Ibilbidea
Brontzezko taula. Arren aurkitu omen zen, baina, seguru asko, Iruñekoa zen. Gaur egun, ordea, desagertuta dago. Abegi- eta patroi-itun bat jasotzen du testuak:
Materno et Br[a]d[ua] / co(n)s(ulibus) <K>al(endis) Novem(bribus) / respublica Pompelonensis / cum P(ublio) Sempronio Taurino / Dam[a]nitano liberis posterisq(ue) / eius hospitium iunxit eum/que sibi civem et patronum / cooptavit / egerunt T(itus) Antonius Pa/ternus et [L(ucius)] Caecilius / Aestivus.
Ituna 185eko urriaren 1ekoa da, eta honako hauen artean egin zen: batetik respublica Pompelonensis, eta bestetik, Publio Senpronio Taurino izeneko pertsona, Damaniakoa (Sedetaniako hiria zen, kokapen argitu gabekoa; agian, Hinojosa de Jarque). Itunaren bidez, Publio Senpronio Taurino hiriko hiritar eta, aldi berean, patroi bihurtu zen.
Bibliografia
CIL II 2960 eta 5087.
Díaz Ariño, B.; Guzmán, A.: «Las tábulas de hospitalidad de Arre (Pamplona)» in Andreu, J. (arg.): Los Vascones de las fuentes antiguas, Barcelona: Universitat de Barcelona, 2009, 231.-241. or.
Sandoval, P. de: Catálogo de los obispos que ha tenido la santa iglesia de Pamplona desde el año ochenta…, Iruñea: Nicolás de Asiayn, 1614, 3. or.
Aipamen bibliografikoa
Velaza, J., “Publio Senpronio Taurinorekin egindako abegi-itunaren taula”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 104.





