Karguak eta lanbideak
Ia hogei urteko (535-554) gerra latzaren ondotik, bizantziarrek, italiar penintsula guztiaz jabetu, eta bertan, enperadorearen agintea ezarri zuten. Hala ere, lonbardiarrak 568an oldarka sartzearen ondorioz, enperadorearen armadek hurrengo mendeetan atzera egin eta lurraldeak galdu zituzten, iritsi berrien eta aitasantutzako agintarien mesederako. Gregorio Handia aita santuaren garaitik aurrera (590-604), aita santu guztiak, beren politika garatzeaz gain, etorkizuneko Eliz Estatuen oinarriak jartzen joan ziren, Italiako erdialdeko zati batean, betiere. Gero, vii. mendetik aurrera, aita santuek frankoekiko aliantza izan zuten xede, eta frankoak aukera hartaz baliatu ziren, penintsulan militarki esku hartzeko; garai karolingioan, bereziki. Lonbardiarrek 751n Ravenna hartu zuten, hau da, Ravennako exarka-herri bizantziarreko hiriburua, eta, horren ondorioz, exarka-herri hura iraungi egin zen. Handik aurrera, bizantziarrek gero eta lurralde gutxiago izan zituzten mendean; Italiako hegoaldean eta Sizilian baizik ez. Indar karolingioek aita santuei laguntzeak prozesu hura azkartu zuen. Izan ere, Karlomagnoren agindupean, frankoek italiar penintsularen iparraldeko erdia menderatu eta Eliz Estatuak sortzen lagundu zuten, betiere Penintsularen zati batean, hiriburua Erroman ezarrita. Inperio karolingioak, ordea, bi belaunalditan baizik ez zuen baturik iraun, inperioa Karlomagnoren seme Ludoviko Pio enperadorearen hiru semeen artean zatitu baitzen, Verdungo Itunaren bidez (843). Eragin karolingio handiko garai hartako uneren batean, hain zuzen, Leontzio San Sabaskoak Gregorio Agrientokoaren Vita idatzi zuen, ondoren lerrootara ekarriko duguna.
Ibilbidea
Testua gaztelaniaz
Tras una costosa guerra que duró casi veinte años (535-554), los bizantinos consiguieron apoderarse de toda la península itálica, restableciendo en ella el orden imperial. No obstante, ante la irrupción de los lombardos en el 568, durante los siguientes siglos los ejércitos del emperador fueron retrocediendo y perdiendo territorios en favor de los recién llegados y de las autoridades papales. Fue a partir del papa Gregorio Magno (590-604) cuando estos últimos fueron desarrollando una política propia y asentando las bases de los futuros Estados Pontificios que abarcaron parte de la Italia central. Ya a partir del siglo vil, los sucesivos papas buscaron la alianza de los francos, quienes aprovecharon, especialmente en época carolingia, para intervenir militarmente en la península. Tras la extinción del Exarcado bizantino de Rávena, con la ocupación de su capital por los lombardos en el 751, los dominios bizantinos fueron reduciéndose al sur de Italia y a Sicilia, proceso que se vio acelerado con el apoyo prestado por las fuerzas carolingias a los Sumos Pontífices. Con Carlomagno, los francos sometieron la mitad norte de la península itálica, colaborando en la creación de los Estados Pontificios en parte de la misma con capital en Roma. Sin embargo, el imperio carolingio apenas se mantuvo unido durante dos generaciones, ya que fue repartido entre los tres hijos del emperador Ludovico Pío, hijo de Carlomagno, mediante el tratado de Verdún (843). Fue en algún momento de este periodo de fuerte influencia carolingia cuando Leoncio de San Sabas redactó la Vita de Gregorio de Agrigento que recogemos a continuación.
Bibliografia
Cabrera, E., Historia de Bizancio, Barcelona: Ariel Historia, 1998.
Claramunt, S.; Portela, E.; González, M., eta Mitre, E., Historia de la Edad Media, Barcelona: Ariel Historia, 2008.
Delogu, P., «Il passagio dell’Antichità al Medioevo», in Vauchez, A., Roma Medievale, Roma-Bari: Laterza, 2006, 3.-40. or.
Marazzi, F., «Aristocrazia e società (secoli vi-xi)», in Vauchez, A., Roma Medievale, Roma-Bari: Laterza, 2006, 41.-69. or.
Supino Martini, P., «Società e cultura scritta», in Vauchez, A., Roma Medievale, Roma-Bari: Laterza, 2006, 241.-265. or.
Aipamen bibliografikoa
Lanz, J. “Sarrera”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 215.





