Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

REZUSTA AVENDAÑO, Benigno (Benigno Rezusta Abendaño) (Donostia, 1836ko otsailaren 18a – Madril, 1895eko maiatzaren 17a).

Karguak eta lanbideak

Idazlea eta politikaria

Ibilbidea

Jose Luis Rezusta Goikoetxea eta Josefa Gabriela Avendaño Alduntzin izan zituen guraso. Benigno Ana Ramirez de Espartza Gogenolarekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Maria, Maria Joaquina eta Luis Ino- cencio Rezusta Ramirez de Espartza. Aita errege itsas armadako brigadierra zen eta Isabel II.aren kausa zerbitzatu zuen. Benignok oinarrizko ikasketak Gipuzkoan egin ondoren, Erresuma Batuan eta Frantzian osatu zuen prestakuntza. Europako hainbat herrialdetan ibili ondoren, Madrilen kokatu zen. El Museo Universal aldizkari grafikoaren kolaboratzailea izan zen eta, bertan, hainbat artikulu argitaratu zituen.

Gipuzkoara itzulitakoan (bertan, onibar asko zituen), 1869an Segurako Udaleko kidea izan zen, baina kargugabetu zuten, ez baitzuen aplikatu nahi izan Hondarribiko Batzar Nagusietan 1871ko azaroaren 16an parrokien moldaketaz ezarritako xedapena. Urte hartako hauteskundeetan, Gorteetako diputatu hautatu zuten Tolosako barrutian. Jarlekua ere eskuratu zuen 1872ko apirileko bozetan. Urte hartan, Rezustak karlisten altxamenduan esku hartu zuen, eta Don Karlosek atzerrira bidali zuen hainbat aldiz zenbait eginkizun betetzera.

1891ko hauteskunde orokorretan itzuli zen politikara, Alderdi Karlistak aurkeztua eta Tolosako barrutian Gorteetarako diputatu hautatua. Handik hiru urtera, Gipuzkoako senatari hautatu zuten, berriz ere Alderdi Karlistan, eta postu hartan iraun zuen zendu arte.

1872an, azken Karlistaldiaren hastapenetan, Apuntes sobre la historia de la revolución en Guipúzcoa saiakera argitaratu zuen, kausa karlista mugiarazeko, sarreran hitzez hitz honakoa adierazita: «euskal lurraren bandera beti izan da Jaungoikoa eta Foruak antzinako leloa. Betoz, bada, haren itzal onuragarrian babestera Batasun Erlijiosoaren aldekoak, gaur egun ezin baitute printzipio hura aurkitu lehen ordezkatzen zuen pertsonarengan».

Obrak

«Recuerdos de un viaje», El Museo Universal, VI, 42 (1862ko urriaren 19a), 331-334. orr.

«Un día de caza», El Museo Universal, VII, 11 (1863ko martxoaren 15a), 84-86. orr.

«Sócrates y sus discípulos», El Museo Universal, VI, 52 (1862ko abenduaren 28a), 415. orr.

Apuntes sobre la historia de la revolución en Guipúzcoa, Tolosa: Pedro Gurruchagaren Inprimategia, 1872.

Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J., «Rezusta Avendaño, Benigno», Diccionario Biográ- fico Español, Madril: Historiako Errege Akademia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/85265/benigno-rezusta-avendano (2019ko urriaren 4an egindako kontsulta).

AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1876-1939), Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 1993.

ARTAGAN, B., Políticos del carlismo, Barcelona: Biblioteca Tradicionalista de la Bandera Regional, d.g., 244-246. orr.

URQUIJO GOITIA, J. R., «Análisis prosopográfico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1876)», Revista de Estudios Políticos, 93 (1996), 97-121. orr.

ITURRIAK

SENATUKO ARTXIBOA, Expedientes personales, HIS-0372-08.

DIPUTATUEN KONGRESUKO ARTXIBOA, Serie documentación electoral, 63. 11. zk. 68, 3. zk.,eta 105, 23. zk.


Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP