Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Euskal herritik kanpoko egileak eta obrak

OLIVIER-MARTIN, François (Binic, Côtes-d’Armor, Frantzia, 1879ko urriak 30 – Paris, 1952ko martxoak 8).

Karguak eta lanbideak

 Zuzenbidearen historialaria

Ibilbidea

François Olivier-Martinek, jatorri bretoiko familia batean jaioak, zalantzarik gabe, itzal biziki handia izan zuen Frantziako zuzenbidearen historian XX. mendearen lehen erdian. Rennesko Fakultatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, abokatu aritzeko zin egin arren, Parisera joan zen ia berehala, Charles Lefebvre eta Emile Chenonen doktorego-ikastaroak hartzera. Etapa horren amaieran, 1901eko abenduan, senar-emazteen krisia tarteko legerian gaiari buruzko bere lehen doktorego-tesia defendatu zuen eta, hiru urteren buruan, 1904an, bigarren tesi bat aurkeztu zuen, centunviroen erromatar auzitegia ikertzeari buruzkoa.

Zuzenbidearen eta Erromatar Zuzenbidearen Historiako irakasle-lanetan, hainbat plaza bete zituen Lyonen eta Rennesen, harik eta, 1921ean Robert Caillemer hil ondoren, Pariseko Fakultateak haren ordezko deitu zuen arte, eta Frantziako unibertsitate-erakunde nagusi horretan jarraitu zuen 1951n erretiroa hartu zuen arte.

Ekoizpen zientifiko zabala egin zuen, errekonozimendu handiak jaso zituen Frantzian eta Frantziatik kanpo, eta zuzenbidearen historiari lotutako hainbat elkarte, erakunde eta aldizkari akademikotako kidea izan zen. Haren ikerketak hiru ildo nagusi hartu zituen: zuzenbide pribatuaren azterketa Pariseko eskualdearen ohituraren eremuan, Frantziako ohitura-zuzenbidearen historiako maisutzat hartua izanik; erakunde monarkikoen azterketa Frantziako Antzinako Erregimenean; eta Frantziako Elizaren historiaren ikerketa. 1932an, Anuario de Historia del Derecho Español urtekarian, interes nabarmeneko lan bat argitaratu zuen Nafarroa Behere, Biarno, Andorra eta Donnezan Frantziako Koroari batzearen inguruan. Argitalpen horrek 1932an eman zuen hitzaldi batean izan zuen jatorria, urte bereko apiriletik maiatzera Espainiako Zuzenbidearen Historiaren Astean Madrilen eta Salamancan emana. Lanean, Olivier-Martinek Henrike Borboikoak tronu frantsesera heldu ondoren 1589tik hara sortutako zuzenbide publiko frantseseko zein nafarreko arazoak aztertu zituen, bai eta monarkiak nola ebatzi zituen ere 1789ko Iraultzara arte.


Obrak

(Hautatuak). 


«La réunion de la Basse-Navarre à la Couronne de France», AHDE, 9 (1932), 249-289. or. 

Bibliografia

GANSHOF, F.-L., «François Olivier-Martin (1879-1952)», Revue Belge de Philologie et d’Histoire, 30 (3-4 faszik.) (1952), 1282-1287. or.

LEPOINTE, G., «François Olivier-Martin (1879-1952)», Revue Historique de Droit Français et Étranger, 30 (1953), 1-29. or.

POUMARÈDE, G., «Olivier-Martin, François-Jean-Marie», in ARABEYRE, P.; HALPÉRIN, J.-L., eta KRYNEN, J. (zuz.), Dictionnaire historique des juristes français (XIIè–XXè siècle), Paris: PUF, 2007, 596-598. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP