Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

SANZ Y BAEZA, Florencio Remigio (Iruñea, 1798ko urriaren 1a – Iruñea, 1888).

Karguak eta lanbideak

 Funtzionario eta politikari karlista, idazle polifazetikoa eta publizista

Ibilbidea

Iruñean jaio zen, 1798ko urriaren 1ean, baliabide gutxiko familia batean. Bere bizitza luzeari esker, Espainiako XIX. mendeko gorabehera eta aldaketa politikoetan bizi izan zen, baita garai batean parte hartu ere. Ideologia ultra-kontserbadorea eta antiliberala zuen, eta bere kabuz egindako gizona izan zen. Paradoxikoki, lanerako gaitasunari eta oportunismoari esker, estatu liberal berriak ekarri zuen gizarte-irekieraz baliatu zen. 20 urte bete arte, Iruñeko Abokatuen Elkargoko lehen dekano Jose Sagaseta de Ilurdozen, lagun izan zen. Urte horietan piztu zitzaion bizitza osoan zehar lagunduko zion bokazio administratiboa.

1820ko ekainean, hirurteko liberalaren hasieran sortutako Nafarroako Diputazio Probintzialeko Idazkaritzako hirugarren ofizial izendatu zuten. Iruñeko Milizia nazional boluntarioan izena eman bazuen ere, bere postu- tik espioi aritu zen errealisten alde, eta protagonista zuzena izan zen 1822ko martxoaren 19an Iruñean gertatutako gertakari odoltsuetan. 1823aren hasieran ihes egin zuen, errealisten ilaratan sartzeko. Errestaurazio absolutistan, Virreinatoko eta Nafarroako Kapitaintza Nagusiko lehen ofizial izateko sustatu zuten. 1833 arte aritu zen lanean erakunde horretan, eta hainbat kargu bete zituen; besteak beste, erregeordearen bitarteko idazkaria eta frantseseko interpretea eta itzultzailea. Urte horietan, Nafarroako erresumako bideen gida eta ibilbide militarra egin zituen, Virreinatoaren izenean (Iruñea, 1833).

Absolutista nabarmena eta Karlos M. Isidro de Borbonen eskubide monarkikoen defendatzailea izan zen. Fernando VII.a hil ondoren, berehala kendu zuten agintari isabeldarrek karrera administratibotik, eta, hasiera-ha- sieratik, kausa karlistarekin bat egin zuen. Nafarroako Gobernuko Errege Ba- tzordearen eraketa formalean parte hartu zuen, eta haren idazkaria izendatu zuten (Lizarra, 1833ko azaroaren 15a). Karlisten matxinadaren lehen hila- bete haietan, Nafarroako Gobernu Batzordeko Idazkaritzan, Nafarroaren an- tolaketa politiko-administratiboan eta militarrean, gertakari garrantzitsuetan partaide eta lekuko izan zen. Jose Maria Azconak dio, agian gehiegikeriaz,

«politikaren eta administrazioaren zuzendaritza Sanzen esku geratu zela, hala nola Zumalakarregiren gain militarrarena», eta harekin tirabirak izan zituen, logistika eta intendentzia militarreko arazo burokratikoengatik. Florencio Sanz izan zen Nafarroako Karlos V.a Erregearen Armadaren Aldizkariko erredaktore nagusia. 1834an, Gerra Idazkaritzako lehen ofizial izendatu zuen Karlos V.aren gobernuak, eta kapitain-mailako estatus militarra lortu zuen, eta kargua mantendu zuen arloko hurrengo ministroekin ere.

Gorteko presio taldeko partaide izan zen, «errealista puru edo apostoliko» izeneko fakzio erradikalekoa, eta Zumalakarregiren aurkako intrigetan parte hartu zuen. Jenerala hil ondoren eta zuzendaritza militar karlistan aldaketak egin ondoren, Sanzek bere jarduera Maroto buru zuten planteamendu «transakzionisten» aurka jardun zuen. Nahiz eta beste «apostoliko» batzuek bezain profil politiko garrantzitsua ez izan, antimarotista sutsu agertu zen bote- rea lortzeko bi aldeen arteko borroketan. Marotok Lizarran eman zuen barne kolpe militarrean, bost militar karlista fusilatu zituenean (1839ko otsailaren 18a), besteak beste haren anaia Pablo Sanz, preso hartu zuten beste funtzionario batekin, Luis Ibañezekin, batera. Florenciok ihes egin eta Ordiziako Errege Kuartelean babesteko ausardia izan zuen, haren laguna, ordea, fusilatuta hil zuten. Marotoren aurka konjuratutako beste pertsonaia karlista batzuk bezala, erbesteratuen artean egon zen eta Frantzian babestu behar izan zuen. Baionatik, beste kanporatu batzuekin batera (P. Antonio Casares, Marti- nez de Celis, Labandero, etab.), karlisten batailoien artean panfletoak sartzen ibili zen, sediziora bultzatzeko. Gatazkaren azken uneetan Nafarroako batailoien altxamenduetan parte hartu zuen, Bergarako Hitzarmenaren aurka.

