Karguak eta lanbideak
Ordezko epailea
Ibilbidea
Ramirez Burgaleta Fustiñanan jaio zen 1803an. 1815 eta 1820 bitartean Zaragozan Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen. 1827an Valladoliden abokatu izateko ikasketak amaitu zituen. Hirurtekoan, bando liberalean borrokatu zen, nola Nafarroan hala beste eskualde batzuetan. Hamarkada Deitoragarrian militar izatea galarazita, 1829an Cortesera joan zen bere familiaren ondasunak administratzera, bertako zinegotzi zela. 1833tik 1839ra bitartean, Lehen Karlistaldian alderdi liberalarekin borrokatu zen, bai Nafarroan bai beste eskualde batzuetan, eta komandante izatera iritsi zen. Ordezko epailea izan zen Irunberrin 1838an, 1840an Fragan, 1843an Calatayuden eta Zaragozan, eta 1840an abokatu izan zen Tuteran, bertan La Merindad argitalpena sustatu zuen 1849an. Aipatuko dugun lanaz gain, Primeros pasos de Navarra hacia la guerra civil de 1833 (1840), Código penal de España reformado (1859) eta El juego y la policía (1861) idatzi zituen. Tuteran hil zen 1865ean.
1839-1840an Apuntes para la modificación de Fueros de Navarra argitaratu zuen. Partikular baten proiektua da, ez du loturarik ez Foru Diputazioarekin ez indar politikoekin, eta 1841eko soluzioa aurreikusteko balio izan zuen. Hizpide dugun liburuxka idatzi zuen garaian, Irunberriko alderdiko lehen instantziako epaile izan ondoren, 1838ko azarotik 1839ko urrira bitartean egon zen postua, El Eco de Aragón Zaragozako egunkari progresistako erredaktore bakarra izan zen, Braulio Foz kazetari eta idazle ezaguna falta zela eta. Lanaren hitzaurre gisa balio duen irakurleei egindako oharrean bertan adierazten den bezala, Ramirez Burgaletak opuskuluaren lehen bertsioa argitaratu zuen 1839ko irailaren 30ean El Eco de Aragón-en —hau da, Bergarako Hitzarmena sinatu eta hilabetera—, eta Ramirez Burgaletak berak ikusi zuen, Gorteetan izandako eztabaidaren harira, aldatu egin behar zela, ideia batzuk zabaldu eta prezipitazioaren ondoriozko akats batzuk zuzendu behar zirela. Bestalde, liburuxka 1839. urtearen amaieran edo hurrengo urtearen hasieran idatzi zen, eta Iruñeko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1840ko otsailaren 27an.
Idazlanaren edukiari dagokionez, Nafarroako erakundeak kritikatu arren, honako hau dio: «Konstituzio-gobernu batek zuzendu du Nafarroa, eta horren demokratikoa izan da, ez dagoela Frantziako eta Ingalaterrako konstituziorik, Nafarroako Foruek beste murrizten duenik autoritate erreala». Bestalde, Ra- mirez Burgaletaren moldatze-proiektuko 74 artikuluek neurri handi batean 1841eko soluzioren aitzinirudi bat irudika zezaketen. 1. artikuluan Nafarroako Foruak Konstituzioarekin bateragarria zen guztian berresteaz hitz egiten den arren, haren ikuspegiak urte eta erdi geroago iritsi zen moldaketa aldatzailearekin du zerikusia, eta Nafarroako konstituzio historikoaren oinarriak deusez- tatzeko ikuspegiarekin; izan ere, Gorteez hitz egitean, 1837ko Konstituzioaren arabera Nafarroako Gorteak egotea ezinezkoa dela adierazten du. Era berean, Foru Diputazioak, zazpi kidek (Iruñeko eta Lizarrako merindadeetako bi diputatuk eta gainerakoetako batek, toki entitateek eta zergadun nagusiek hiru urterako aukeratuak) osatuak, ohiko erregimeneko Diputazioen eta Errege Kontseiluaren eskumenak bere gain hartzea proposatu zen. Diputazioko lehendakariak, Gobernuak bere kideen artetik aukeratuak, buru politikoen eskurantzak izanen lituzke. Horrez gain, aduanak lekuz aldatzea eta Estatuari egindako dohaintza mantentzea, Estatuan dauden zuzeneko edo zeharkako kontribuzioak indarrean ez egotea eta Foru Diputazioak bostunak eskudirutan berrestea ere planteatzen da. Deigarria da erregeordearen figurari eustea, nahiz eta funtzio militarretara mugatuta egon, Nafarroa aldarrikatutako autonomiaz hornitutako Estatuko beste probintzia bat bihurtu zenean. Azkenik, Yanguas y Mirandaren ustez alderdi nuklearra zen prozeduraz ez dela batere hitz egiten nabarmendu behar da. Gorteen desagertzea dela eta, Estatuko konstituzio-ordenaren arabera Estatu berean bi legegintzakidego egon ezinagatik deitu ezin zirelako, pentsatu behar da Ramirez Burgaletaren ustez Diputazioak negoziatuko lukeela Estatuarekin, deskribatutako artikulatuaren arabera.
Obrak
Apuntes para la modificación de Fueros, 1839-1840.
Bibliografia
GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, Á., «Isidoro Ramírez Burgaleta y sus obras so- bre las causas de la Primera Guerra Carlista en Navarra y la Ley de Modificación de fueros de 1841», Príncipe de Viana, 226 (2002), 431-472. orr.





