Karguak eta lanbideak
Bizkaitarra sortzez eta Sevillako bizilaguna
Ibilbidea
Lizentziaduna eta eusko-kantabrismoaren defendatzailea zen, bere Historia General de la Gran Cantabria lanean. Ez da horren ale bakar bat ere kontserbatzen, baina Juan Ramon Iturritzaren aipamenak lan hori erabili zuela iradokitzen du, Ibarguen-Cachopínen lana erabili zuen bezala. Beharbada, Peña y Galdocharen liburua Ibarguen-Cachopínen Crónica General Española y Sumaria de la Casa Vizcayna lanaren bidez ezagutu zuen. Zenbait egilek beste lan bat egin zuela diote, De la libertad de Vizcaya, baina Andres Mañarikoaren arabera lan bat eta bera da.
Obrak
Historia General de la Gran Cantabria.
Bibliografia
Fernández Pardo, M. J., Estudio Crítico. Francisco de Sota, Madrid: Fundación Ignacio Larramendi, 2017.
Llorente, J. A., Noticias históricas de las tres provincias vascongadas en que se procura investigar el estado civil antiguo de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, y el origen de sus fueros. 1. lib, Madrid: Imprenta Real, 1807.
Mañaricúa, A. E. de, Historiografía de Vizcaya (desde Lope García de Salazar a Labayru), Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, 1973, 2. argit. Berrarg. handitua, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2012.
Aipamen bibliografikoa
Intxaustegi Jauregi, N.J., “Peña y Galdocha, Gaspar”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 384.