Karlos V.a Espainiatik irtetearekin, Florencio Sanz Frantziara joan zen bere familia handiarekin ia bederatzi urtez. Hasiera batean, Aleçonen finkatu zen eta errefuxiatu-sorospena jaso zuen Frantziako Estatutik. Ondoren Le Mans eta Nantesen. Erbesteko urte hauetan, Sanz oso aktibo aritu zen marotisten eta antimarotisten arteko borroka publizistetan. Borroka hori gerrako protagonisten artean izan zen, denak oroitzapenak, biografiak, liburuxkak, panfletoak edo libeloak argitaratu nahian, azken porrot karlista aldarrikatu edo gaitzesteko asmoz. Zenbait lan idatzi zituen, batzuk argitaratzeko asmoz, nahiz eta hainbat arrazoirengatik ez zituen inoiz argitaratu. Aleçon-en (1840), Sanzek «Diario» bat egin zuen, 1834ko uztailean hasi eta 1839ko irailean amaitzen dena. Bertan, Karlos V.aren Kuartel Errealean monarkaren mugi- menduak, espedizioak eta egonaldiak kontatzen ditu, eta, aldi berean, gortearen egoera orokorrari eta intrigei buruzko iruzkinak egiten ditu. Jaime del Burgok argitaratu zuen, Para la historia de la Primera Guerra Carlista izenbu- rupean (Iruñea, 1981). 1842an Le Mans-en Réfutation des calomnies adressées à Charles V et à son armée: au sujet de leur conduite envers les prisonniers, avant et depuis le cartel d’échange izenburuko opuskulu bat argitaratu zuen, Arízaga marotistak idatzitako Memoriei egindako gertaerei buruzko erreplika. Garai hartakoak eta argitaratu gabeak dira. Interes handiko beste bi obra. Lehenbizikoa, Historia política y administrativa de la Junta Carlista de Navarra (1845), nahiz eta bere sorrerako aldi osoa hartzen duen, lehen hilabeteak (1833tik 1834ko urritik 1834ko uztailera) aztertzen ditu, batez ere, Sanzbera izan baitzen garai hartako idazkaria. Nafarroako Batzordeak Zumalakarregiren arrakasta militarretan izandako protagonismoa aldarrikatzen du, Zaratiegi laguntzaileak jeneralari buruz idatzi zuen biografia idealizatua arbuiatzarekin batera. Nafarroan buruzagitza militarra lortzeko Zumalakarregiren eta Francisco Iturralderen arteko borroka deskribatzen du, eta Zumalakarregi agintearekin egiteko prozesuari kolpe militarraren kalifikazioa eman zion. Bigarren lana, Historia de la guerra entre don Carlos e Isabel II con los sucesos del tiempo de la emigración carlista y del Conde de Montemolín izenekoa, 1847 eta 1849 artean idatzitako bi liburuki handik osatzen dute. Arostegik honela definitzen du: «Transakzionista guztien aurkako alegatua da, beti haiek aurkitzen baititu karlismoaren zoritxar guztien atzean». Bere administrazio-bokazioak Decretos y Reales Órdenes generales de Carlos V izenburupean izaera legegilea duen bilduma-lana egitera eraman zuen. Lehen karlismo horren historiaren barruan, Florencio Sanz pertsonaia garrantzitsu baina bigarren mailako per- tsonaiatzat aurkezten zaigu, Don Karlosen gorteko burokratatzat. Bere irudia lausotu egiten da Pirala liberalak «gorteko pertsonaia parasito» gisa definitzen duen horretan. Gerra zibila kontatzen duen hemeretzigarren mendeko historiografiak deskalifikatu egiten du talde hori. Normala da hori, galtzaileen barruan galtzailea delako, eta horrek zaildu egiten die gertaeren bertsioa zabaldu eta ezagutaraztea.

Gai karlistetatik kanpo, diru-sarrerak ekonomikoak lortzeko eta Frantziako publikoari espainiarren erabilera eta ohiturak ezagutarazteko, Études sur l’Espagne ou lectures instructives sur ses rapports physiques, religieux et moraux (Caen, 1845) izeneko dibulgaziozko testua argitaratu zuen.

1848ko apirilean amnistia Dekretu bati atxiki zitzaion, Monarkia Konstituzionala eta Bergarako Hitzarmena onartu zituen, eta Iruñean ezarri zen be- rriz ere; bertan egon zen, 1888ko otsailaren 5ean, 89 urte zituela, hil zen arte. Etapa berri honetan, Florencio Sanzek bigarren mailan utzi zituen bere uste politikoak; Gerrako Ministerioko enplegatu gisa berrestea lortu zuen zesante gisa, eta bere idazlanak gai oportunistetan inguruan egin zituen, administrazio publikoaren bilakaerarekin zerikusia zutenak batzuk. Perez Goyenak dio: «Izaeraz beirakara, bizitzaren zati handi bat auzitan edo polemikatan pasatu zen». 1850ean, bere ezagutza topografikoei esker, Gobernuak Gipuzkoa eta Nafarroa aldean, Espainiako mugaren planoak egiteko enkargua eman zion, gero Frantziarekiko mugak zehazteko negoziazioetan erabiltzeko. Bi herrialdeek 1856an sinatutako itunean gauzatu ziren haiek. Lan horien ondorioz, honako hauek argitaratu zituen: Memoria sobre el territorio que la España ha perdido en los Pirineos por la parte de Navarra y demostración de los derechos españoles a los terrenos que usurpan los franceses (Madril, 1850), Suplemento a la memoria que sobre las cuestiones de límites del Pirineo… (Madril, 1856), Historia de la fábrica de Eugui y de la legua acotada (Madril, 1858). Urte haietan Nafarroako mapa berri bat ere egin zuen. 1852an, Espainian ezarri berria zen sistema metriko hamartarrari buruzko bi liburuxka argitaratu zituen.

1857an Nafarroako Estatistika Batzordeko kide idazkari izan zen eta bertan iraun zuen 1858ko bukaera arte. Bere parte hartzea baliatu zuen bere lan ezagunena eta aipatuena argitaratzeko: 1857an Nafarroako Estatistika Batzordeko kide idazkari izanen da eta bertan 1858ko bukaera arte egonen da. Bere parte hartzea baliatu zuen bere lan ezagunena eta aipatuena argitaratzeko: Estadísticas de Navarra (Iruñea, 1858), Nafarroaren deskribapen geografiko eta ekonomiko hark, Iruñeko arroko biztanleei buruzko zenbait baiez- tapenengatik kritika garratzak piztu zituen, edo datu ekonomiko oker batzuk sartzeagatik eta hainbat aurkarirekin polemizatzea lortu zuen, besteak beste, Yanguas y Mirandarekin. Gai administratibo eta ekonomikoei dagokienez ere, Opúsculo sobre la desamortización de los terrenos comunes de Navarra argita- ratu zuen (Madril, 1861). Bertan, Nafarroako mendialdean desamortizazio zibilaren egokitasuna zalantzan jartzen zuen, bertako lurrak (larreak, basoak, etab.) funtsezkoak baitziren biztanleen biziraupenerako. El sistema tributario en Navarra (Iruñea, 1878) izenburupean, beste opuskulu bat argitaratu zuen eta hartan salatzen zuen kanpoko jabeei —bera zen horietako bat— eragin- dako bereizkeria, sustraidun ondasunen gaineko zergen udal-banaketan.

60ko hamarkadatik aurrera, Florencio Sanz propagandista nekaezina eta Saletako Ama Birjinaren gurtzaren ekintzaile bihurtu zen. Bere erlijiozkota- sun sakona ageri da, jada, bere idazki karlistetan, bere kideen porrot militarra eta marotisten gehiegikeriak lotzen dituenean jainkoaren mesedea galtzearekin. Asko dira amabirjinarekiko debozioarekin lotuta, argitaratu eta zabaltzen dituen liburuxka eta orri hegalariak. 1864an, Uriz y Labairu gotzainari ere aurre egin zion debozio hori erabiltzeko moduagatik.

