Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EUROPAKO ERROMESAK ETA BIDAIARIAK

MARTIROS ARZENDJANGOOA (Mártir de Arzendjan) (Armenia, XVI. mendea).

Karguak eta lanbideak

Arzendjango apezpikua, erromesa.

Ibilbidea

Arzendjango (Armenia) apezpikua. Santiago de Compostelarako erromesaldia egin zuen, kostaldeko bidetik, Armenian hasitako bi urteko bidaia luze baten amaiera moduan. Bidaia horretan, San Pedroren hilobia ere bisitatu zuen, Erroman. Bidaia, segur aski, 1489. urtetik 1491.era bitartean egin zuen, edo zertxobait geroago. Agian, bidaldiak bazuen bigarren mailako beste helburu bat: Armeniako gutxiengo katolikoaren laguntza ekonomikoa lortzea, turkiarren aurka borrokatzeko.

Erromesaldiaren oroitzapenak idatziz jaso zituen, eta horixe da kostaldeko bidearen lehenbiziko gida.

Bidaiaren kontakizuna armeniera arruntez —turkierako maileguekin— idatzitako eskuizkribu batean jaso zuen. Testuan, Baskonian barrena egindako ibilbideari buruzko informazio ugari ematen du. Baionara iritsi zen, bidean Paris, Tours eta Poitiers zeharkatuta, eta apostoluaren hilobira joateko, kostaldeko bidea hartu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuta, eta Hondarribira iritsi zen. Han, ostatua hartu zuen, eta harrituta geratu zen ostatua eman zioten senar-emazteak berarentzat eta berarengatik limosna eskatzen ikustean. Hondarribitik Donostiara eta Bilbora joan zen. Itzultzeko bidaian, bide bera hartu zuen, eta «itsaso unibertsalaren ertzean dauden hiri asko» zeharkatu zituen, «Bilbora iritsi baino lehen». «Portugalete hiri handian» hartu zuen ostatu. Bizkaitik, Getariara joan zen, eta han itsasontzi bat hartu zuen, Andaluziara eta Marokora joateko.

Obrak

García Mercadal, J. (arg. eta itz.): Viajes de extranjeros por España y Portugal: desde los tiempos más remotos, hasta fines del siglo xvi. III, Madrid: Aguilar, 1952.

Bibliografia

Iñarrea las Heras, I.: «Las traducciones del relato sobre el viaje por Europa del Obispo Armenio Mártir (1489-1496): texto, paratextos y público lector» in Sendebar, 19 (2018), 5.-34. or.

Sánchez Diana, J. M.ª, «Viajes, viajeros y albergues en la España de los Austrias» in –Chronica nova, 7 (1972), 35.-93. or.

Aipamen bibliografikoa

Chicharro Lázaro, A., “Martiros de Arzendjan”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 722-723.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP