu zuten, eta, gober- nuaren aginduz izan bazen ere, jarrera foruzale argia izan zuen. Azkenean, gobernu zentralak Bizkaiko Foru Aldundia berrezarri zuen 1837ko urtarrilaren 3an, nahiko agerikoak ziren bi helbururekin: gerra betean giroa baretzen laguntzea eta zentzu horretan bideraturiko propaganda karlista saihestea. Aldundia, indartsuago agertzeko, bere posizioa egonkortzen saiatu zen, geroz eta egiantzekoa baitzirudien Foruen gainean negoziatu beharko zutela.
Hurrengo garaia 1837ko Konstituzioaren eta 1868ko Iraultza Loriatsuaren artekoa da. Garai honetan, sistema liberalaren ezarketa prozesuan ezegonkortasuna antzeman daiteke. Absolutismora itzultzea bilatzen zuen plantea- mendu politikoa ez zen bideragarria; are gutxiago lehendabiziko Karlistaldia bukatu ondoan. Hala ere, sistema liberalak ez zuen lortu gobernu konstituzionalak mantentzeko adinako sendotasunik. Izan ere, gobernu horiek, be- ren posizioa mantentzeko, babes politikoaren beharra izan zuten etengabe. Testuinguru hori izan zen liberal foruzaleen eta gobernu konstituzionalen arteko adostasunaren gakoa. Kontzientzia liberalak mindu zituzten elementuak kendu zizkieten Foruei (aduanak, foru baimenak, etab.), eta, horri esker, errazagoa zen akordioa lortzea Estatu gobernuko kideen eta foru erakundeen boterea eskuratu zuten liberal foruzaleen artean. Adostasunean oinarrituriko harreman horiek ez ziren, ordea, tentsio, liskar eta istilurik gabekoak izan. Hala eta guztiz ere, arazo horiek guztiak konpontzea, edo, behintzat, gainditzea lortu zuten, bi alderdien negoziatzeko borondate irmoari esker. Horri dagokionez, ezin alde batera utzi oligarkia bizkaitarraren baitan emandako alda- keta sakona: mugatuago izan arren, Foruen biziraupena bermatzeko, foru an- putazioa ezinbestean onartu zuten.
1837ko Konstituzioa jaio zenean, berriro ere, zuhurra izan zen Gorteetako foru ordezkarien jarrera. Adierazpen aipagarri bakarra Martin Maria de los Heros, Bizkaiko diputatuak egin zuena izan zen —Juan Ramon Arana Landa- zuri eta Pedro Lemonauria Puch ordezkoaren babesarekin—: probintzietako diputazioen kideen hautaketarako aurreikuspen konstituzionalaren kontra agertu zen, Bizkai guztian antzeko erabakitze ahalmena ezartzen zuelako, eta horrek kaltea eragin zezakeelako, Bilbok gainerako lurraldearekiko nagusitasun ekonomiko argia baitzuen. Objekzioa ez zen onartu. Baliteke, foraltasu- naren defentsa eraginkorra egiterako orduan, foru lurraldeetako ordezkariek bizi zuten egoera deserosoak beren gogoan eragin izana: elementu liberalak izan arren, gerraren une horretan, foruak erreibindikatzea Gobernu liberalari hainbeste buruhauste ekarri zizkion kausa karlistarekin lotzen zen, eta horrek izen ona galtzea zekarren. Konstituzioa aldarrikatu ondoan, Bizkaiko Aldundiak zin egiteari uko egin zion, eta horrek foruak indargabetu zituen berehalakoan, irailaren 16an. aurreikusitako Gobernu zentralak eragin zentralizatzaile eta bateratzaileak egokitu behar izan zituen, hurrengo hauteskundeetan izan zen foruzaletasunaren igoeragatik —aipagarrienetakoa hautagai foruza- leen garaipena Bilboko udalerrian— eta maila politikoan zuen sosegu beharragatik.
Lehen Karlistaldia bukaturik, Estatuari egitura foralaren gaineko kontrola eskuratzea ahalbidetuko zion lege-trena onartzeari ekin zitzaion. 1839ko urriaren 25eko legeak Gobernu zentralaren arau-tresna ekarri zuen, eta bertan jaso zen Gobernu zentralak zuen Foruak mantentzeko borondatea, muga gehiagorekin bazen ere. Arau horren sorrera bultzatu zuen gizarte egoera begi bistakoa zen: gerraren nekeak ahituta zegoen gizarteak bakea eta oreka behar zituen berehala. Ez da ezinezkoa, ordea, foruak indargabetzearen aldeko lekukotasunak aurkitzea, momentu hartan, ideia hori gizarte maila guztietan hedatzen saiatu zenik ere bazegoelako. Nolanahi ere den, Gobernuak ez zuen bere burua hain erabaki garrantzitsua hartzera beharturik ikusi edo bere egoera politikoa ez zen Foruak erabat indargabetzeko bezain ona. Bestalde, legearen edukiak interpretazio nasai eta zabalak onartzen zituen, eta horrek foru sistemen babesa bermatu zuen hurrengo berrogei urteetan. Xehetasun horrek berebiziko garrantzia izan zuen, Gorteetako foru ordezkariek, eta, bereziki, Bizkaiko diputatu Pedro Janek (ordezkaria), Manuel Maria Murga Zal- duak eta Pedro Pascual Uhagon Oleak, testua mesfidantzaz eta are etsaitasunez hartu zutelako. Egia esan, urteek aurrera egin ahala, arau horrek lege euskarri baliagarri eta sendoa eskaini zien bestela ere nahiko mugaturik zeu- den Foruei. Horrek bide eman zuen, arazo kontzeptual handirik gabe, Koroarekiko itun historikoa alde batera utzi, eta errealitate konstituzional berriarekin bat zetorren helduleku legal bat ezartzeko. Abantaila begi bistakoa zen: Gorteek tresna juridiko egokiaren bitartez onartzen zutena ezin zen inolaz ere indarrean zegoen Konstituzioaren kontrakoa izan, eta, hortaz, foraltasun berriak konstituzioan jasotako legediarekin bat egin behar zuen.
Nola edo hala, behin oztopo konstituzional eta legalak gainditurik, Bizkaiko foruen kontrako erasorik bortitzenak —eta baita gainerako foru lurral- deen kontrakoa ere— honakoak izan ziren: foru baimena bertan behera utzi zuen 1841eko urtarrilaren 5ekoa —horren aurrean Jaurerriko Diputazioak foru baimena erabili zuen— eta 1841eko urriaren 29koa (Gasteizko Dekretua). Esan liteke azken horrek «kimatu» zuela Foraltasuna: foru aldundiak kendu zituen, udal eta epaitegi konstituzionalak ezarri, foru baimena behin betiko indargabetu zuen eta aduanak kostaldera eraman zituen —1843ra arte atze- ratu zen—. Edonola ere, bizirik zeuden berezitasun foralak mantentzen saiatu ziren Foru Aldundiak ordezkatzeko sortu ziren probintzia-diputazioak, euren ustez, benetako batasun konstituzionala oztopatzen zuten alderdiak eza- batu zirelako, eta gainerakoak mantendu beharra zegoelako, 1839ko urriaren 25eko legeak agintzen zuen bezala. Foru lurraldeen eta Gobernu zentralaren arteko tentsioa etengabea zen. 1844ko uztailaren 4ko Errege Dekretua (Pidal Dekretua) giroa lasaitzeko asmoz onartu zen, eta, lurralde horien nahia asetzeko nahikoa izan ez arren, Batzar nagusiak, Foru Aldundiak eta ohiko uda- lak berrezarri ziren (hauteskundeei begira probintzia-diputazioak mantendu arren). Foru egituraren gainerako zutabeek, ordea, indargabe jarraitu zuten.
Garai honen azken aroak 1845eko Konstituzio moderatua izan zuen ardatz, eta, horren baitan, foru lurraldeetako ordezkariak burubelarri aritu ziren negoziatzen; 1841. urteaz geroztik, Nafarroa gabe. Parlamentuan egindako prozesu konstituziogilean, Diego Mugartegui Mazarredo, Francisco Hormaeche eta Pedro Jane (ordezkoa) izan ziren Bizkaiko ordezkariak, guztiak ala guztiak foruen aldekoak. Hala ere, aurretiko esperientziak arrasto sakona utzi zuen Jaurerrian: konstituzio testuari aurre egiteak zuen eraginkortasun urria aski ezaguna zitzaien, bai tramitazioari, eta baita ondorengo zin egiteari zegokienez ere. Euren postulatuen garaipen edo porrota ez zuen Konstituzioan jasotakoak erabakiko, Gobernu zentralarekin negoziatzeko zu- ten gaitasunak baizik. Ahalegin guztiak zergekin zerikusia zuten kontuetara bideratu zituzten, horiek bateratzeak berezko foru sistema erabat zapaltzen baitzuen. Bide horretatik zihoazen negoziazioek markatu zituzten hurrengo urteak. Bizkaitarren jarrerak eragin nabarmena izan zuen, gainerako lurral- deena baino erradikalagoa izanik, behin eta berriro eskatu baitzuten foruak itzultzea foru konponbidearekin bat egin aurretik; are, euren foru sistema errealitate konstituzionalean egokitu ala ez erabakitzen hasi aurretik ere. Or- duko hartan ere, ondoz ondoko gobernuen egoera prekarioak foruzaleen interesen alde egin zuen. Aurrerago, liberalismo progresistena botere giroan tokia hartzen hasi zenean —Biurteko Progresista barne—, egoera ez zen gehiegi aldatu: foru lurraldeek batera negoziatzen jarraitu zuten foruen kontrakotzat hartutako lege xedapen oro, bereziki Desamortizazioarekin loturikoak. Agerikoa zen Gobernu zentralarekin zegoen tentsioa, baina, guztiarekin ere, ez zen garai batean bezain larria izatera iritsi.
Kontuan hartu beharreko azken aroa 1869ko Konstituzio progresistaren eta 1875. urtearen artekoa da. Garai honetan ezegonkortasuna, eta, zenbait kasutan, are hegakortasuna ere, sortu zen zenbait elementu sozial, ekonomiko eta politikok bat egin zutenean. Askotarikoak eta oso anitzak dira egoera orokorra hain larria izatea eragin zuten aldagaiak, eta, gehienetan, elkarren eragile ere izan ziren.
Konstituzio berriaren idazketa eta aldarrikapenak foruen interesen alde egiteko itxura handirik izan ez arren, gorte konstituziogileetan Bizkaiko ordezkari modura joan ziren Antonio Aparisi Guijarro, Antonio Arguinzoniz Izcoa, Jose Miguel Arrieta-Mascarua Sarachaga, Pascual Isasi Isasmendi eta Antonio Juan Vildosola Mier. Ez zen bertan jasotako testua xeheki aztertu beharrik, aginduek foru sistemaren kontra egiten zutela ohartzeko. Gobernu zentrala diputazioen erresistentzia gainditzen saiatu zen, zin egin zezaten exijituz, baina bere horretan uztea erabaki zuten, gerta zitekeen altxamendu karlistaren beldurrez.
Nolanahi ere den, 1875era arte Estatuko testuinguru sozial eta politikoaren eraginez, foruzaletasuna sistema liberal konstituzionalean eroso antzean egon zen berriro ere. Are gehiago gogoan hartzen badugu garai honetako konstituzioak —eta baita 1873ko konstituzio proiektuak ere— XIX. mendeko konstituzio-ordenamendu aurrerakoiena ezarri zuela —erabat liberala—. Gorago aipaturiko egoerek, eta beste askok, bat egin izanak foruak mantentzea ahalbidetu zuen. Eragile sozial eta politikoak alde batera utzita ere, Estatu go- bernuak ez zeuden Foruak bertan behera uzteko prozesu sakon eta katrami- latsua hasteko moduan. Era berean, Karlistaldiak gobernuaren irismenetik at utzi zituen foru lurraldeak, eta nola-halako «autonomia» eman zien. Horrek ez du inolaz ere esan nahi bake giroa nagusitu zenik. Aitzitik, gudu-zelaia lurralde horietan ezarri zen eta bertako biztanleek jasan behar izan zituzten ge- rraren ondoriorik latzenak. Ezin ahaztu, 1873. urtearen erdialdera, Bizkaiko zatirik handiena alderdi karlistaren menpe zegoela, Bilbo eta Portugalete izan ezik. 1873ko abuztuan armada karlistak Bilbo setiatu zuen, hirugarren aldiz mende erdi baino gutxiagoan, eta erantzun gogorra jaso zuen 1874ko maiatzera arte, liberalek inguratzea hautsi eta karlistak kanporatzea lortu zuten arte. Gerraren gorabeherek bi eremu geografikotan banatu zuten lurraldea: batetik, karlisten menpe zegoena, itxuraz instituzio foralak zituena; eta, bestetik, liberala, nagusiki hiriburuetan erroturik zegoena, eta, kanpora begira, behintzat, foraltasun berriarekin bat zetorren egitura instituzionala mantendu zuena.
Aurrez aipatutakoek duten garrantzia ahaztu gabe, ziurrenik, azterkizun dugun gaiari dagokionez behintzat, litekeena da urterik esanguratsuena 1876.ekoa izatea, Berrezartzearen sistema politikoarendako erabakigarria izan baitzen. Momentu horretan talka egin zuten, ezinbestean, XIX. mendean, behin eta be- rriz, aurrez aurre egon ziren bi korronteek, hau da, foruzaleek eta liberalek. Behin betiko aurkakotasun horrek bi emaitza araugile ekarri zituen: lehena, 1876ko ekainaren 30eko Konstituzioa, eta bigarrena, urte bereko uztailaren 21eko Legea (Foruak bertan behera uzten zituena). Bi arauak, maila desber- dinekoak izanagatik ere, juridikoki osagarriak izan ziren. Zantzu kontserba- tzaileko Konstituzio berriak indarra eta sendotasuna eman zizkien printzipio liberalei, hemeretzigarren mendeko gorabeheren ondotik, eta liberalismoa behin betiko ezar zedin lortu zuen. Horrekin batera, iruditeria kolektiboan Karlistaldia bukatu izanak utzitako arrastoa kontuan hartzen badugu, libe- ralak garaile izanik, ondorioa ezin beste bat izan: Foruen etorkizuna, behinik behin, iluna zen. Besteren artean, gizarteak gerraren iturritzat jo zituelako, eta, hortaz, ezegonkortasun-eragiletzat. Zoritxarrez, batzar konstituziogileetan ezer gutxi egin ahal izan zuten Bizkaiko ordezkari ziren Manuel Maria Allende Salazar Loizagak (senataria), Manuel Barandica Mendietak, Ramon Barrenechea Zuaznabarrek (senataria), Ignacio María del Castillo Gil de la Torrek (senataria), Francisco Mac Mahon Janek (senataria), Gumersindo Vicuña Lazcanok, Camilo Villavaso Echevarriak eta Martin Zavala Andirengoecheak.
Hasierako une hartan, bai politikariak, eta baita garaiko prentsak ere, Foruen indargabetzea erraztuko zuen gizarte giroa sortzen saiatu ziren. Gauzak horrela, gizartea akuilatu zuten, bake eta egonkortasun kontsignen bitartez, Foruak mantentzea ezinezkoa izan zedin, Gobernuaren borondate politikoa edota ordezkari foralen ahaleginak gorabehera. Bide horretan, 1876ko Kons- tituzioak marrazturiko segurtasun politikoko egoerak berebiziko garrantzia izan zuen, gizartean eta politikan bakea ezartzeko benetako aukera sortu baitzuen.
Testuinguru nahasi horretan, 1876ko uztailaren 21eko legeak argi erakutsi zuen Gobernu zentralaren helburu bateratzaile eta berdintzailea, Madrilgo Gobernuak Foruekiko zuen hasierako jarrera edozein izanik ere. Horrekin loturik, nabarmendu beharrekoak dira gizartean eragin subertsiboa izan zuten politikarien hitzaldi sutsuek eta prentsan izan zuten oihartzunak. Era berean, ez da ahaztu behar Foruen aldeko hedabideak zentsuraturik zeudela, eta are debekaturik zutela Foruen biziraupenaz jardutea, konstituzioaren baitan izanik ere, Zavala diputatuak Bilboko egunkariei buruz Parlamentuan adierazi bezala (debekaturik zuten are «gainerako egunkariek Foruei buruz jasotakoa kopiatzea» ere). Beraz, foruzaletasunaren kontrako hedabideek ez zuten inolako mugarik izan foruen kontrako erasoa esparru guztietara zabaltzeko. Hala, prentsak bidea garbi izan zuen bere ideiak ase arte errepikatzeko: Foruak eta konstituzio-erregimena ez ziren, inolaz ere, bateragarriak; Monarkiaren lurralde-unitateen arteko desberdintasunak gainditu beharra zegoen —berdintasunaren printzipio liberalaren izenean—; eta, bereziki, azken Gerra Karlistaren ardura foruzaletasunarena izan zela argi adieraztea, aldagai dinastikoa aipatu ere egin gabe. Pentsatzekoa da azken argudio hori erabakigarria suertatuko zela garai hartako politikariek gerora hartu zuten jarreran. Nolabait, horrek guztiak, Gobernu zentralaren nahia baldintzatu zuen, eta ez zuen Foruak publikoki indargabetzea beste aukerarik izan, bake publikoa bere horretan mantenduko bazen. Beste edozein erabaki ez zen modu bake- tsuan hartuko, ongi baliatua izan baitzen azken gerraren ondoren sortutako foruzaletasunaren kontrako giroa. Gainditzen zituen mugimenduaren aurrean, gorteetan, etsi-etsian defendatzea beste aukerarik ez zuten izan foru lurraldeetako ordezkariak —prozesu konstituziogileko berak—.
Egiazki, foruak indargabetzean eta handik gutxira gertatutakoa serioski eta xeheki aztertuko bagenu, ohartuko ginateke, ziurrenik, Gobernuko kideek ez zutela foru lurraldeentzat hain ondorio sakonak izanen zituen erabakirik hartzeko inongo asmorik. Bestela, zaila da azaltzen 1878ko Kontzertu Ekonomikoak bezalako fenomeno esanguratsu bat gertatzea, foruak kendu eta bi urtera. Garai berri horretan, herrialdeko gizarte maila liberal foruzaleen interesek —foralak eta «neoforalak»— bidea egin zuten, denbora tarte laburrean, lurralde horietako oligarkia osatzeko. Izan ere, kasu askotan indargabetzeari eta ondoko egoerari etekin handiena atera ziotenak haiek izan ziren —Bizkaiko oligarkia bereziki—. Gobernu zentralak 1876ko uztailaren 21eko legea indarrean jarri nahi zuen ala ez alde batera utzita, egia da arau horrek foru lurraldeen eta Estatuaren arteko harreman berezi eta ezberdinak sortzeko aukera eman zuela, gutxienez, ekonomia arloan hasieran, eta administrazioarenean gero.
Bibliografia
AGIRREAZKUENAGA, J. eta URQUIJO GOITIA, J. R. (arg.), 150 años del Conve- nio de Bergara y de la Ley del 25 de octubre de 1839, Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebil- tzarra/Parlamento Vasco, 1990.
AYERBE IRÍBAR, M. R., «Uniformismo jurídico y reacción en el País Vasco». J. A. ESCU- DERO (dir.), Cortes y Constitución de Cádiz. 200 años, Madril: Fundación Rafael del Pino; Espasa, 2011, III. libk., 191-214. orr.
BAZÁN, I. (zuz.), De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia, Madril: La Esfera de los Libros, 2002.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA/DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA, Bizkaiko Foru Legeria/ Legisla- ción Foral de Bizkaia, Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia, 1991.
CIÁURRIZ BELZUNEGUI, A., La abolición de los Fueros Vascos a través de la prensa, Donos- tia-San Sebastián: Editorial Auñamendi Argitaldaria, 1976.
CLAVERO, B., Fueros vascos. Historia en tiempo de Constitución, Bartzelona: Ariel, 1985. ESTORNÉS ZUBIZARRETA, I., Carlismo y Abolición foral. En torno a un centenario (1876-
1976), Donostia-San Sebastián: Editorial Auñamendi Argitaldaria.
HERRERO DE MIÑÓN, M., Derechos Históricos y Constitución, Madril: Taurus,1998. LARRAZÁBAL BASÁÑEZ, S., Contribución a una Teoría de los Derechos Históricos Vascos,
Bilbao: Instituto Vasco de Administración Pública/Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 1997.
PÉREZ NUÑEZ, J., La Diputación Foral de Vizcaya. El régimen foral en la construcción del Estado liberal (1808-1868), Madril: Centro de Estudios Constitucionales, Universi- dad Autónoma de Madrid, 1996.
RICO LINAGE, R., Constituciones históricas. Ediciones oficiales, Sevilla: Universidad de Sevilla, 3. edizioa, 1999.
RUBIO POBES, C., Fueros y Constitución: la lucha por el control del poder (País Vasco, 1808-1868), Bilbao: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Ser- vicio Editorial-Argitalpen Zerbitzua, 1997.
RUBIO POBES, C., Liberalismo y fuerismo en el País Vasco (1808-1876), Cuadernos «San- cho el Sabio», Vitoria-Gasteiz: Fundación Sancho el Sabio, 2002.
Vázquez de Prada, M., Negociaciones sobre los Fueros entre Vizcaya y el poder central.
1839-1877, Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaína, 1984.