Inoiz ez zuen ahaztu karlisten bizi-esperientzia, eta ez zituen utzi men- diz haraindiko ideiak. Hala, 1871n bere anaiari eskainitako hagiografia argitaratu zuen, Breve historia militar y política de don Pablo Sanz y Baeza, general carlista. Seiurteko demokratikoan eta ondorengo Gerra Karlistan Espainian gertatu ziren gertakari politikoei erreparatuta, hainbat testu idatzi zituen, horietako asko zatikatuak, baina ez zituen argitaratu, politikoki agerian gelditzeko beldur baitzen. Liburuxka bat argitaratu zuen, ordea, baina inoiz ez zuen zabaldu, Ensayo histórico-crítico-moral acerca del juramento prestado por algunos españoles a la Constitución de 1869 (Soria, 1873) izen- burupean. Hartan, integrismo erlijiosoaren bidez, 1869ko Konstituzioare- kiko leialtasun-zina justifikatzen saiatu zen, bera bezalako funtzionario aktibo edo kargugabe askok egin behar izan baitzuten zin hura. Aldi horretako testu karlista guztietan, karlismoaren eta haren erregegai Karlos VII.aren bilakaera ideologikoa gaitzesten du, liberalismo moderatuaren eragina duela uste baitu. Era berean, gatazka beliko bete-betean, oso kritiko agertzen da Nafarroako Gobernuko Errege Batzarraren eta Nafarroako Erresumako Foru Diputazioaren jarduerarekin, etengabe urratzen baitituzte Foruak eta nafarren ohiturak. Eskuizkribu horien artean hauek nabarmentzen dira: Mis ocios u Ocios de un navarro (c. 1874-1875), La Junta Carlista de Navarra y el Gobierno de D. Carlos, operando contra los fueros y leyes de Navarra (c. 1874- 1875), Los nuebos [sic] carlistas: 2.ª guerra civil de 1870 á 1876 (c. 1876).

Obrak

Vireinato [sic] y Capitanía General de Navarra. Guía de caminos de dicho Reino, é itinerario militar para las rutas principales, Iruñea: J. Goyeneche, 1833.

[Para la historia de la Primera Guerra Carlista], Aleçon, 1840. Eskuizkribua, Nafarroako Liburutegia, FA/7767. J. del Burgok argitaratua, Para la historia de la Primera Guerra Carlista: comentarios y acotaciones a un manuscrito de la época 1834-1839 izen- burupean. Iruñea: Bianako Printzea Erakundea, 1981.

Réfutation des calomnies adressées à Charles V et à son armée: au sujet de leur conduite envers les prisonniers, avant et depuis le cartel d’échange, Le Mans: Richelet, 1842.

Historia política y administrativa de la Junta Carlista de Navarra durante la guerra de los años de 1833 al de 1839. (1845). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa (Lizarra), 003/001/01.

Diligencias hechas ante el Rey para que declare la inocencia de los generales fusilados en Estella el 18 de febrero de 1839 (1845). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa (Lizarra), 007/001/09.

Études sur l’Espagne, ou lectures instructives sur ses rapports physiques, religieux et moraux, Caen: F. Poisson, 1845.

Historia de la guerra entre don Carlos e Isabel II con los sucesos del tiempo de la emigra- ción carlista y del Conde de Montemolín (1847-1849). J. Arósteguik «El carlismo y la guerra civil» Historia de España, 34. bol.-ean (Madril: Espasa-Calpe, 1981), [97]- 131 or.-etan aipatutako eskuizkribua.

Decretos y Reales Órdenes generales de Carlos V. (184?). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa (Lizarra), 003/001/02.

Memoria sobre el territorio que la España ha perdido en los Pirineos por la parte de Na- varra y demostración de los derechos españoles a los terrenos que usurpan los franceses, Madril: Matute inptmg., 1850. Suplemento a la Memoria sobre las cuestiones de límites del Pirineo…, Madril: Matute y Compagni inpmtg., 1856.

Plano-Mapa de Navarra (1850). Eskuizkribua, Nafarroako Artxibo Orokorra, 13-2/Irud. Kartografía, 299 zk.

Reducciones de las antiguas medidas, pesas y monedas a las del sistema métrico, Iruñea: Erasun y Rada, 1852. 2ª. argitalpen handitua, Iruñea: Erasun y Rada, 1861.

Instrucciones para la práctica en Navarra del sistema métrico de pesas y medidas, Iruñea: Erasun y Rada, 1852.

Historia de la fábrica de Eugui y de la Legua Acotada, Madril: Matute y Compagni inpmtg., 1858.

Estadística de Navarra, Iruñea: Erasun y Rada, 1858. Beste egile batzuek argitaratu- tako kritikei aurre egiten die hauetan: A los Señores lectores de la Estadística de Navarra… y a los de la «Ojeada» de D. José Luis Maya…, Iruñea: Erasun y Rada, 1858; Adición a la Estadística de Navarra, ó sea Respuesta a las observaciones de José Yanguas y Miranda, Iruñea, 1858.

Opúsculo sobre la desamortización de los terrenos comunes de Navarra, Madril: Vda. Matute y B. Compagni inpmtg., 1861.

Catecismo de geografía elemental para la primera edad, Iruñea, Erasun y Rada, 1861.

Aparición, revelaciones y milagros de la Virgen Santísima en un Monte de los Alpes llamado La Saleta, Madrid: de la Esperanza inprimategia, 1862. Edizio gehiago Espainiako hainbat hiritan.

Narración y espedientes [sic] de las persecuciones que sufrieron en Pamplona el culto de Nuestra Señora de la Saleta, y un plan formado para destruir la blasfemia y la profanación del día festivo. (1866-c. 1878). Eskuizkribua, Nafarroako Liburutegia, FA/7900.

La decisión carlista destruida por los nuevos carlistas, (c. 1870). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa (Lizarra), 007/001/13.

Breve historia militar y política de Don Pablo Sanz y Baeza, general carlista / Florencio anaiaren eskutik, Iruñea: Erasun y Labastida inpmtg., 1871. Folletoi gisa berrargitaratu zen 1880ko hamarkadako amaiera aldera, Diario de Sevilla egunkari tradizionalistan.

Ensayo histórico-crítico-moral acerca del juramento prestado por algunos españoles a la Constitución de 1869, Soria: I. Sánchez inpmtg., 1873.

La Junta Carlista de Navarra y el Gobierno de D. Carlos, operando contra los fueros y leyes de Navarra, (c. 1874). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa, 007/001/12.

Mis ocios [u] Ocios de un Navarro, (c. 1874-1875). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa, 007/001/04.

Los nuebos [sic] carlistas: 2.ª guerra civil de 1870 á 1876, (c. 1876). Eskuizkribua, Karlismoaren Museoa, 007/001/10.

Varias noticias para la historia de la guerra última que concluyó en 1876, (1876). Eskuizkribua, Nafarroako Liburutegia, FA (Cª) 28/17.

El sistema tributario en Navarra / Florencio Sanz y Baezaren eskutik, Iruñea: Erasun y Labastida inpmtg., 1878.

Estatutos de la Asociación de Nuestra Señora de la Saleta, Iruñea: Erasun y Labastida inpmtg., 1878.

Memoria sobre la monstruosa administración de Navarra por las arbitrariedades de la Diputación, (1884-1885). Eskuizkribua, Nafarroako Liburutegia, FA (Cª) 30/1.

Gaztetatik ehiza zalea, argitaratu zuen lehen testua Francisco Zolines izengoitia erabiliz egin zuen, El observador en la diversión de caza y escopeta de pistón, Iruñea: Erasun y Rada inpmtg., 1830.

Bibliografia

ARÓSTEGUI, J., «El carlismo y la guerra civil», Historia de España, Madril: Espasa-Calpe, 1981, 34. bol., [69]-139. orr.

DEL BURGO, J., Bibliografía del siglo XIX: guerras carlistas, luchas políticas, 2. arg. Iruñea, 1978.

PÉREZ GOYENA, A., Ensayo de bibliografía navarra, Iruñea: Nafarroako Foru Diputazioa, Bianako Printzea Erakundea, 1947-1964, VII-VIII.



ITURRIAK


ARCHIVO GENERAL MILITAR DE SEGOVIA. Expediente personal de D. Florencio Sanz y Baeza. Erref. Índice de expedientes personales del Archivo Militar de Segovia, Madril: Hidalguía, 1959-1963, VIII. bol., 96. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP