Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

SARRERA

Ibilbidea

Aro Modernoan, Al Andalusi buruzko kronikarien edo historia-lanen egileen artean bi nabarmentzen dira, erabat, ematen dituzten datu ugariei erreparatuta. Beren maisulanak balio handikoak dira; izan ere, lan horietarako datuak biltzeko erabili zituzten lanak galduta daude gaur egun, edo ez dago haien arrastorik.

Lan horiek balio handikoak izanda ere, ez da ahaztu behar egileak ez zirela Al Andalusekoak, eta ez zirela Iberiar penintsulan denbora-tarte luzez bizitzen egon. Gertaera hori salatu dute zenbait historialarik, egile horiek testuetan adierazten dituztenak ez datozelako bat musulmanen Penintsularen konkistako eta egonaldiaren lehen uneetako beste egile batzuek bizitako eta sentitutako esperientziekin.

xvii. mendearen hasierako kronikarien jardun profesionala izango da iraganeko datuak eta egileak ezagutzeko pizgarria, nahiz eta beste tonu bat erabiltzen duten, aurretik idatzitako lanen aldean. al-Maqqarī-ren testuan, iparraldeko matxinatuak baketzeko eta haiek musulmanen aurka lortu nahi dituzten helburuei aurre egiteko interesa duten pertsonei eta gertaerei buruzko kontakizunean, sarkasmoa eta kritika garratzak dira ezaugarri nagusiak. Aldiz, al-Gassānī-k —Marokotik bidali zuten Espainiara, enbaxada batera— tributuen kobrantzarekin eta menekotasunarekin lotutako administrazio- eta finantza-arazoak nabarmentzen ditu eta haiei ematen die garrantzi handiena. Nolanahi ere, zenbait egileren ustez, Europako eta arku mediterraneoko herrialdeetara joandako beste bidaiari eta enbaxadore askok erabilitako tonu nostalgiko bera erabiltzen du.

Al Andalusetik kanpoko xvii. mendeko kronikariek, gerra-erasoaldiei eta –kanpainei buruz idaztean, ikuspegi sozialagoa eta ekonomikoagoa jorratzen dute, gobernu-neurrien —neurri politikoak, beraz— aplikazioen ondorioak kontuan hartuta. Ikuspegi berri horrekin, musulmanen eta Iruñeko eta Arabako agintarien arteko harremanen historia osatzen da, harik eta musulmanek, behin betiko garaituta, Al Andaluseko ipar-mugaraino atzera egin behar izan zuten arte.

Bibliografia

Hermes, F. N.: «Nostalgia for al-Andalus in early modern Moroccan Voyages en Espagne: al-Ghassānī’s Riḥlat al-wazīr fī iftikāk al-asīr (1690-1691) as a case study» in The Journal of North African Studies, 21 (2016), 433.-452. or.

Mourad, K.: «Abū-l-‘Abbās Aḥmad Ibn Muḥammad al-Maqqarī al-Tilimsānī: su vida, formación y obras» in Revista Argelina, 1 (2015), 61.-77. or.

Pérez de Urbel, J.: «Los primeros siglos de la Reconquista (años 711-1038)» in Historia de España, dirigida por Menéndez Pidal, VI, Madrid: Espasa Calpe, 1976, 10.-16. or.

Aipamen bibliografikoa

Martínez Almira, Mª. M. “Sarrera“, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 743-744.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP