Karguak eta lanbideak
Historialaria, militarra, zientzialaria, geografoa, akademikoa eta idazlea
Ibilbidea
Joaquin Oliver-Copons y Sanchez-Navarroren eta Maria de la Cinta Fernandez-Villamil y Masen semea.
Lanbideko militarra izan zen, eta ibilbide luzea egin zuen 1876tik 1920ra. Ibilbide horrek ez zion eragotzi beste eremu batzuetan nabarmentzea, hala nola literaturan edo zientzian, kimikaren inguruko ikasketa garrantzitsuak egin baitzituen. Gai militarrei lotutako hainbat lan argitaratu zituen, baina 1888an Conquista y anexión de Navarra lana argitaratu izana da hiztegi honetan sartzeko arrazoia. Bertan, gai horri buruz zuen ikuspegi zehatza ematen du. Garai hartan, gertaera hori oso lauso eta nahasita agertzen zen historia eta kronika askotan eta, egile batzuek adierazi duten bezala, Oliver-Coponsek konkista militarraren eta Fernando Katolikoaren eskubideen zilegitasunaren aldeko jarrera hartu zuen.
1911tik Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide izan zen, eta 1880tik 1922ra Memorial de Artillería-ko erredaktore eta kolaboratzailea izan zen.
Obrak
(Hautatuak).
Conquista y anexión de Navarra. Bosquejo histórico, Biblioteca económica de ciencias militares, Madrid: Dirección y administración, 1888.
Diego de Álava: boceto histórico, Madrid: Imp. del Cuerpo de Artillería, 1896.
Bibliografia
GALÁN LORDA, M. (koor.), Navarra en la Monarquía hispánica: algunos elementos clave de su integración, Zizur Txikia (Nafarroa): Ed. Aranzadi, 2017.
JIMENO JURÍO, J. M.ª, «La guerra de 1512-1522 y su repercusión sobre los territorios de la Corona de Navarra», Vasconia: Cuadernos de historia-geografía, 11 (1989), 12-32. or.
RIÑÓN AGUILAR, C., «Oliver-Copons y Fernández-Villamil, Eduardo», Diccionario bibliográfico de la Real Academia de la Historia. Online arg.: http://dbe.rah.es/biografias/69496/eduardo-oliver-copons-y-fernandez-villamil (2019ko abuztuak 8).
SIERRA URZAIZ, F. J., «La conquista de Navarra: estudio bibliográfico desde el siglo XVI al XX», Vasconia: Cuadernos de historia-geografía, 11 (1989), 91-120. or.





