Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

OCHOA DE ALDA URNIZA, Teodoro (Teodoro Otsoa Urnitza, Teodoro Otsoa de Alda Urnitza) (Iruñea, 1803ko azaroaren 1a – Madril, 1878ko irailaren 10a).

Karguak eta lanbideak

 Eskribaua, idazlea eta inprimatzailea

Ibilbidea

Iruñeko hiriko eskribau publikoa izan zen, merkataritza arloko adostasunen epaitegiko idazkaria, Nafarroako Errege Gorteko Auzitegiko eskribaua, Lurralde Auzitegiko Artxiboko ofiziala.

Diccionario geográfico histórico de Navarra idatzi zuen 1842an. Hitzaurrean azaldu zuen «zalantzarik gabe baliagarria dela», eta «mundu guztiari interesatzen zaiola haren egoera eta historia ezagutzea». Nafarroak «ez zuen halakorik», 1802ko Historiako Akademiarena izan arren, eta «oso bitxiak ziren hemen aurkitutako aleak, bai duten kostuagatik, bai ikertu nahi ez ditudan beste arrazoi batzuengatik». Gainera, «herrialde hau oso ospetsua izanik garai guztietako historian, izan duen gobernu-modu bereziagatik, bai eta hango biztanleek garai guztietan armak hartu dituztenean izan duten ausardiagatik ere, merezi zuen norbaitek zuzenean eta modu zehatzean geografiaren munduan kokatzea, izan ere, orain arte hura zeharka baino ez da aipatu». Eginkizuna «neketsua eta garrantzitsua» zen, «baina jaio nintzen herriarentzat erabilgarria izateko nahiak, eta ez interesaren bitartekoek, honako lantxoa idaztera bultzatu ninduen, lan gogorraren ondoriotzat har daitekeena ilustrazioaren ondorio baino gehiago». Zehatzagoa izateko, Nafarroako toki askotan ibili zen, pertsona ezagunen datuak eskuratu zituen eta herrien arteko distantziak egiaztatu zituen. Hala eta guztiz ere, «ezin naiz nire zehaztasunaz harrotu», baina «nire ahaleginen bidez Herri honen Hiztegi bereizia edo partikularra sortzen saiatzearen poza nuen». Merindadeen, haranen eta Zendeen tokiko antolaketa jaso eta deskribatu zuen, hainbat motatako udalekin; hiriak, hiribilduak, lekuak, baserriak, despopulatuak, mendiak eta ibaiak, parrokiak, ekoizpenak, eskolak. Yanguas y Mirandaren agintea aipatu zuen, Maiz eredu hartu baitzuen. «Nafarroa» deskribatu egin zuen, «foruak eta ohiturak», «Nafarroako monarkiaren printzipioak», erre- geen eta konstituzioaren arabera (Gorteak, Justizia Administrazioa eta erregeordeak); kristautasunaren jatorria eta garapena, gotzainen zerrendare- kin; neurriak, txanponak, merindadeetako auzokide edo suak; ibilaldiak eta herrien arteko distantzien gida azaldu zituen. Egindakoarekin zera espero zuen: «nire irakurleak nire gogo onez pozik egon bitez; eta, bestela, autorea barka bezate».

1895ean Índice general o nota de protocolos existentes en esta provincia de Navarra egin eta argitaratu zuen.

Bere inprimategian era guztietako lanak argitaratu ziren. 1843an Crónica de los Reyes de Navarra argitaratu zuen, Karlos Vianako Printzeak idatzia, zenbait kodexen arabera zuzendua, eta Jose Yanguas y Mirandak oharren bidez argitua. Honek, hitzaurrean, erabilitako kodexak aurkeztu egin zituen. 1845ean, Resumen de las cuestiones de límites entre los fronterizos de la Navarra y de los Bajos Pirineos argitaratu zuen. 1846an, Catecismo de la doctrina cristiana escrito por Gaspar de Astete y añadido para su mayor declaración con varis preguntas y respuestas que se hallan entre estas señales ** Gabriel Menendez de Luarca. 1848an, A. Ramirez Arcasen Itinerario descriptivo, geográfico, estadístico y mapa de Navarra. Hainbat antzezlan idatzi zituen.

Obrak

Diccionario geográfico histórico de Navarra, Iruñea: Autorearen inprimategia, 1842.

Un ayuda de cámara o sea octubre de 1833: comedia histórica en dos actos, Madril: z.g., 1855.

Don Luisito, Madril: z.g., 1856.

La palabra de un rey. Comedia original en cuatro actos, Madril: z.g., 1858.

Índice general o Nota de los protocolos existentes en esta provincia de Navarra el día de la fecha, por orden alfabético de apellidos de los testificantes, tiempo a que pertenecen, pueblo en que existen, a cargo de quien, con las demás observaciones conducentes a la mayor facilidad de la busca de documentos / formada por el Real Colegio de Escribanos Públicos de la misma provincia, y en su nombre por Teodoro Ochoa, Iruñea: Huarteren inprimategia Espadaren ardurapean, 1859.

Los cuñados de don Gaspar, juguete cómico, Madril: z.g., 1859.

Un sucesor de Fernando el Católico, drama en verso, Gasteiz: z.g., 1860.

Indicador legislativo de todos los deberes del notario en todos los actos de su ministerio, Madril: Frías y Cía., 1866.

Bibliografia

CASTRO ÁLAVA, J. R., Ensayo de una biblioteca tudelana, Tutera: Castilla inprimategia, 1933, 119-120. orr.

CASTRO ÁLAVA, J. R., La imprenta, Iruñea: Nafarroako Foru Diputazioa, 1969, 26-27. orr.

FUNDACIÓN JUAN MARCH, Catálogo de obras del teatro español, Madril: Juan March Fundazioa, 1986, 154. orr.

IRIBARREN PATERNÁIN, M., Escritores navarros de ayer y hoy, Iruñea: Gómez, 1970,

158. orr.

ITÚRBIDE, J., Los libros de un Reino. Historia de la edición en Navarra (1490-1841): autores,  editores,  impresores  y  libreros, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2015, 443. orr., 14. oharra.

PÉREZ GOYENA, A., Ensayo de bibliografía navarra, desde la creación de la imprenta en Pamplona hasta 1910, Iruñea: Vianako Printzipea Erakundea; ZIKN, 1954, 7. lib., 234. orr.

PÉREZ OLLO, F., «Ochoa de Alda Urniza, Teodoro. Gran Enciclopedia de Navarra», Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1990, 8. lib., 179-180. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP