Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE 2. Gipuzkoako egileak eta obrak

OTAEGUI CUETO [OTAEGI CUETO], Tomas (Pergamino, Argentina, 1870eko abuztuak 1 – Buenos Aires, 1932ko azaroak 16).

Karguak eta lanbideak

Abokatua eta idazlea

Ibilbidea

Pedro Tomas Otaegi zegamarraren eta Juana Cueto pergaminoarraren semea izan zen. Bigarren mailako ikasketak Salvadorreko ikastetxean egin zituen eta, Zuzenbide ikasketak, berriz, Madrilen eta Buenos Airesen. 1896an, Jurisprudentzian eta Gizarte Zientzietan doktore titulua eskuratu zuen, Argentinako hiriburuko Unibertsitate Nazionalean.

Buenos Airesko Laurak Bat euskal zentroko kidea izan zen, bai eta bertako zuzendaritzako kide eta idazkaria ere. Uko egin zion presidentzia hartzeari, haren iritziz Euskal Herrian bertan jaiotako euskaldun batek hartu beharko lukeelako. 1887an, lehen hitzaldia eman zuen elkarte horretan, «Usos y costumbres vascongados» gaiari buruz Entzuleak oro (gehienak, jatorriz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroakoak) bultzatu zituen «Zazpirak bat» goiburuarekin bat egitera eta Pirinioez haragoko senideekin batzera. Bere uste sendoekin bat, hizlari aritzen zen erakundeak 1839ko urriaren 25eko foru abolizioaren kontra urtero antolatzen zituen ekitaldietan. Halaber, Sebastian Amorrortu eta Nemesio Olariagarekin batera, nazionalismo jeltzalearen sustatzaileetako bat izan zen euskal zentroan.

1921eko uztailean, euskal bandera Laurak Bat zentroan bedeinkatu eta altxatzeko ekitaldian mintzatu zen.

1923an, Aberri eta CNV sektore nazionalisten arteko ika-mikek goia jo zutenean, «A los Vascos y Argentinos de estirpe vasca» manifestua idatzi zuen, aurkariei batasunerako deia eginik. Hala eta guztiz ere, hurrengo urtean, Argentinako Acción Nacionalista Vasca sortu zen. Bi sektore horiek liskarretan aritu ziren Laurak Bat kontrolatu nahian eta, hori ikusirik, uko egin zion.

1924an, Leopoldo Lugones olerkariaren ekimenari esker, «Oda. Salutación a Enbeita» idatzi zuen.

Haren iritziz, euskal immigrantearen eragina onuragarria izan zen Rio de la Plata ibaiko errepubliketan. Izan ere, haren izaera, lana, zintzotasuna, gogoa, ideiak eta independentzia-espiritua lagungarriak izan ziren bertute errepublikano garrantzitsuz osaturiko tipo moral bat eratzeko eta, askotan, hura nazio horien destinoa zuzentzera iritsi zen.

Aholkulari juridiko gisa, Arrecifesko (Argentina) Euskaldunak Bat euskal zentroa sortzen lagundu zuen.

Buenos Airesko La Baskonia aldizkariko kolaboratzailea izan zen, eta Irrintzikoa ere bai, azken hori Nemesio Olariagak Maipún argitaratua.

Obrak

Derecho foral. Bizkaya, Buenos Aires: Est. Gráfico La Baskonia, 1918.

Conferencia pronunciada en la sociedad «Laurak Bat» por el Dr. Tomás Otaegui el 25 de Octubre de 1919 sobre diferencias de la constructividad política de Euskadi y España, Buenos Aires: Tip. Rodríguez Giles, 1919.

Derecho foral. Bizkaya. Juicio crítico del profesor Dr. José Leon Suarez. Réplica del autor, Buenos Aires: Tip. La Baskonia, 1919.

Nacionalismo Basko (Su actual carácter), Buenos Aires: [s.n.], 1922.

A los Vascos y Argentinos de estirpe vasca, Buenos Aires: [s.n.], 1923.

Derecho de gentes argentino. Su generosidad. Influencia vasca en su constructividad. Buenos Aires: Sebastián de Amorrortu, [1925].

Narraciones vascas, Bilbo: Imp. de E. Verdes Achirica, 1934.

Los vascos en el Uruguay. Fundación de Montevideo, Buenos Aires: Ed. Vasca Ekin, 1943.

Principios constitucionales del fuero de Vizcaya: el vasco, primer pueblo del mundo que practicó la democracia tal como hoy ésta se entiende, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976.

Bibliografia

AMORRORTU, P. M., «Un ilustre vasco argentino», Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, Buenos Aires, 82 (1969), 122-127. or. 
ARRONDO, C., «Tomás Otaegui, un argentino vasco en su prédica constante por los derechos, el pensamiento nacional y las leyes viejas de Euskalherria», Laprida: Centro de Estudios Arturo Campión, Guregandik, 2. zk., 2006. 
ASTIGARRAGA, A., Abertzales en la Argentina, Bilbo: Alderdi Argitaldariak, 1986. 
ETXEBERRIA, I. eta IZAURIETA, J. M. DE, «Recordando al Dr. [Tomás] Otaegui». Euzkadi, 1933ko urtarrilak 1. 
GARCIARENA, J. M., Un ilustre argentino de estirpe vasca Tomás Otaegui. Homenaje en el XXV Aniversario de su fallecimiento, Buenos Aires: Ediciones Alkartasuna, 1958. 
IRUJO, A., «Centenario del Dr. Tomás de Otaegui (1870-1932)», Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, Buenos Aires, 82 (1969), 122. or.

ITURRIAK

«Otaegui, Tomás de: Los Vascos en América. La fundación de Buenos Aires y la intervención vasca vista por el Dr. Tomás de Otaegui en la revista La Baskonia», Euzkadi, 1927ko uztailak 23.

«La pérdida de un ilustre patriota vasco. La muerte del doctor don Tomás de Otaegui causó en toda Euzkadi un profundo dolor. Se enviaron a Buenos Aires cablegramas de pésame», Euzkadi, 1932ko azaroak 18.

«Anoche en Juventud Vasca de Bilbao. En recuerdo del ilustre vasco doctor don Tomás de Otaegi», Euzkadi, Bilbo, 1932ko azaroak 30.

«Un libro del doctor Otaegui. Narraciones vascas», Euzkadi, 1934ko abuztuak 31.

«En memoria del doctor Otaegui. Ante la próxima aparición de su obra inédita “Narraciones Vascas”. Patriótico mensaje que los vascos residentes en Madrid envían al doctor Tomás Otaegui», Euzkadi, 1934ko abuztuak 16.

«El escultor y su obra. Un magnífico busto del gran vasco-argentino Dr. Otaegui», Euzkadi, Bilbo, 1935eko apirilak 5.

«Los estudiantes vascos. El busto del Dr. Otaegui», Euzkadi, 1935eko apirilak 6.

«Los vascos en la Argentina. A la memoria del doctor Otaegui. Solemne entrega de la placa que el Consejo Supremo de Euzkadi ofrendó a la memoria del ilustre autor de “Narraciones Vascas”», Euzkadi, 1936ko urtarrilak 12.


Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP