Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GAZTELAKO KOROAKO EGILEAK ETA OBRAK

PERALTA Y BARNUEVO, Pedro de (Lima, Perú, 1664-1743).

Karguak eta lanbideak

Literatoa, abokatua, matematikaria, geografoa, astronomoa, kosmografoa, ingeniari militarra eta historialaria

Ibilbidea

1664an jaio zen, aita Francisco Peralta Barnuevo, Limako Entzutegiko kontularia, eta ama Magdalena Rocha Benavides, Limako andrea zituela. Arteak eta Legeak ikasi zituen San Marcoseko Unibertsitatean, eta 1686an abokatu gradua lortu zuen Zuzenbide Erromatarrean eta Kanonikoan. Prestakuntza horri esker, aitak lehen betetzen zuen kargua hartu zuen haren ondoren. 1709an Matematiketako Primako katedra lortu zuen San Marcosen Unibertsitatean. Hango errektorea izan zen 1715etik 1717era, eta Peruko erregeorderriko kosmografo nagusia ere izan zen. Parisko Zientzien Akademiako kide urgazle ere izendatu zuten. Sei hizkuntza erabiltzen zituen: latina, greziera, portugesa, ingelesa, frantsesa eta italiera. Askotariko diziplina zientifikoen gaineko lanak argitaratu zituen, eta bestelako gaien gaineko literatur lanak ere bai, gehienak laudoriozkoak. Pedro Peraltaren lanen ekarpen joritik azpimarragarria da haren lan mardul bat, Historia de España vindicada izenburua duena, Asturiasko printzeari, ondoren Fernando VI.a izango zenari, eskainitakoa, eta askoren ustez haren ekarpenik garrantzitsuena izan zena. Hasierako proiektua handia zen, Espainiaren historia osoa jaso nahi baitzuen, Antzinarotik xviii. mendera arte, baina lehenengo tomoa besterik ez zuen argitaratu, bost liburuz osatzen zena eta bisigodoen aroan amaitzen zena. 1732rako bigarrena amaitua zuen, baina inoiz ez zen argitaratu, ez baitzuen lortu Espainian, lagun ospetsu batzuen bitartez, eskatu zuen 3.000 pesoko diru-laguntza. Haietako bat aita Feijoo zen, eta haren hitzetan lan hura zen «el más rico tesoro que hasta ahora salió de América, por la copiosa erudición y prodigiosa opulencia de sus noticias».

Pedro Peralta inoiz ez zen Amerikatik atera. Ziurrenik horrek bere irakurleengan eragin zezakeen edozein susmo edo errezelo uxatu nahirik, Historia de España vindicada lanean adierazi zuen ikerketa egiteko Amsterdamen eta Parisen inprimatutako tresna kartografikorik berrienak eta zehatzenak erabili zituela, hala nola lan historiografiko sorta oparo bat, egile espainolek nahiz atzerrikoek eginak, antzinakoak zein garaikideak. Ez zuen ezinbestekotzat jotzen, herrialde baten historia idazteko, hura bisitatu izana, izan ere, hala izanez gero, «negaríamos la fè à Tito Livio en lo que habla de España y de Grecia; à Tacito en lo que escribe de Alemania, y Asia; y sin estendernos à otros tan antiguos, à Herrera, y à Solis en lo que refieren de el America». Kritikatu egin zituen zenbait egile, besteak beste, Florián Ocampo, Ambrosio Morales, Núñez Castro, etab., eta batez ere Pellicer analista aragoitarra, hari buruz dioela «que con ilustre erudicion hizo Investigaciones, más que Annales: los quales, por hallarse interrumpidos de hojas enteras de lugares Latinos, son mas para los doctos, que para el comun de la Nacion […] y assi me parecio que haria un singular servicio à la Nacion, y al Orbe politico, si acertasse à escribir una Historia de España comprehensiva, corregida, y corriente».

Historia de España vindicada lanaren hasieran (I. Lib, I. kap.) Espainiako erregioen deskribapen bat egin zuen, haiei buruzko notizia ugari emanez. Zenbait historialari aipatu zituen, besteak beste, Tuyko gotzaina, Ocampo, Morales, Garibai, Iruñeko gotzain Prudencio Sandoval, etab., haiek antzinako Kantabrian sartu zituztelako Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa; ez zen iritzi horretakoa Jose Moret kronista nafarra, haren iritziz, Antzinaroko egileengan oinarrituta, Kantabriaren eremua mugatzen zelako «lo que oy es Portugalete y el Rio de Bilbao, hasta los Astures […] y entre estos antiguos cantabros, y los Pyreneos mediaban los Vascones, que oy corresponden à Navarra; los Vardulos, que habitaban la mayor parte de Guipuzcoa, y de Vizcaya; y los Autrigones, que ocupaban casi todo lo restante de esta ultima, y buen espacio de lo que oy es Bureba». Bigarren liburuko XVI. kapituluan gehiago sakondu zuen gai hori, aita Flórezen eta aita Larramendiren arteko eztabaidagaia izan zena. Aurrerago, Nafarroako erresumari buruz ari zela, hau esan zuen Peraltak: «Poblaronla antiguamente casi toda los Vascones: Nacion de que fue el asiento principal; bastantemente cèlebre entre los Geographos, è Historiadores antiguos;». Ondoren, izenaren etimologiari erreparatu zion, jatorria adieraziz: «la diccion Vasconica, Nava, que significa Llano inmediato a cualquier monte; de donde procedio el denominativo, Navarr, y añadido el articulo, Navarra, esto es, el morador del Llano […] Aunque otros le derivan de la primera diccion Nava, y de Erria, como que signifique, tierra llana». Haren irudiko, ez zuen ez hankarik ez bururik Pellicerrek adierazitako etimologia, alegia, «al Reyno referido se le impuso el nombre de Navarra por el de la Nacion que la ocupò, afirmando haver sido esta una de las que formaban la de los Godos, que vinieron a España».

Espainiaren populazioari buruz ari zela, berriz, (I. Lib., IV. kap.), Tubal aipatu zuen, Noeren biloba, penintsulara iritsi zena, haren iturri izan ziren historialarien arabera, «cada uno de ellos dice que entro por la provincia que le toca por su procedencia». Esaterako, Reuter aipatu zuen, Pirinio katalanetik heldu zela zioena, Florián Ocampo, haren ustez Andaluzian barrena iritsi baitzen, Garibairen ustez Kantabriatik, eta Moret jesuitak, Rodrigo Ximenez Radakoak, Avilakoak, etab., Kantabria aldeko Pirinioetatik heldu zela zioten, alegia, Baskoien lurraldetik, «yà por la semejanza de los montes de Armenia, que havian sido antecedentemente morada de los hijos de Noe, y de la fecundidad con que en los de los Vascones, la Naturaleza, Agricultora voluntaria, les tenia prevenido en sus silvestres arboles el alimento de sus groseros frutos, yà de la comodidad de sus minas de hierro para la cultura de los campos, y yà en fin por la consonancia de los nombres de algunos Montes, y Rios de los Vascones con los de Armenia.» Hor aipatu zituen Aralar, Iruñetik hurbil, eta Gorbeia Araban, eta haien antzeko Armeniako Ararat eta Gordieyo izenekin alderatu zituen, eta Nafarroako Araxes eta Arga ibaiak, Armeniako Araxes eta Argo ibaiekin. Halaber, Setubal, Tudela, Tafalla, eta Tarragona izenak Thubal edo Thubala izenetatik eratorriak zirela aldezten zuen, eta Taraçoanhitzetik, armenieraz esan nahi baitzuen artzainen batzarra.

«En quanto à la primitiva Lengua de los Españoles, no parece que pueda dudarse que la Vascongada presente fue una de las primeras que se hablaron en España […] pues en aquella no se encuentra vestigio alguno de Idioma estrangero, principalmente de los Phenicos, Cathagineses, ni Romanos […] quedando, como es natural en las Montañas, adonde aquellos no llegaron, la propria universal. Es constante, que ninguna de estas introducidas fue la Vascongada: luego es cierto que esta fue la general». Baieztapen sendo horrekin hasten da lehenbiziko Liburuaren IV. kapitulua, non Peraltak, argudio historiko-filologiko ugari erabiliz, sutsu defendatu zuen euskararen antzinatasuna. Hark zioenez, egile zahar nahiz moderno batzuek (Plinio, Julio Zesar, Morales, Alderete, Moret, etab.) jatorriz euskarazkoak ez ziren hitzak bazirela azpimarratzen bazuten ere, esaterako Briga, esan nahi baitu herria, etab., horren arrazoi bakarra  zen ondoren ekarritako hitzak izanen zirela, beste herri batzuen etorrerarekin, «o por haverse esas palabras perdido en el Vascuence, […] puesto que como el tiempo ha adulterado los Latinos en España, pudo haver hecho lo mismo antiguamente con los Vasconicos». Eta galdera egiten zuen «Què semejanza tiene aora Denia con Dianium Latino, que no la pudo tener entonces Iliberris con Iriberri, que en Vascuence suena Poblacion nueva? Què proporcion Tarazona con Turiason, que no la pudo tener el mismo nombre de Turiason con el de Ituriasson, que vale buena de fuentes? […] De suerte que no se halla prueba convincente contra la primitiva generalidad de esta Lengua (la vascongada) en España, por lo menos en los primeros siglos de su poblacion».

Pedro Peraltaren ustez, gazteleran euskararen arrastorik aurkitu ez izana ez zitekeen argudio aski izan euskara lehenagokoa zela ukatzeko, egileren batek esan zuenaren arabera (Gregorio López aipatu zuen), beste herrialde batzuetan antzeko kasuak gertatu zirelako. Adibidez, Frantzian, han «primero se extinguio la de los Celtas, y Galos, y despues la de los Tudescos y Alemanes (introducida por los Francos) con la extension de la Latina, propagada por los romanos dominantes […] y esto sin la circunstancia de quedar el Idioma originario conservado en parte alguna del Pays, como sucedió en el de los Vascones […] Què mas vestigio puede desearse de una Lengua que el de toda una Provincia? Darian oy mejores señas de la Vasconica en la Castellana, quatro vocablos, que tantos lugares como son los que la han retenido? Demas, de que si se consulta otro insigne Moderno (Oihenart aipatuz) à quien se debe el credito de originario, y de docto en su lenguaje, se hallara en solas pocas letras del Alphabeto, que insinuan quantas palabras, ò enteras ò derivadas, tenga el Castellano del Vasconico».

Done Saturdi eta San Ferminen figurei II. Liburuko IV. Kapituluaren zati handi bat eskaini zien Limako ikerleak. Hor kontatu zuen bien etorrera Iruñera, haien predikua eta martirioa, hainbat iturritatik jasoa, tartean zela Iruñeko Done Saturdiren elizan gordeta zegoen pergaminozko liburu bat, santu horren aktak jasotzen zituena, hala nola bi santuen otoitz eta ofizioen Ikasgaiak, Iruñeko, Toulouseko eta Amiensko beste hiri batzuetako brebiarioetan jasota zeudenak. Zalantzak adierazi zituen Pedro Peraltak bi gairen inguruan: Done Saturdi Iruñera noiz iritsi zen, eta san Fermin zein hiritan izan zen gotzaina lehenbizikoz, eta Iruñeko gotzaina izan ote zen edo ez. Lehenengoa ebazteko hainbat egile oinarritzat hartuta, batez ere san Gregorio Toursekoa (vi. mendea), ondorioztatu zuen Done Saturdiren etorrera eta predikazioa i. mendea dezente aurrera zihoala izan zela. San Ferminen gotzaingoari buruz, berriz, Iruñekoa izan zela baieztatu zuen, alde batetik argudiatuz hirian oso zabaldua zegoela santua Nafarroako erresumako lehenbiziko gotzaina izan zela, eta bestetik, Zaragozako gotzain san Braulioren lanean oinarrituta, hark esan baitzuen «que es cèlebre entre los Vascones la memoria de san Fermin, Primer Obispo, y Apostol de Pamplona». Argudioaren alde Moreten lana ere aipatu zuen, hark kontatu baitzuen santua erresumako zaindari izendatu zela Frantzisko Xabierkoarekin batera, Alexandro VII.a aita santuak 1657an emandako bularen bidez. Aita Mariana eta Bolando ideia horren aurka agertu baziren ere, benetan Amiensko gotzaina bakarrik izan zela adieraziz, Pedro Peraltak dio beste historialari askok, besteak beste Moretek, Karlos Vianako printzeak, Ambrosio Moralesek, Esteban Garibaik, Pedro Parisko gotzainak etab., defendatu zutela Iruñeko gotzaina izan zela, eta Amiensera bizitzaren azken aldian bakarrik joan zela.

V. Liburuaren XX. kapituluarekin amaitzen da argitaratutako Historia de España vindicada lanaren lehenbiziko tomoa, argitaratutako bakarra. Leovigildo errege bisigodoari eskaini zion, eta errege hark 580. urtean baskoien lurraldea konkistatu zuenekoa kontatzen zuen. Bisigodoen bultzadak aurrera jarraitu zuen eta handik urtebetera iparralderantz hedatu ziren, Pirinioak zeharkatu zituzten, eta horren kontakizuna aita Moreten lanean oinarrituta egin zuen Peraltak: «Parece que repressados los valerosos Vascones por el inmenso Dique de los Pyrineos, impacientes de las estrecheces de sus Llanos […] inundaron, decendiendo en torrente belicoso por las faldas que miran à las Galias, de manera que ocuparon, demas de las partes que à la Aquitania se ladeaban, alguna de esta misma Provincia», Gaskoinia ere bereganatuz, «a quien dieron nombre con solo el costo del cambio ordinario de la V en la G […] Assi con una hermandad de Provincias han corrido ambas Vasconias, y las dos Navarras, esto es, la Española ò alta, y la baxa Francesa».

Obrak

El conocimiento de los tiempos, Lima: Francisco Sobrino, 1721.

Historia de España vindicada, Lima: Francisco Sobrino, 1730.

Lima fundada o Conquista del Perú en que se decanta toda la historia del descubrimiento y sujeción de sus provincias por D. Francisco Pizarro, Lima: Francisco Sobrino, 1732.

Bibliografia

Adán, M., «Peralta», Mercurio Peruano, 150 (1939), 301.-306. or.

De la Riva Agüero, J., La Historia en el Perú, Lima: Imprenta Nacional de F. Barrionuevo, 1910.

— «Pedro Peralta y las influencias francesas en sus obras», in Revista de la Universidad Católica del Perú, 6 (1938), 241.-285. or.

Jiménez Borja, J., «Don Pedro de Peralta, conceptista y dieciochesco», in Boletín de la Biblioteca Nacional, 30 (1964), 5.-13 .

Aipamen bibliografikoa

Noain Irisarri, J.J., “Peralta y Barnuevo, Pedro”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 654-658.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP