Karguak eta lanbideak
Abokatua, Arabako probintzia aholkularia, Gasteizko Udaleko prokuradore sindikoa, Arabako ahaldun nagusia, Gorteetako diputatua
Ibilbidea
Ramon Ortiz de Zarate seme zaharrena zen. Bere aita zalditeriako teniente koronel Bruno Ortiz de Zarate Ladron de Guevara zen, Igoroingo patrono eta jauna, Quintanilla de la Riberako Quitapechos Jauregiko jauna, Bitorianoko Agirre Dorrekoa eta Oreitiako Dorre Txurikoa. Bere ama, Magdalena Martinez de Galarreta Lopez de Gordoa, kapare nekazaridun jatorrikoa. Ignacia de Amarica Gonzalez de Otazurekin ezkondu zen 1846ko azaroaren 21ean, eta ez zuten seme-alabarik izan.
Bere aita liberalen alde aritu zen Lehen Karlistaldian, eta bera ere erregimen liberalaren alde agertu zen, 1869ko gurtza askatasun legea zela eta, Karlos erregegaiaren alde jartzea erabaki zuen arte; gainera, Hirugarren Karlistal- dia eragin zuten jardueretan lagundu zion.
Jaioterrian hasi zituen ikasketak eta handik Gasteizera, Ataunera eta Mar- kina-Zuiara igaro zen, Oñatiko Unibertsitatean sartu zen arte. Han, beharrezko Filosofia urteak egin, eta Lege ikasketak hasi zituen 1833-1834 ikas- turtean, baina Guda Karlista hastearekin batera, Oñatitik ihes egin behar izan zuen, eta ikasketak ere alde batera utzi behar izan zituen. Oñatiko Unibertsitatea Gasteizera aldatu zutenean, Ortiz de Zaratek ikasteari ekin zion berriro, 1839an Lege batxiler titulua eskuratu zuen arte. Karrerako zazpigarren urtea Zaragozako Unibertsitatean egin zuen eta lizentziatura Madrilgo Unibertsitate Zentralean 1840—1841 ikasturtean. 1841eko ekainaren 23an hiriburuko Audientzian abokatu bezala jaso zuten. Ikasketak bukatutakoan, Gasteiza itzuli zen eta bere bulego propioa ireki zuen. Pixkanaka legelari ona zela zabaldu zen, bereziki, 24 urte zituela Análisis histórico-crítico de la legislación idatzi zuenean; 1848an argitaratu zen, eta 1849an unibertsitateko testuliburuetan sartu. 1848an bertan Jamás los romanos conquistaron completamente las Vascongadas idazlan erreibindikatibo eta eruditua idatzi zuen. Lan bietan argia da bere gainerako idazkietan jarraitu zuen ildoa, luma arinez idatziak, baina doktrina oinarri sendoarekin. Zaragozatik iragan ondotik, prentsan argitaratutako idatziengatik egin zen ezaguna, hainbat hedabidetan askotariko artikuluak argitaratu baitzituen: testuinguru soziopolitikoarekin lotutakoetatik hasi, eta juridikoki espezializatuetara. Bere bizitza guztian zehar ez zion sekula idazteari utzi.
Gasteizen abokatu zela, bertako Abokatuen Elkargoko dekano ere izan zen, Victoria antzokiko zentsore kargua izan zuen, Gasteizko Monumentu Historikoen Batzordeko kide izan zen eta, 1845etik aurrera, sortu berri zen Probintzia Kontseiluko kide ere izan zen. 1847an Probintzia Institutuko diziplina Taldeko eta Arabako Lehen instrukzioko Batzorde Nagusiko kide izan zen. 1848an Gasteizko Udaleko Prokuradore Sindiko izendatu zuten, eta horrela hasi zuen bere ibilbide publikoa, gehien bat Foruak eta Instituzioak de- fendatzeari begirakoa, bai arabarrak eta baita Euskal Herrikoak ere. Arabako udalerri horretan betetako karguan gorpuztuko da, gerora, Foruen defentsan jarraitu zuen ildoa. Ildo hori argi erakutsiko du kargu publikoak bete zituenean bai Arabako probintzian eta baita nazio Gorteetan ere, hasieran Guar- diako ordezkari bezala eta 1858tik aurrera Arabakoa izan zenean, betiere Gasteizko barrutian.
Zerbitzu publikoarenganako bokazioak etengabeko lana eskatzen zuen, dela publikoari begirako jardueretan edo maila intelektualean. Horren adibide dira 1851ko Kode Zibilerako proiektuari egin zizkion oharrak, 1852an argitaratuak eta «nagusiki familia, moraltasun, berdintasun eta aurrerapen printzipioak garatzeari begirakoak; eta baita ere Kode horrek bere osotasunean eta xehetasunetan behar duen funtsezko batasun filosofiko orokorra emateko».
Urte horietan tinko aritu zen Foruen defentsan. Esparteroren 1841eko urriaren 29ko dekretuaren ondotik, Foruak mantentzeko erantzukizuna beren gain hartu zuten liberal moderatuek, eta Ortiz de Zarate horren aurka agertu zen. Beste euskal politikari batzuekin «alderdi euskaltzalea» edo «alderdi foruzale» deitu zuena sortu zuen. Egiazki ez zen alderdi politiko bat, baizik eta izaera horizontala zuen elkarte bat, joera politiko guztietako pertsonak biltzen zituena. Proposamen hori Consejos al pueblo vascongado sobre el sistema que debe de seguirse en la defensa de los Fueros, lanean azaldu zuen; 1850. ur- tean argitaratu zen, eta Pedro de Egañarekin liskarrak izan zituen idatzi ho- rren eraginez. Euskal alderdi horren programa politikoa eta ildo estrategikoa Ortiz de Zaratek azaldu zuen hasieran, 1850eko bere idatzian. Gobernu mo- deratuaren salaketa baten ondorioz, prozesu judiziala ireki zioten, baina horrek ez zuen kikildu. 1857ko ekainean berean tinko jarraitzen zuela erakutsi zuen euskal diputazioei zuzendutako Apuntes sobre la defensa legal del País vascongado idatziarekin. Bere proposamen politikoek aurrera egin zuten, eta hurrengo hamarkadan Madrilera bidalitako euskal mandatari eta ordezkarien ildoa markatu zuen.
Ortiz de Zarate Arabako Batzar Nagusiko kide izan zen, Gasteizko Anaidiko Prokuradore bezala, 1854tik aurrera. Kargu horren inguruan eztabaidak izan ziren, XV. mendeko ordenantza batek espresuki debekatzen baitzuen Anaidien Batzarretako ordezkariak abokatu izatea. Hala ere, Ortiz de Zaratek debekua bertan behera uztea lortu zuen 1855ean, ordenantza indargabetuz, eta, hortik aurrera, abokatuek Anaidien ordezkari izateko aukera izan zuten Batzar Nagusietan. Bere prestigioa Arabako ahaldun nagusia izateko hautagaitza mantentzeko baliagarri izan zitzaion, jatorriz ez zenez Gasteizkoa, ez baitzegoen argi aurkeztu zitekeen ala ez. Orduko hartan ere, Foruetan jasotakoa gainditzeko gai izan zen, eta aho batez hautatu zuten 1861eko azaroaren 29an. Gizartean zuen izen onari esker, Errege-erreginen ongietorrirako komisioko kide izatea lortu zuen, 1865eko irailean egin zuten bisitaldian. Geroago, egun horietako gorabeherak idatziz jaso zituen. Handik bi urtera, Monumentu Historikoen Komisioko Presidente izendatu zuten, ahaldun nagusiari, Pedro de Egañari, foru tradizioak berreskuratzen laguntzeko aholkuak emateko. Egañak ahaldun nagusi bezala berrautatua izateko asmoa zuen, eta Ortiz de Zaratek askotan egin zion aurre, Foruak bere asmoak baino garrantzitsuagoak zirela ikustarazteko.
Prokuradore sindiko bezala aritu zenean, abian jarri zuen Foruen defentsa aktiboa Antzokien Legearen aurka, bere ustez, Arabako foru zuzenbidearen kontrakoa baitzen. Kontra agertze hori baiatuz, 1849an, Gobernadore Zibilak kargutik kendu zuen, hura hartu eta urtebetera. Horri erantzuteko, Ortiz de Zaratek «Biblioteca Bascongada» izeneko bilduma idatzia argitaratu zuen. Consejos al pueblo vascongado sobre el sistema que debe seguirse en la defensa de los Fueros argitaratu zuen lehenik, 1850ean, eta edizioa bahitzeaz gain, salaketa jarri zioten epaitegian sedizioagatik. Azkenean, absolbitu egin zuten, eta Gobernu zentralak bilatzen zuenaren guztiz kontrako erreakzioa eragin zuten; hots, Araban Ortiz de Zarateren irudia indartzea, euskal lege- diaren babeslerik hoberenetakotzat hartua izan baitzen.
Obra horretan bertan, proposamen berritzaile bat aurkeztu zuen, Egaña bezalako gainerako liberal moderatuengandik guztiz aldentzen zuena, berak «alderdi euskaltzalea» edo «alderdi foruzale» deitu zuena sortzeko, nahiz eta egiazki ez zen alderdi politiko bat, baizik eta izaera horizontala zuen elkarte bat, joera politiko guztietako pertsonak biltzen zituena. Argitalpenak berak liskarrak eragin zizkion Pedro de Egañarekin, Gobernuak berak salaketa jartzera arte, baina horrek ez zuen kikildu eta 1857ko ekainean berean tinko ja- rraitzen zuela erakutsi zuen euskal diputazioei zuzendutako Apuntes sobre la defensa legal del País vascongado idatziarekin.
Foruen eta euskal instituzioen defentsarako, bere proposamena Batzar Nagusiak ahaldun nagusiaren gainetik jartzea eta udalerrien autonomia mantentzea izan zen, Egañak eta garai hartako beste politikari batzuek de- fendatzen zutenaren kontra. Alderdi kontserbatzaileak ere ahaldun nagusia Batzar Nagusien gainetik jartzearen alde egiten zuen. Ortiz de Zaratek hartutako bidea izan zen Madrilera bidalitako mandatari eta ordezkariek jarraitu zutena, eta, hala, Gorteetako diputatu hautatua izatea lortu zuen, alderdien arteko tirabiren gainetik Foruak defendatzeko. Berak zioenaren arabera, «gurea euskal politika izan behar da, ez aurrerakoi, ez moderatu eta ezta errealista edo demokratikoa ere», zeren eta «alderdi guztiek hitz ematen dute gure instituzioak errespetatuko dituztela euskal herritarrak erakarri nahi dituztenean, baina denek ahazten eta jaten dute euren hitza indartsu eta seguru sentitzen direnean». 1858tik 1872ra Gorteetako ordezkari izan zen alde handiz irabazita, sekula «hautagai ofizial» izan ez bazen ere, 1868. urtera arte independente bezala aurkeztu baitzen. Diputatuen Kongresuan, Ortiz de Zarateren egitekoa «interes orokorreko legeak eta euskal askatasunak» defendatzea izan zen, bere ustez, euskal politikagintzak izan behar zituen hiru helburuen baitan: «1.) forua mantentzea, 2.) Ebro ibaiaz haragoko gure anaien ika-mika sozialetan ez sartzea eta 3.) espainiar naziotasuna adorez, pertseberantziaz eta leialtasunez defendatzea». Jo eta su aritu zen Madrilgo Gorteetan hiru helburu horiek betetzeko, bere heziketa juridikoa baliatuz eta, besteren artean, epaitegien antolaketan, prozedura zibiletan eta instrukzio publikoan zuen eskarmentua erakutsiz, parlamentuan emandako hitzaldietan ikus daitekeenez.
Foru legediaren defentsaz gain, Ortiz de Zaratek beste egiteko bat izan zuen bere azken legealdietan: Espainiako batasun katolikoaren defentsa. 1868ko iraultzaz geroztik ezarritako kultu askatasunak arriskuan jarri zuen Espainiako batasun katolikoa, eta horrekin batera, bere jardun politikoaren ardatza aldatu zen: «Jaungoikoaren atzetik, deus ez dago gehiago gurtzen dugunik, irrika handiagoz maite dugunik, gure Foruak, usadioak eta ohitu- rak baino», eta beretzat foruzaletasunaren oinarria batasun katolikoa zen. 1869ko otsailaren 11n inauguratutako Gorte Konstituziogileetan, Ortiz de Zaratek Elkarte Katoliko-Monarkikoarekin bat egin zuen, nahiz eta bere ohar biografikoetan idatzi zuen «ez dela egun Espainia banatzen duten alderdi politiko ugari horietako diputatua. Arabarren gehiengoaren desio eta helburuak ordezkatzen dituela, besterik ez: euskal Foruen zaintza eta Eliza katoli- koaren batasuna». Eta egia zen arabar gehienen ordezkari zela, Gorteetako hauteskundeetan emandako botoen % 88 jaso baitzuen. Bi egiteko horietan aritu zen Ortiz de Zarate Kongresuan diputatu bezala eman zituen azken urteetan, 1872ko bigarren legealdian aulkia utzi zuen arte. Liburu bateko gibel solasa balitz bezala, Kongresuan emandako denbora ixteko-edo, 1881-1882 eta 1882-1883 legealdietan itzuli zen, baina azkena ezin izan zuen burutu: 1882ko ekainean Kongresuko pleno batean emandako bihotzekoak elbarri utzi zuen, eta urte horretan bertan, abuztuan, hil zen.
1872tik 1881era arteko parentesian, Ortiz de Zarate Frantziara joan zen Karlos erregegaiaren esanetara jartzeko. Mugako Isilpeko Batzordeko kidea zen, nahiz eta hark sortutako ministerioetako bateko buru izateari uko egin zion. 1876an gerra bukatu zenean, ez zen berehalakoan Madrilgo bizitza publikora itzuli. Gorteetatik kanpo, eta bere pentsamolde eta usteek gidaturik, bere alderdikide Mateo Benigno de Morazak Diputatuen Kongresuan esandako hitzak idazten aritu zen euskal foru sistema bertan behera uzteko 1876ko Legeari aurka egiteko.
Ramon Ortiz de Zarate Laurak-bat edo Euskal Herriko Batzordearen izpirituaren bultzatzaileetako bat izan zen 1865 eta 1870 artean. Araban erdietsitako autoritate morala lagun, tinko egin zuen «lau ahizpa probintziak elkar besarkatzearen pentsamendu abertzalea bultzatzearen alde», eta «euskal arrazaren behar soziala» zela esan zuen. Orduan ekin zion berriro Biblioteca Bascongada izeneko liburutegia sortzeko proiektuari, urte batzuk lehenago Gobernu Zentralak bertan behera utzi baitzuen, eta lau lurraldeetako ordez- karien artean aldizkako konferentziak egin zitezen lagundu zuen.
Ramon Ortiz de Zaratek aurrera eramandako ekimen guztien helburua Foruak galtzeak ekarriko zuen kaltea agerian uztea zen, bere heziketa juri- diko sendoa eta instituzioetako eskarmentua baliatuz. Foruen oinarri juri- diko sozial eta politikoak adibidetzat harturik, euskal instituzioen funtzionamendu bikaina goraipatzen zuen beti. Hala, hitzekin eta ekintzekin erakusten zien Foruen aurka aritzen zirenei erregimen foralak zuen balioa, hasi beren oinarri historikotik, eta kudeaketa eraginkorra eta erregimen konstituzionalarekin lortutako uztartze perfektua ahaztu gabe. Benigno de Morazarekin batera, xehetasun gehiago eman zuen Vindicación de los ataques a los Fueros de las Provincias Vascongadas insertos en el periódico La nación idatzian, 1852an Madrilen argitaratua. Bere idatzi askorengatik erbesteratu zuen Gobernuak 1856an, baina Gobernadore Zibilaren esku hartzeari esker, kondena bertan behera gera zedin lortu zuen.
Ortiz de Zarateren jarduera politikoa azterturik, eraginkorra eta etekin handikoa izan zela esan dezakegu, izandako karguetan, udalerrian edo probintzian, lorpen aipagarriak erdietsi baitzituen. Lehenik eta behin, 1862an trenbidea Gasteiztik igarotzea lortu zuela aipatu beharra dago, eta, urte berean, Gasteizko Elizbarrutia berrezartzea, haren beharrak asetzeko baliabide egokiak eskainiz. Oso esanguratsua da, ahaldun nagusi zela, Pio IX.aren Ineffabilis Deus euskarara itzultzeko emandako agindua. Kargu berean zegoela, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza sustatzeko hartutako neurriak ere eraginkorrak izan ziren oso: nekazariak eta abeltzainak hezteko baserri-eredu bat sortu zuen, eta baita Nekazaritza Eskola bat ere, Gasteizko Bigarren Heziketa Institutuaren barnean. Hezkuntza orokorraz den bezainbatean, berak aginduta eraiki ziren irakasleendako Eskola Normalak Gasteizen, lurralde osoko eskolak konpontzeko beharrezko baliabideak bideratu zituen, eta irakasle eta material zientifiko nahikoa izan zezaten bermatu zuen. Arabak Ortiz de Zarateri zor dio probintziako ur termalak ustiatzeko ekimen berri- tzailea. «Oro herriarentzat, ezer ere ez handikientzat» zioen bere premisari jarraituz, sekula ez zuen bere lanarengatik kondekoraziorik edo errekonozimendurik onartu.
Obrak
Ugariak dira prentsan argitaratu zituen idazkiak, besteak beste honako egunkarietan: El museo de la Familia, El Labrador, Boletín del Comercio, Semanario Católico Vasco-Navarro, El Fuerista, El Lirio, El País Vasco-Navarro. Horiez gain, Arabako ahaldun nagusi zenean emandako hitzaldiak ere argitaratu ziren.
Análisis histórico-crítico de la Legislación Española, Gasteiz: Ignacio Egaña jaunaren moldiztegia, 1844. 2 libk.
Del espíritu de la ley de organización y atribuciones de los Ayuntamientos y de los funestos resultados que produciría si se hiciera extensiva a las provincias vascongadas, 1845.
Un marido como un ángel, 1846 (Gasteizko Antzokian antzeztua, 1846ko urtarrilaren 22an) (argitaragabea).
Indicaciones sobre la organización y atribuciones que deben darse a los tribunales españoles, sobre la elección, inamovilidad y responsabilidad de los encargados de la administración de justicia, Gasteiz: Ignacio Egaña jaunak inprimatua, 1848.
Jamás los romanos conquistaron completamente a los vascongados, nunca estos belicosos pueblos formaron parte integrante del imperio de los Césares, Gasteiz: Ignacio Egaña jaunak inprimatua, 1848.
Consejos al pueblo vascongado sobre el sistema que debe seguirse en la defensa de los Fueros, Gasteiz, 1850.
Observaciones al proyecto del Código Civil de España, Burgos: Sergio Villanueva jauna, 1852.
Vindicación a los ataques de los Fueros de las Provincias Vascongadas, insertos en el periódico La nación por los señores D. Ramon Ortiz de Zarate y Mateo Benigno Moraza, La España moldiztegia, 1852.
Examen de la instrucción del procedimiento civil con respecto a la real jurisdicción ordinaria, Burgos: Villanueva, 1853.
Fueros. Política Vascongada, Bilbo, 1856 (geroago Irurac-bat egunkarian sartua).
Consideraciones al proyecto de ley constitucional de los tribunales del Fuero Común de 19 de mayo de 1854, y concordancias con los otros cinco proyectos anteriores de 7 de enero de 1842, 12 de junio de 1846, 21 de diciembre de 1847, 23 de noviembre de 1850 y 6 de diciembre de 1853, Burgos: Villanueva, 1856.
Ferrocarril de Bilbao á Tudela por Vitoria o Miranda de Ebro, Gasteiz, 1857.
Compendio foral de la provincia de Álava, Bilbo: Juan E. Delmas jauna, 1858.
Viage de la Real familia a las provincias vascongadas Recibimiento y festejos en la provincia de Álava el 30 de agosto, 12, 13, 14 y 15 de Setiembre de 1865, Gasteiz: Cipriano Guinearen moldiztegia, 1865.
Celebridades vasco-navarras. El Excmo. Señor Don Estanislao de Urquijo, Padre de la Provincia de Álava, Gasteiz: Manteliren semeen moldiztegia, 1871.
(Fermín de la Herránen hitzaurrearekin), Escritos de D. Ramon Ortiz de Zarate (2 vols.), Bilbao: Andrés P. Cardenal jaunaren moldiztegi eta koadernagailua, 1899.
Bibliografia
ARRIZABALAGA LOIZAGA, V., «Estelas discoideas de homenaje en Álava», Sancho el Sabio, 24 (2006), 93-110. orr.
BECERRO DE BENGOA, R. «D. Ramon Ortiz de Zarate», Ilustración de Álava, 1889, VIII, 67-76. orr.
CHACÓN DELGADO, P. J., Nobleza con libertad. Biografía de la derecha vasca, Atxular Atea, 2015, 265-272. orr.
ESTORNÉS ZUBIZARRETA, I., «Ortiz de Zarate Martínez de Galarreta, Ramon», Auñamendi Euskal Entziklopedia, Online edizioa: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon/ar-112283/ (2020ko urtarrilaren 15ean kontsultatua).
HISTÓRICO DE DIPUTADOS, «Ortiz de Zarate Martínez de Galarreta, Ramon» sarrera, Online edizioa: http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SDocum/ArchCon/SDHi stoDipu (2020ko urtarrilaren 15ean kontsultatua).
IGLESIA GARCÍA, M.ª A., «Ramon Ortiz de Zarate y Pedro de Egaña: dos concepciones de las Instituciones forales», Cuadernos de Sección. Derecho, 6 (1979), 271-278. orr.
ORELLA UNZUE, José Luis. «Don Ramon Ortiz de Zarate y las Instituciones Públicas de la provincia de Álava», Cuadernos de Cultura, 7 (1984), 64-75. orr.
ORMAETXEA GARAI, X., «Ramon Ortiz de Zarate y su obra «Consejos al pueblo vascongado sobre el sistema que debe de seguirse en la defensa de los fueros», J. AGIRREAZ- KUENAGA eta E. J. ALONSO OLEA (editoreak), Estatu-Nazioen Baitako Nazioak: Naziogintza Kulturala Eta Politikoa, Gaur Egungo Europan, 2014, 173-186. orr.
SERDÁN AGUIRREGAVIRIA, E. Biografía de don Ramon Ortíz de Zarate, Gasteiz, 1888. SERRANO ABAD, S., «Ramon Ortiz de Zarate», Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1808-1875), Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 1993, 755-764. orr.
ZENBAITEN ARTEAN, «D. Ramon Ortiz de Zarate», Los diputados pintados por sus hechos. Colección de estudios biográficos sobre los elegidos por el sufragio universal en las Constituyentes de 1869, III. libk., Madril: Labajos, 1870, 14. orr.
ITURRIAK
DIPUTATUEN KONGRESUA, Saioen egunerokoa, https://app.congreso.es/est_sesiones/ (azken kontsulta 2020ko urtarrila).





