Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

MARTINEZ DE SALVATIERRA MARTINEZ DE ISUNZA, Diego (Diego de Salvatierra) (XVI. mendea)

Karguak eta lanbideak

Historialaria

Ibilbidea

Gasteizen jaio zen eta Arabako diputatu nagusi izan zen (1546-1549), Gasteizko Errejidore (1585) eta hiriburuko alkate (1587) ere bai. Errege-erreginen kapera sortu zuen San Pedron, eta han lurperatu zuten. Errejidorea zen garaian, Gobierno y República de Vitoria (1585) lan mardula idatzi zuen, hasierako atalak Baskoniaren eta euskararen antzinatasuna erakutsi nahi zituzten tesi tubalista eta kantabristei eskainiz, eta ondoren Gasteizen historia eta haren erakundeak deskribatuz. Iruña Okaren hondakinen deskribapen txiki bat eman zuen lehenengo egilea izan zen, Gasteiz Zaharrarekin identifikatuz eta, hurrengo historialariek bezala, huts egin zuen erromatar hiri hori «silla real de moros en Álava» izan zela baieztatu zuenean. Beste gertakari historiko asko jaso zituenean ere ez zuen dokumentazio sendorik erabili, eta gauza askoren berri eman zuen, herri usadiozko esaera zaharren euskarri bakarrarekin.

Diego Martinez de Salvatierrak, gainera, 1585ean zabaldu eta osatu zuen Zaldibiak 1564an idatzitako Suma de las cosas cantabricas è guipuzcoanas lana.

Obrak

Gobierno y República de Vitoria, 1585. Eskuizkribua.

Suma de las cosas cantabricas è guipuzcoanas [Manuscrito] compuestas por Zalvidea, natural de la Villa de Tolosa, escrita el año de 1564; aumentadas, é aclaradas algunas cosas por Diego de Salvatierra, regidor de la Ciudad de Vitoria en el año de 1585, s. l., 1585.

Bibliografia

Martínez de Artola, A., «Salvatierra Martínez de Isunza, Diego Martínez de», in Auñamendi Eusko Entziklopedia. Online edizioa: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/salvatierra-martinez-de-isunza-diego-martinez-de/ar-120868/ (2018ko urriaren 8an egindako kontsulta).

Serdán y Aguirregavidia, E., Rincones de la historia vitoriana, Gasteiz: Inprimategi Probintziala, 14.-21. or. Berrarg. faksimilea Valladolid: Maxtor, 2008.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Martínez de Salvatierra Martínez de Isunza, Diego”, Jimeno Aranguren, R., (dir),Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 415.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP