Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

MACEDA, Miguel Jose (Miguel Joseph de Maceda) (Iruñea, 1744 – Erroma, 1805).

Karguak eta lanbideak

Jesuita eta hagiografoa

Ibilbidea

Iruñean sortu zen, jesuita eta De celeri propagatione evangelii in universo mundo libri tres (1798) lanaren egilea izan zen. Latinez idatzi eta Bolonian argitaratu zen lan hartan berriro interpretatzen ziren Nafarroako kristautasunaren sorrera eta Iruñeko apezpikutzaren eraikuntza san Ferminen figuraren gainean. Analisi hura abiatu zen Santa Marta de Monte-Ugoren monasterioan, Florentziatik hurbil, xviii. mendean aurkitu ziren akta batzuk. Agiri horiek x. mendekoak ziren, eta Florentziako Librería Riccardiana liburutegian gorde zirenez iturriari Códice Riccardiano deitu zitzaion. Akta horien arabera, Macedak interpretatzen zuenez, san Fermín i. mendean bizi izan zen. Iruñeko Udalak ordaindu zuen gaztelaniarako itzulpena, eta Actas sinceras nuevamente descubiertas de los Santos Saturnino, Honesto y Fermín, apóstoles de la Antigua Vasconia (1798) izenburuaz argitaratu zen. Akta haiek  faltsutzat jo zituzten Bolandistek, eta Macedaren tesiek ez zuten izan arrakastarik nazioarteko historiografian. Baina Nafarroan bai, indarra izaten jarraitu zuten xx. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadara arte, eta horrek baldintzatu zuen Iruñeko artzapezpikutzaren egoitzaren inguruko historiografia.

Obrak

Hosius vere Hosius; hoc est. Hosius vere innocens, vere sanctus, Bolonia: Lelius a Vulpe, 1790. Berrarg. Kessinger Publishing Co., 2010.

Actas sinceras nuevamente descubiertas de los Santos Saturnino, Honesto y Fermín, apóstoles de la antigua Vasconia, Madrid: Imprenta Real, 1798.

De celeri propagatione evangelii in universo mundo libri tres, Bolonia: Tipografia di San Tommaso, 1798.

Bibliografia

Jimeno Aranguren, R., Orígenes del cristianismo en la tierra de los vascones, Iruñea: Pamiela, 2003.

Jimeno Jurío, J. M.ª, Historia de Pamplona. Síntesis de una evolución, Iruñea: Ediciones y Libros, 1975. Berrarg. handitua Historia de Pamplona y de sus lenguas. Tafalla: Txalaparta, 1995. Berrarg. Navarra, Historia del euskera. III. Pamplona y su Cuenca, Iruñea: Pamiela-Udalbide-Euskara Kultur Elkargoa, 2007, 47.-302. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Maceda, Miguel Jose”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 568.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP