Karguak eta lanbideak
Apeza, hizkuntzalaria, literatoa
Ibilbidea
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide saiatu baten semea izan zen eta, hain zuzen ere, Eibarren jaio zen, aitak herri horretako medikua izatea onartu zuelako, familia Markinan bizi zen arren. Sustrai ilustratuek eragin nabar- mena izan zuten Juan Antoniorengan. Dena den, orduan ohikoa zenez, hori ez zegoen kontraesanean jaidura erlijioso handiarekin. Horrela, anaia zaharra aitaren lanbideari jarraiki zitzaion, eta Juan Antonio, berriz, apez bidean hasi zen. Calatayudeko jesuiten Nobleen Errege Ikastetxean ikasi eta, prestakuntzaren osagarri, Teologia ikasketak egin zituen. Ondotik, apeztu eta Markinara itzuli zen, 1770ean. 1788tik, Xemeingo elizako parrokoa izan zen, harik eta 1804an zendu zen arte.
Astarloarekin harremana izan zuen, bai ingurunean bai bizipenetan, eta biak ere irizkide izan ziren hala Euskal Herriaz zuten ikuspegian nola euskararen eta Foruen etsaien aurkako polemikan. Mogel, dena den, Astarloa baino neurritsuagoa izan zen eta ez hura bezain sutsua. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide literarioa izan zen 1802az geroztik eta harreman maitekorrak izan zituen garai hartako elite intelektualarekin (Peñaflorida, Samaniego, Añibarro, Astarloa), baita atzerriko Humboldt eta Vargas Poncerekin ere.
Euskararekin batera, beste obsesioa erlijioa izan zen. Bereziki, euskal dantzen aurka oldarkorra izateaz gain, liburu-zentsore jardun, eta Inkisizioko epaile familiar izateko xedea izan zuen. Azken hori, ordea, ez zen bete. Aitzi- tik, 1777an, Inkisizioak berak akusatu eta epaitu zuen, eliztar emakume bati Ama Birjina agertzen zitzaioneko auziaren harira. Moralean zeukan ildo kontserbadorearekin bat, eta nahiz eta Mogelek ez zituen bizi izan Frantziako Iraultzaren ondorio guztiak, behar adina ezagutu zituen eta apez frantses erbesteratu bat hartu zuen etxean 1792an, iraultzaren aurkako bere jarrera ar- giaren adierazgarri.
Larramendiren eragin handia jasota, baskoiberismoa defenditzen jarraitu zuen, bai eta beste topiko batzuk ere, hala nola Leloren Kantuaren egiazkotasuna (Vargas Poncek ohartarazi bazion ere). Teoria baskoiberistei eraso egin zietenei (Traggia, adibidez) erantzun zietenetako bat izan zen, baina Astarloa eta beste batzuen muturreko jarrerak kritikatuta. Horrela, euskara penintsulako lehen hizkuntza zela defenditu bazuen ere, ez zuen onartu euskara Babeleko nahasmenduaren aurreko hizkuntza izatea. Hori, ordea, ez zen traba izan hizkuntzaren garbitasuna gogor aldezteko. Mitxelenak esana da, adibidez, Mogel izan zela lehena eta erarik adierazgarrienean defenditzen hizkuntza Foruaren gainetik zegoela.
Haren lanik ospetsuena eta, halaber, nabarmenena, Mogelen gako sozialak argitze aldera, Peru Abarka da. Hartan, baserri girotik datorren gizon ikasi batek Maisu Juan ezjakin kaletarrari erakusten dio hamaika arlotan. Biak erabat dira ezberdinak: janzkera, ohitura kristauak, lanerako morala, tradizioari men egitea… Horretan guztian dualtasun ia manikeoa proposatzen da. Azkenean, Peruren baserrian egun batzuk eman eta gero, Maisu Juan damutu eta aldatuko da.
Adituek era bateko zein besteko interpretazioak egin dituzte Peru Abarkaz. Erromantizismoarekiko loturak dituela esan dute Juaristik eta Altunak; beste batzuek, berriz, neoklasikoa iritzi diote (Altzibar) edo eragin ilustratuak azpimarratu dituzte, hala nola Rousseauren eraginak eta haren «basati ona» ereduarenak (Lojendio, Diez Ezkerra…). Dualismo puztuetatik ihesi, Javier Estebanek berrikitan berretsi du lotura duela Ilustrazio mota jakin batekin, hau da, ez dela ulertzen Erromantizismoaren erabateko aurkakotasun gisa, baizik eta hain zurruna ez den zerbait bezala, Humboldtek berak ordezkatuko lukeena. Halaber, Campomanesen Espainiako lanekin lotu du eta herri xehea lanerako, moraltasun zuzenerako eta ohitura onetarako hezteko egitasmoarekin. Hori guztia bat heldu da diskurtso zibilizatzaile ilustratuarekin, baina kontuan hartuta, halaber, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bigarren belaunaldiak hartutako nekazaritza-joera. Ilustrazio horrek, izan ere, egiazkotasunaren eta jatortasunaren ikurra zekusan herri balio batzuetan. Kontua da Europako ilustratuen artean, pentsatzen duguna baino ohikoxeagoa da «funts» horien bilaketa, gisa horretan kutsu kontser- badoreagoa duen Ilustrazioa itxuratuta. Ideia horrek zuzenean lotzen du Peru Abarca Mogelek hizkuntza edo moral garbiaren bila ondutako beste la- nekin.
Peru Abarca nekazaritza-munduaren idealizazioa da tradizio ekonomikorik garbienean, zeinean pater familiasek etxea eta etxekoak ongi gobernatzeko eredu izan behar duen. Peruk, jakina, badaki ordena horrek Bizkaiko Foruan duela oinarria. Xehetasunez ezagutzen du Forua, bai eta Foruak kaparetasun estatusa bizkaitarren artean errotzeko duen garrantzia ere. Bere garaian, bazirudien lana jende ikasiarentzat idatzi zela, landa-giroko eliteentzat, haientzat eskuliburu gisako bat izan zedin, bai etxeko jaun onaren inguruan, bai eta komunitate baskongado baten zuzendari onaren inguruan ere. Horretan, haren asmoa bat zetorren garai hartan ondutako beste idazki batzuen xedearekin, hala nola Umerezek edo Oxangoitik idatzitakoekin. Handik 80 urtera argitaratu zenean egindako irakurketaren ondorioz, lanari bestelako eitea eman zitzaion, hots, euskal baserria eta nekazaritza goresteko tradizio luzearen lehen atala izan baitzen, horiek oro arraza garbiaren funtsa zirelakoan. Ikuspegi hori Sabinoren nazionalismoak areagotu zuen.
Mogelek euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen. Haren lan erlijiosoa be- rehala plazaratu zen. Hark ondutako testu literario eta apologetikoek, ordea, beste 80-100 urte behar izan zituzten argia ikusteko. Bi iloba jarraiki zitzaizkion euskara lantzeari dagokionez: Juan Jose eta Vicenta Antonia. Emakumeak Ipui Onac lana idatzi zuen, hots, Esoporen, Samaniegoren eta Ibañez de la Renteriaren 50 alegia biltzen ditu eta Juan Antoniok buru-belarri lagundu zion. Liburuak osabaren eta ilobaren asmoak uzten ditu agerian, moral zalantzagarrikotzat jotako ipuin zaharren ordez haurrentzako irakaspen erabilgarri eta jainkotiarrak zekartzaten ipuinak zabaltzeko, baina baita nekazarientzako ere. Horretarako, itzulitako alegia batzuen irakaspenak ere aldatu eta kristautu zituzten.
Obrak
Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac, Iruñea: Viuda de Ez- querro, 1800. Gipuzkeraz idatzia.
Confesiño ona edo Ceimbat gauzac lagundu biar deutseen Confesinuari ondo eguiña iza- teco, Vitoria-Gasteiz: Fermín Larumbe, 1803. Bizkaieraz idatzia.
Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores la- tinos o Demostración práctica de la pureza, fecundidad y elocuencia del idioma Bascuence contra las preocupaciones de varios escritores extraños y contra algu- nos bascongados, que solo tienen una noticia superficial del idioma patrio, Tolosa: Francisco de Lama, 1802.
El catequista vascongado / Cristau aracasle euscalduna [1800-1804], A. AREJITA (arg.), Bilbo: Labayen Ikastegia, 1994, Bizkaiko Aldundiko Liburutegian gordea dagoen izenburu bereko eskuizkribu batetik abiatuta.
Nomenclatura de las voces guipuzcoanas, sus correspondientes vizcainas y castellanas, para que se puedan entender ambos dialectos, 1802.
Cristinauaren jaquinvidea [1805], Asteteren katiximaren itzulpena, hainbat aldiz eta hainbat izenbururekin argitaratua (Cristiñau Doctriñia, adibidez, Bilbo: Pedro An- tonio Apraiz, 1819; Bilbo: José Basozábal, 1821; Bilbo: Adolfo Depont, 1838. Edi- zio modernoa ere badago: Christinaubaren ikasbidea edo doctrina cristiania, Luis VILLASANTEk ondua. Bilbo: Euskaltzaindia, 1987.
La Historia y Geografía de España ilustradas por el Idioma Vascuence. En la que trata de la Religión de los antiguos Cántabros, de la unidad del idioma primitivo español con- tra el sistema particular del Abate Masdeu. Demostración de los vocables vasconga- dos que se hallan en toda la Península según el mapa general de España. Nombres de la Historia antigua de ella. Nomenclatura de Cataluña [1800]. Lehen zatia Justo GA- RATEk Euskera aldizkarian argitaratua 16 (1935), 187-354. orr., eta aparteko tira- dan, Bermeon, 1936an. Bigarren zatiak ez zuen argia ikusi, atal bat inprimatua eta prest egon arren Euskera aldizkarian argitaratzeko 18 (1937), 1-71. orr.
Cartas y disertaciones de don Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada, Dr. Heine Berlín-Leipzig jaunak ondua, 1847; Historiako Errege Akademia, Memo- rial Histórico Español, VII. liburukia, 703-753., Madril: José Rodríguezen Inprima- tegia, 1854. Vargas Poncerekiko korrespondentzia barne. Korrespondentzia hori ere honakoan dago argitaratua: MOGUEL, J. A., Cartas y disertaciones sobre la lengua vascongada, Bilbo: Euskalduna Inprimategia, 1870; M. DE SEOANE, Corresponden- cia epistolar entre D. José Vargas Ponce y Ponce y D. Juan Antonio Moguel sobre etimologías vascongadas, en varias páginas de la revista Euskal Erria, 65 (1911); 66 (1912); 67 (1912); Justo GARATE, La época, 76-97. orr. J. GARATEk, halaber, beste bost gutun argitaragabe argitaratu zituen Ensayos euskarianos lanean, Bilbo 1935, 215-229. orr.
El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan, [1802], Durango: Julio Elizalde, 1881. Gaztelaniaz 1898an agertu zen, R. M. DE AZKUEren eskutik, Euskalzale aldizkariko orrialdeetan. Gregorio ARRÚEk gipuzkerazko bertsioa argitaratu zuen Boletín de la Real Sociedad Bascon- gada de Amigos del País aldizkarian, 1948an eta hur. Ediciones modernas, Bilbon: La Gran Enciclopedia Vasca, IV. liburukia, 1970; Durango: Euskal Editoreen Elkartea Klasikoak, 1984; ele bitan, Donostian: Orain, 1995, I. Urdanibiaren aurkezpenarekin.
Apología de la Lengua Bascuence contra las erradas ideas y congeturas de D. Joaquín Traggia, autor del artículo del origen de dicha lengua en el Diccionario Histórico- Geográfico de la Real Academia: V. Navarra [c. 1802-03]. «Apología de la lengua Bascuence» gisa argitaratu zen, Euskal Erria, XXV, 2. seihilekoa, 1891, 38., 69., 116., 137., 212., 244., 270., 297., 336., 369., 390., 442., 474., 497. eta 524. orr.
Análisis filológico de un sermón euskerico escrito en 1792, por don Juan Antonio Moguel, cura párroco de Markina, e inédito hasta la fecha, [1792]. Sabino Aranak Bizkaitarra aldizkarian argitaratua, 1895-1896.
Pascalen Gogamenak, Pascalen pentsamenduen itzulpena, R. M. DE AZKUEk Euskalzale aldizkarian argitaratua, 1899.
SORALUCE Y ZUBIZARRETA, N. de, Más biografías y catálogo de Obras Vasco-navarras, Gas- teiz, 1871, 26. orr. Egileak dio Mogelek Estudios gramaticales sobre el vascuence lana idatzi zuela. Gasteiz: F. Larumbe, 1803, bai eta Diálogos vascongados ere. Bilbao; Apraiz, 1816.
Bibliografia
ALTUNA, B., El buen vasco. Génesis de la tradición «Euskaldun fededun», Donostia: Hiria, 2012.
AREJITA, A., La obra de Juan Antonio Moguel. Tesis doctoral dirigida por A. Irigoyen. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 1995.
DÍAZ EZKERRA, M., «Peru Abarca como acto comunicativo», Euskera, 27. libk., 1. zk. (1982), 13-57. orr.
ESTEBAN OCHOA DE ERIBE, J., Discursos civilizadores. Escritores, lectores y lecturas de textos en euskera (c. 1767 – c. 1833), Madril: Sílex, 2018.
GÁRATE, J., La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel, Bilbo: Junta de Cultura Vasca, 1936.
MADARIAGA, J., Apologistas y detractores de la lengua vasca, Donostia-Donostia: Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa aztertzeko Fundazioa, 2008.
MAÑARICÚA, A. E. de, Historiografía de Vizcaya. Desde Lope García de Salazar a Labayru [1971], Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2012, 3. arg.
TOVAR, A., Mitología e ideología sobre la lengua vasca, Madril: Alianza, 1980.
VILLASANTE, L., Historia de la Literatura Vasca, Burgos: Arantzazu, 1979, 2. arg.





