Karguak eta lanbideak
Jurista, idazlea eta errege-kontseilaria
Ibilbidea
en horrekin ezaguna bazen ere, benetan Juan López de Vivero zuen izena. Vasco Pérez de Vivero zen haren aita, Coruñako gotorlekuko alkaidea. Nobleziakoa ez izan arren, Errege-erregina Katolikoek kaparetasuna eman zioten 1496an. 1515ean maiorazko bat sortu zuen. Unibertsitateko ikasketak Salamancan egin zituen, 1481ean Kanonetako batxiler eta lizentziadun tituluak lortuz. San Bartolomeren ikastetxe nagusiaren beka bati esker, 1496an doktore gradua lortu zuen. Ondoren Valladolideko Unibertsitatean Kanonetako Primako katedrako irakasle aritu zen.
Ordurako, 1491n, epaile-entzule izendatua zen Valladolideko Entzutegi eta Kantzelaritzan. 1494an kargu berarekin joan zen Ciudad Realeko entzutegira. Hiru urte eskas iragan ondoren, berriro Valladolidera itzuli zen, Bizkaiko Aretoko epaile nagusi izendatu baitzuten. Han ebazten ziren Bizkaian ematen ziren epaiei jarritako helegiteak. Handik gutxira, Errege-erregina Katolikoek errege-kontseilari izendatu zuten, eta bizi artean bete zuen kargua. Kargu horrekin batera, kontulari-teniente (1506-1507), Deskarguen Auzitegiko epaile (1505-1523) eta Honrado Concejo de la Mesta (1510) izeneko artzain-elkarteko buru ere izan zen. 1524an hil zen.
Mayor de Vivero andrearekin ezkondu zen López de Palacios Rubios, eta haien seme-alabak izan ziren, besteak beste: Gonzalo Pérez de Vivero, itsas-borrokaldi batean hila; Alonso Pérez de Vivero lizentziaduna, Salamancako Cuencako ikastetxe nagusikoa, eta Ana Vivero, ondoren ezkondu zena Tornadizosko jaun Alonso de Monroyrekin.
Palacios Rubios Errege-erregina Katolikoen garaiko jurista gaztelar nagusietako bat da. Koroa espainiarraren aholkularia izan zen Amerikako eta Nafarroako konkisten ondorioz sortutako auzi juridikoetan. 1505ean aldarrikatu ziren «Toroko Legeen» idazleetako bat izan zen. Bere lanetan erakutsi zuen prestakuntza zabala eta oso sendoa zuela glossa eta commentaria erako Zuzenbide erkide erromatar-kanonikoan, eta gainera, nolabaiteko kezka eta eragin humanistak ere bazituela.
Haren lehen lan juridikoak lotuta daude Salamancako eta Valladolideko Unibertsitateetan izan zuen irakasle-lanarekin: Repetitio edo Comentario izenekoa Errege Foruaren hainbat legeren gainean, gaur ezezaguna den lana, baina berak aipatzen zuena beste zenbait lanetan; Zuzenbide kanonikoaren testuen gaineko iruzkinak eta azalpenak, horiek ere ezezagunak gaur, eta haren beste lan batzuetan aipatzen zirenak, Recollectis (in meis Recollectis) izenburupean. Garrantzitsua da haren Repetitio in Rubricam et capitulum per vestras de donationibus inter virum et uxorem izeneko lana. Salamancako Unibertsitateko Kanonetako lizentziadun gradua lortu zuenean prestatu zuen lan hura, eta handik urte askotara amaitu eta argitaratu zuen, 1503an, Valladoliden. Une hartatik aurrera, lan klasikoa bihurtu zen senar-emazte arteko dohaintzei zegokienez.
Haren ekoizpen juridikoaren bigarren eremu bat Errege-erregina Katolikoen zerbitzura egindako lanei dagokiena da, esku-hartzera deitu zuten auzi eta gaien ingurukoa. Alde horretatik, parte-hartze aktiboa izan zuen Toroko 83 Legeen eztabaidan eta erredakzioan (1505), eta haiek amaitu eta aldarrikatu zirenean, haiei buruzko iruzkinak eta glosak idatzi zituen. Lana Glossemata Legum Tauri izenburupean argitaratu zen López hil ondoren, eta zezenketaren inguruko legeen lehenbiziko iruzkin klasikoetakoa bilakatu zen. Handik gutxira, Concejo de la Mesta artzain-erakundean egin zituen lanetako bat izan zen haren lege, ordenantza eta aldarrikapen guztiak gorputz ordenatu batean biltzea, ondoren argitara eman zena Copilacion de todas las leyes y ordenanças del honrrado concejo de la Mesta izenburupean.
Nafarroako erresuma eskuratzeko unean sortu ziren eztabaida juridikoetan ere parte hartu zuen, baina auzi hartatik alde batera geratu zen, erregearen baimenez, tratatu labur bat osatzeko agindua zuelako, erresuma hori eskuratzeko eta beretzat atxikitzeko Fernando Katolikoak zuen eskubidea justifikatuko zuena. Burgosen argitaratu zen lan hori, 1515ean, De iustitia et iure obtentionis ac retentionis regni Navarrae izenburupean.
Urte horietan bertan, Amerikaren aurkikuntzaren inguruan eta hango herritarrei eman beharreko trataerari buruz piztu zen eztabaidan parte hartzera deitu zuten. Burgosko Batzarraren ondoren (1512), Mundu Berri hura eskuratzeko eta atxikitzeko Gaztelako Koroak aldarrikatzen ahal zituen tituluak auzitan jarri ziren. Lópezen arabera, titulu horiek Zuzenbide erkide erromatar-kanonikoaren testuinguru kulturalean oinarritzen ziren, batez ere Alejandro VI.a aita santuak emandako dohaintzaren baliozkotasunean, eta hala azaldu zuen tratatu labur batean, De insulis Maris Occeani izenburupean. Argitaratu gabe egon zen joan den mendera arte(1954).
Ameriketako indigenen aurkako gerraren zilegitasuna berehala jarri zen auzitan, eta hasierako konponbidea ustez López de Palacios Rubiosek idatzitako tesi batek eskaini zuen. Haren arabera, indigenei jakinarazi behar zitzaien aita santuaren dohaintza bat bazegoela, eta Gaztelako errege-erreginen jurisdikzio tenporala eta aita santuaren jurisdikzio espirituala onartzeko eskatu behar zitzaien, bestela gerra izanen zelako. Era horretan, indigenek ez bazuten men egiten beren egoera juridiko berriaren aurrean, erreakzio justifikatua izanen zen gerra. Doktrina hori zehaztuta zegoen Valladolideko Batzarraren (1513) ondoren, «Requerimiento» delakoaren erredakzioan, eta dokumentu hura erakutsi behar zieten indigenei konkistatzaile guztiek, konkista-espedizioari ekin aurretik.
Haren lanen hirugarren multzo bat osatu zen auzitegietako jarduera juridiko praktikoago baten inguruan. Tartean zegoen haren Consilia izenekoez osatutako liburuki bat, alegia, hark auzi juridiko zehatzen inguruan emandako erantzunak edo kontseiluak. Gaur ez dago haren berririk, baina berak aipatu zuen senar-emazteen arteko dohaintzei buruz egin zuen Repetitio lanean.
Beste lan bat zen Allegatio in materia haeresis izenekoa, Inkisizioaren Ofizio Santuko Auzitegiaren aurrean Rodrigo Carrión defendatzeko egina, eta Erroman argitaratu zena (1581), gai berari buruz Anbrosio de Vignatek eta Paulo Ghirlandik egin zituzten tratatuekin batera; haren antzekoa zen Libellus de beneficiis in curia vacantibus lana, lehen aldiz argitaratua Sevillan (1514); eta Tractatu de maioratu, egileak berak beste lan batzuetan izenburu horrekin aipatu zuen eskuizkribua, Alventosko markesak De primogenitura modukolan gisa aipatu zuena etaxvi. mendean ezezaguna zena.
Haren azken lanak gai juridiko hutsetik harago iristen ziren. Halakoa da Tractado del esfuerço bellico heroico lana, lehen aldiz Salamancan (1524) argitaratua eta bigarrenez Madrilen (1793), frai Francisco de Moralesen oharrez osatua. Haren Politicae catholicae instructione ezaguna da Palacios Rubiosek berak bere lan gisa aipatu zuelako Repetitio lanean. Beharbada lan hori bera da Alventosko markesak De Regis institutione edo Del gobierno doméstico izenez aipatu zuena.
Obrak
Repetitio in Rubricam et capitulum per vestras de donationibus inter virum et uxorem, Valladolid: Jacobum de Gomiel, 1503. Berrargk. Lugduni: excudebat Ioannes Crespin, 1538; Lyon, 1543; Lugduni: excudebat Godefridus & Marcellus Beringi, fratres, 1551; Frankfurt am Main: apud Georgium Cordinum, 1573; Lugduni: supmtibus Philipi Tinghi, 1576; Lugduni: ex officina Ildefonsi Terranova & Neyla, 1578.
Copilacion de todas las leyes y ordenanças del honrrado concejo dela [sic] mesta general de Castilla y de Leo[n]: q[ue] antiguame[n] te son fechas con otras sacadas delos [sic] libros del co[n]cejo con todas las declaraciones dellas, Cifuentes, septiembre 1511.
De beneficiis in curia vacantibus, Hispali. Ioannem Varrella, 1514. Berrarg. Salmanticae, 1517.
De iustitia et iure obtentionis ac retentionis regni Navarrae, Burgos, ca. 1515; Tractado del esfuerço bellico heroico, Salamanca: a expensas de Gaspar de Rossiñolis, 1524. Berrarg. Frai F. de Moralesen oharrez osatua. Madrid: en la Imprenta de Sancha, 1793.
Glossemata legum Tauri quasvulgo de Toro appellat, omnibus in iure versantibus, Salamanca: expensis Ioannis de Iunta, 1542.
Allegatio in materia Haeresis, Roma, ex typographia Georgii Ferrarii, 1581; Opera varia […] adiectis annotationibus Ioannis Bernardi Diaz de Luco Episcopi Calagurritani, et Doctoris Ioannis Barahona, Antuerpiae: apud haeredes Martini Nutii et Ioannem Meursium, 1615. Berrarg. Antuerpiae: apud Ioannem Keerbegium, 1616.
De las islas del mar océano por Juan López de Palacios Rubios. Del dominio de los reyes de España sobre los indios por Matías de Paz. Introd. de Silvio Zavala; traducción, notas y bibliografía de Agustín Millares Carlo, México: Fondo de Cultura Económica, 1954.
Bibliografia
Barrientos Grandón, «Juan López de Vivero», in Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/12315/juan-lopez-de-vivero (2018ko abuztuaren 14n egindako kontsulta).
Bullón y Fernández, E., El doctor Palacios Rubios y sus obras. Un colaborador de los Reyes Católicos, Madrid: Librería General de Victoriano Suárez, 1927.
Cabrera, L., «El doctor Juan López de Palacios Rubios, consejero de los Reyes Católicos», in Isabel la Católica y su época. Actas del congreso internacional, Valladolid-Barcelona-Granada: Instituto Universitario de Historia Simancas, 2004, 731.-746. or.
Felkel, R. W., «El tratado del esfuerzo bélico heroico de Juan López Palacios Rubios: ¿Una fuente del Quijote?», in Anales Cervantinos, 28 (1990), 45.-62. or
Floranes, R. de, «Vida literaria del canciller D. Pedro López de Ayala, restaurador de las letras de Castilla»,in Colección de Documentos Inéditos para la Historia de España, XIX, Madrid: Imprenta de la Viuda de Calero, 1851, 356.-372. or.
Garrido Arredondo, J., «López de Palacios Rubios», in Peláez, M. J.(arg.), Diccionario crítico de juristas españoles, portugueses y latinoamericanos, I, Zaragoza-Barcelona: Departamento de Derecho Privado Especial de la Universidad de Málaga, 2005, 487.-488. or.
Mateu Climent, J., Vida, época y trabajos del eminente doctor y jurisconsulto Palacios Rubios, Bilbo: Universidad de Deusto, 1958.
Millares Carlo, A., Tres estudios bibliográficos. I. Juan López de Palacios Rubios. II. Antonio de León Pinelo. III. El cronista Gil González Dávila y sus obras, Maracaibo: Universidad de Zulia, 1961.
Petit Calvo, C., «De iustitia et iure retentiones Regni Navarrae», in Centralismo y Autonomismo en los siglos xvi–xvii. Homenaje al profesor Jesús Lalinde Abadía, Barcelona: Universitat, 1990, 219.-337. or.
Ruiz de Vergara y Álava, F., Historia del Colegio Viejo de S. Bartholomé, Madrid: Andrés Ortega, 1766, 217.-220. or.
Aipamen bibliografikoa
Monteano Sorbet, P. J., “Lopez de Palacios Rubios, Juan”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 628-632.





