Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ARABAKO EGILEAK ETA OBRAK

LUZURIAGA, Juan (Ozaeta, Araba – s. l., XVII. mendea).

Karguak eta lanbideak

Fraide frantziskotarra eta historialaria

Ibilbidea

Fraide frantziskotarra, predikatzaile apostolikoa, irakurlea, Kantabria eta Valentziako probintzia frantziskotarren aita eta Espainia Berriaren eta Filipinetako Uharteen ordezkari nagusia izan zen; beraz, itzal handia izan zuen Luzuriagak beste predikatzaile frantziskotar ugarirengan, besteak beste frai Antonio Ezkarai edo frai Juan Mendozarengan, hari eskaini baitzizkioten beren idatziak. Mexikora iritsi zen 1683an, eta han jarraitu zituen bere erlijio- eta idazle-lanak. Han idatzi zuen Paraninfo celeste, historia de mystica Zarza, milagrosa Imagen y prodigiosa del santuario de Aranzazu lana, Gipuzkoaren historia kontatuz, Arantzazuko Andre Mariaren agerpenaren inguruan ardaztuta. Izan ere, agerpen hori baliatzen du herrialdearen historia bi alditan banatzeko. Beste alde batetik, Kantabria Gipuzkoarekin identifikatzen du, eta kanbriarrek betidanik independentzia izan zutela esaten du. Gaztelarekiko batasuna librea eta onetsia izan zen, eta kaparetasun unibertsala, berriz, Jainkoak emana, lur horiek inoiz ez baitziren erori atzerritarren mendean.

Obrak

Avisos para el alma y camino del Cielo, 1677.

Paraninfo celeste, historia de mystica Zarza, milagrosa Imagen y prodigiosa del santuario de Aranzazu, 1686.

Vida de la venerable Ana del Costado de Cristo, y Vida del Ilmo. y venenerable Sr. don Fray Juan de Zumarraga

Bibliografia

Etxebarria Lejarra, J. M., «Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia Liburuari eranskin batzuk», in Karmel, 252 (2005), 26.-46. or.

Tejada, F. E. de eta Percopo, G., La Provincia de Guipúzcoa, Madrid: Ediciones Minotauro, 1965.

Torales Pacheco, M.ª C., Ilustrados en la Nueva España: los socios de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Mexiko: Universidad Iberoamericana, 2001.

Aipamen bibliografikoa

Intxaustegi Jauregi, N.J., “Luzuriaga, Juan”, Jimeno Aranguren, R., (dir),Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 421.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP