Karguak eta lanbideak
Kazetaria, dramaturgoa eta politikaria
Ibilbidea
Oso gazte sartu zen EAJn. Bilboko Euzko Gastediren sorreran parte hartu zuen. Bera idazkaria zela 1912an, eta agintariak atzetik zituela, urte berean erbesteratu behar izan zuen lehen aldiz. Antzezlan patriotikoetan hainbat pertsonaia interpretatu zituen eskenatokietan. Pizkundiaren eta hortik sortutalp Euzko Gastediren Oldargi taldearen sortzailea izan zen, eta antzezlan batzuk idatzi zituen harentzat. Euzko Alderdi Jeltzalearen Prentsa Batzordeko kide ere izan zen. Gai historikoei buruzko artikuluen eta propaganda nazionalistako hainbat liburuxken egilea ere bazen.
1930ean EAJren Abandoko ahaldun gisa agertu zen, EAJren bateratze Batzarra egin zenean. 1932an, Euskal Enplegatuen Bizkaiko Federazioko lehendakari izendatu zuten, hilabete batzuk geroago ELA-STVn sartu zena. Urte hartan, Luis Arana Goiri buru zuen Bizkai Buru Batzarreko (BBB) idazkari ere bazen. BBBko kide gisa, 1932ko Pazko Igandean egin zen lehen Aberri Egunaren antolaketan parte hartu zuen.
Gerra zibila hasi eta lehen Euzko Jaurlaritza eratu zenean, Orueta Euzkadiko Segurtasuneko zuzendariorde nagusi izendatu zuten. Gero, berriz ere, erbesteratu zen: Laburdi, Landak, Zuberoa… Marseillatik irten zen Alsina itsasontzian, Marseillatik Marokora, Mexikora, Habanara eta, azkenik, Buenos Airesera. Bidaia odisea bat izan zen. Euzko Deyan eta Euzko Jaurlaritzaren Ordezkaritzarekin elkarlanean hasi zen. 1943an Argentinako Acción Vasca-ko (Euzko Alderdi Jeltzalea) lehendakari izendatu zuten. Orduan, berriro argitaratu zuen Nación Vasca aldizkaria, baina zenbaki bakarra atera zen, Argentinako agintariek debekatu egin baitzuten.
Obrak
San Roque de Bizkaia (antzezlana).
Herreros de Otxandiano (antzezlana).
Martin Otxoa de Ayorabide (antzezlana).
JOSE JABIER DE LEGIA, Euzkadi peninsular, la pérdida de la libertad vasca, Bilbo: Talleres Gráficos E. Verdes Achirica, 1900, 24 or.
«Enseñanzas del maestro. Euzkadi en nuestra Patria», Hermes, 51-52 (1919ko azaroaren 15etik 30era), 412-414. or.
«La Revolución Francesa sobre Euzkadi y sobre Bilbao», Euzkerea, III (1935). 694- 704. or.
«21 de julio de 1876: el epílogo de la libertad», Euzkerea, III (1935), 610-618. or.
«La rebelión de la sal, 1631-1634», Euzkerea, IV (1936), 658. or.
«La raza vasca en la historia», La Semana Internacional, Valparaíso (Txile), 1939ko abuztuak 5, 6-8. or.
Bibliografia
ASTIGARRAGA, A., Abertzales en Argentina, Bilbo: Alderdi, 1986.
BACIGALUPE, C., «Enrique de Orueta y su teatro de costumbrismo nacionalista», Bilbao: periódico municipal, 85 (1995eko uztaila), 45. or.





