Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

MUḥAMMAD B. ‘ABD AL-WAHHĀB AL-GASSĀNĪ. Abd al-Wahhab al Gassānī, Fezen jaiotakoa eta Al Andaluseko jatorrikoa. 1707. urtean hil zen

Karguak eta lanbideak

Abd al-Wahhab al Gassānī, Fezen jaiotakoa eta Al Andaluseko jatorrikoa. 1707. urtean hil zen

Ibilbidea

Al-Gassānī Muley Ismailen enbaxadore marokoarra izan zen, eta Espainiara bidali zuten 1690. eta 1691. urteen artean. Espainian zehar egindako bidaia baten kontakizunaren egilea da: Riḥla al-wazīr fī Iftikāk al-asīr (hau da, Enbaxadorearen bidaia, gatibua erreskatatzeko). Liburu horretan, eskuizkribu garrantzitsuei buruzko erreferentziak biltzen ditu, «Espainiaren konkistari -buruzko zenbait berri»rekin hasita. J. Riberak obra horren itzulpena egin zuen, Historia de la conquista de España de Abenalcotía el cordobés lanaren itzulpenaren eranskin moduan. Bestalde, 1881ean, H. Fauvaire frantziarrak lan hori frantsesera itzuli zuen, Pascual de Gayangosek Viaje a España de un Embajador enviado por Muley Ismail a Carlos II, y observaciones que hace en todo lo que vio izenburuz kopiatutako eskuizkribu batetik abiatuta. Bidaia hori 1680.-1682. urteen inguruan egin zuen, baina jakin badakigu Al-Gassānī 1691. urtean zegoela Espainian, eta data hori egiaztatu dute enbaxadore-lan hori aztertu duten historialariek, hala nola Vernetek eta Palauk.

Al Andalusen konkistari buruzko datuei dagokienez, al-Gassānī-k dio Muḥammad ibn Muzayn-en galdutako liburu batetik hartu zituela. Mu-ḥammad ibn Muzayn-ek, berriz, dio, Muḥammad ibn Mūsā al-Razī-ren liburu bat aurkitu zuela 1078an —273./886. urtean hil zen al-Razī—, eta liburu horretan, Hispaniaren konkista eta Mūsà ibn Nuṣayr-ekin iritsi ziren arabiar tribuen kokatze-prozesua kontatzen zen. al-Gassānī-k jakin zituen datu horietan oinarrituta,  Mūsà-k lurraldea soldaduen artean banatu zuela kontatzen du, eta bostena kalifarentzat gorde zuela, lege islamikoak agindu bezala. Halaber, Mūsà ibn Nuṣayr-ek iparraldeko mendietako biztanleei beren ondasunen zati bat erabiltzen eta beren erlijioa praktikatzen jarraitzen utzi zien, gainerako ondasunak ematearen eta tributu bat ordaintzearen truke.

Obrak

Historia de la conquista de España de Abenalcotía El Cordobés, seguida de Narración de la conquista de España tomada del libro «Al-Imamato ua as-siasato» de Abencotaiba y de la noble carta dirigida a las comarcas españolas por el visir al-Gassani, Madrid: Tipografía de Revista de Archivos, 1926, J. Ribera (itz. eta sarrera), arabierako testuaren P. de Gayangosen argitalpenerako, E. Saavedra eta F. Coderaren lankidetza izanda.

In the Lands of the Christians. Arabic travel writing in the seventeenth century. Mater, N. (arg. eta ingeleserako itz.), New York-London: Routledge, 2003.

Riḥla al-wazīr fī Iftikāk al-asīr (1690-1691), Nūrī Jarrāḥ, AbūẒabī: Dār as-Suwaydī lin Našr wa-āt-Tawzī’, 2002.

Rihlat al-wazir fi Iftikak al-asir, Abu ‘Abd Allah Muhammad (Hamma) Ibn Abd al-Wahhab al-Wazir al-Gassani, Ribera y Tarragó, J. (arg. partziala eta itz.): Colección de obras árabes de la Real Academia de la Historia, 2, Madrid, 1928.

Safīr Maghribī fī Madrīd fī niḥāyat al-qarn al-sābiʻʻashr: Riḥlat al-wazīr fī iftikāk al-asīr, by Muḥammad ibn ʻAbd al-Wahhāb Wazīr al-Ghassānī, Studia culturae Islamicae, 79. zk.; MEIS series, 1. zk., Ṭukyu: Manshūrāt Maʻhad al-Abḥāth fī lughāt wa-thaqafāt Āsyā wa-afrīqyā, 2005.

Voyage en Espagne d’un ambassadeur marocain (1690-1691).Sauvaire, H. (frantseserako itz.), Paris: Ernest Leroux Editeur, 1881. Berrarg. Paris: Hachette Livre, 2013.

Bibliografia

Arribas Palau, M.: «De nuevo sobre la embajada de al-Gassani (1690- 1691)» in al-Qanṭara: Revista de estudios árabes, 6. libk., 1.-2. faszk. (1985), 199.- 290. or.

Beck, L.: «The travelogue of a Moroccan ambassador to Charles II, 1690-1691: The Seville Ms» in The Journal of North African Studies, 20 (2015), 284.-302. or.

Hermes, F. N.: «Nostalgia for al-Andalus in early modern Moroccan Voyages en Espagne: al-Ghassānī’s Riḥlat al-wazīr fī iftikāk al-asīr (1690-1691) as a case study» in The Journal of North African Studies, 21 (2016), 433.-452. or.

Pérez de Laborda, A.: Guía para la Historia del País vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas e índices, Donostia: Txertoa, 1996, 377.-378. or.

Vernet, J.: «Embajada de al-Gassani (1690-1691)» in Al-Andalus: revista de las Escuelas de Estudios Árabes de Madrid y Granada, 18. libk., 1. zk. (1953), 109.-131. or.

Aipamen bibliografikoa

Martínez Almira, Mª. M. “Muhammad B. Abd Al-Wahhab Al-Gassani“, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 746-747.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP