Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EUSKAL HERRITIK KANPOKO EGILEAK ETA OBRAK

LONING, Adolf (Alemania, XIX. mendea).

Karguak eta lanbideak

 Militarra eta historialaria

Ibilbidea

Militarra zen lanbidez, eta Fernando VII.aren Errege Goardiako kidea izan zen. Erregea hil eta Lehenengo Gerra Karlista hasi ondoren, 1834an Tomas Zumalakarregiren armadan eman zuen izena, eta horrenbestez, lehenengo alemana izan zen izena ematen lerro karlistetan. Atzerritar ugari sartu ziren armada karlistan, besteak beste, Charles Frederick Henningsen, Bruselan jaiotako ingelesa, edo Alphonse Barrés de Molard eta Alexis Sabatier frantziarrak. Parte-hartze aktiboa izan zuen gerra-frontean, esaterako Dulantziko eta Etxa- barriko Bentako gatazketan (1834ko urrian), Mendigorriakoan (1835eko uztailean) edo Eugikoan (1836ko abuztuan). Beste eginkizun mota batzuk ere izan zituen gatazka zibil haren testuinguruan, esaterako, Frantziara joan zen Zumalakarregiren misio bat betetzera.

Gatazka amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen, eta Gerra Karlistari buruz egin zituen azterlanak idazten aritu zen han, zehaztasun handiz azalduz ohiturak, armada karlista, noblezia edo eguneroko bizitza. Aipagarria da Nafarroako eta Euskal Probintzietako foruei buruz 1843an argitaratu zuen lana.

Obrak

Die fueros des Königreiches Navarra und der Baskischen Provinzen Alava, Biscaya und Guipuzcoa, Hannover: Helmingsche Hofbuchlandlung, 1843.

Das Spanische Volk in seinen Städten, Sitten und Gebräuchen mit Episoden aus dem Karlistichen Erbfolgekriege, Hannover: Verlag der Hanschen Hofbuchhandlung, 1844.

Bibliografia

BROERS, M. eta CAIANI, A., A History of the European Restorations, Lon- don: Bloomsbury, 2019.

GUINOT, D. L., Diálogo de emperatrices, New York: Trafford Publishing, 2018.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP