Ibilbidea
Estatu modernoak sendotzeko prozesuaren esparruan, Nafarroako konkistaren ondorioz sortutako egoera politikoaren berri jaso zen Gaztela/Aragoiko eta Frantziako esparrutik kanpoko egileen eta politikarien doktrinan. Atal honetan bi politikari eta diplomazialari italiarren (Gaspar Contarini eta Francesco Guicciar-dini) eta filosofo ingeles baten (Thomas Hobbes) adierazpenak jasoko ditugu. Veneziako diplomazialari Contarinik Espainiari buruz zituen ezagutzak —Espainian bizi izan zen 1522tik 1525era— lan batean jaso zituen, eta, hor, Nafarroako egoerari buruzko gogoeta batzuk adierazi zituen. Francesco Guicciardini, berriz, Florentziako enbaxadore izan zen Fernando Katolikoaren gortean, 1512. eta 1513. urteetan, eta Storia d’Italia (1512) lana idatzi zuen. Hor, adierazi zuen harridura eragin ziola Aragoiko monarkak Nafarroako Erresuma usurpatzeak, eskumiku-bulda baliatuta, eta, horrez gain, azpimarratu zuen Nafarroako Erresuma okupatu eta bereganatzeko nahiak bultzatuta ekin ziola Fernando Katolikoak konkista horri. Hobbesek, berriz, Leviathan lanean, Julio II.a aita santuaren buldek eragindako albretarren eskumikuari buruzko gogoeta egiten du, monarken eskumikuari eta haien mendekoen leialtasunari buruzko bere tesia azaltzeko.
Bibliografia
Adot Lerga, A.: Navarra, julio de 1512. Una conquista injustificada, Iruñea: Pamiela, 2012.
García Pérez, R. D.: Antes leyes que reyes. Cultura jurídica y constitución política en la Edad Moderna (Navarra, 1512-1808), Milán: Giuffrè, 2008.
Monreal Zia, G.; Jimeno Aranguren, R.: Textos histórico-jurídicos navarros. II. Historia moderna, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2011.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Sarrera”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 737.





