Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

LOIZAGA VILDOSOLA, Casimiro (Casimiro Loitzaga Bildosola) (Gernika, Bizkaia, 1782ko martxoak 4 – Bilbo, 1841eko urtarrilak 21).

Karguak eta lanbideak

Legelaria eta politikari liberala

Ibilbidea

Jose Joaquin de Loizaga eta Maria Francisca de Vildosolaren semea, Gernikakoa eta Santa Rosa de Corodiyuachikoa (Mexiko), hurrenez hurren. Gernikan jaio zen, nahiz eta familiaren etxea Galdamesko Loizagako dorretxea zen. 1823an Francisca Landa Oxirandorekin ezkondu zen, eta Bilbora joan ziren bizitzera.

1807an Lege gradua eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean, eta, horri esker, abokatu bezala hasi zen lanean, bertako Errege Audientzian eta Kantzelaritzan. Urtebete geroago, Independentzia Gerra hastearekin batera, bera eta bere ondasunak jazarri zituzten Frantziako tropen aurka agertzeagatik. 1812an, Bizkaiko Diputazio Nagusi berriaren ordezkari izendatu zuten, eta Gernikako zein Muxikako ordezkari izan zen Bilboko Batzarretan. 1813an, Bizkaiko Komandantziako Guda eta Itsas Armadaren auditoriaren arduradun izan zen, eta Bizkaiko probintziako Zentsura Batzarreko kide oso izendatu zuten. 1814an, Jaurerriko Batzar Nagusiak berrezarri zirenean, Juan Jose Maria Yandiola, lehen aholkularia, kargugabetu zuten, Napoleonen tropei laguntzea egotzita, eta, ondorioz, Loizaga bigarren aholkulari eta auzi penalen abokatu fiskal izen- datu zuten. Kargu horretan, agerian utzi zuen bere pentsaera liberala. Batzar Nagusietan egindako bilera ugarietan, Loizagak beti defendatu zuen elite tradizionalaren jarrera, Foruaren tradizio liberala oinarri hartuz. Bere jarrera politikoaren erakusgarri argia da ordezkapenen gai korapilatsuaz egin zuen defentsa. Lege horren arabera, pertsona bakar bat Jaurerriko hainbat udalerriren ordezkari izan zitekeen. Bere arrazoibidearen oinarria familian bertan zuen, bere aita hainbat herritako ordezkari izan baitzen Batzar Nagusietan. Ordezkaritzen auzia bozkatu zenean, Loizagaren aldekoek irabazi zuten.

1816an Gorteko agente kargua hartu zuen, eta bere egiteko nagusiak Jaurerriaren finantza-autonomia eta soldadutza egiteko salbuespenak defendatzea izan zen. Hiru urte geroago, 1819an, Bizkaiko lehen aholkulari izen- datu zuten, eta, hortaz, Jaurerriko aholkulari juridiko. Kargu horiengatik 20.000 erreal jaso zituen, urtero, hil zen arte.

Hirurteko liberalean (1820-1823) Espainiako Gorteetan, Bizkaia ordezka- tuko zuen diputatua izateko hautatu zuten. Hiru urteak igarota, eta foru sis- tema berrezarririk, aholkulari lanetan jarraitu zuen. Aski ezaguna zen bere pentsaera liberala, eta horrek arazo ugari ekarri zizkion, esaterako, errealis- tek zuzendutako Bilbo hiribilduko matxinadan. Hori, ordea, ez zen aholkulari lanetan jarraitzeko traba izan, eta are Gortean Jaurerriko interesak defenda- tzeko hautatu zuten behin baino gehiagotan.

Bere ideia liberalak agerian geratu ziren 1833ko irailean, Lehen Karlistal- diaren hasieran, autoritate liberalen aurkako matxinadak eztanda egin zue- nean, nahiz eta Loizagak ihes egitea lortu zuen. Handik gutxira, azaroaren 25ean, Sarsfield jeneralaren garaipenaren ondoan, Bilbo liberalen esku geratu zen eta Loizaga lanera itzuli zen, Diputazio Nagusian, liberalen helburuen alde. Bere seme Timoteo, ordea, tropa karlistekin borrokan aritu zen.

Casimiro Loizaga euskal foraltasun modernoaren adierazgarririk handie- netakoa da Bizkaian. Euskal foruzaletasun liberalak foruak mantentzea zuen helburu, ezarri berri zen Estatu liberalaren baitan, eta Errege Estatutuaren eta foru erregimenaren arteko bateragarritasunari buruzko txosten batean ga- ratu zuen bere tesia lehen aldiz, Diputazio Nagusiari 1834ko ekainaren 9an igorritako gutun batean. Bertan, Euskadirentzako hain oparoak izan ziren foru probintzietako instituzio administratiboak mantentzeko proiektua aur- keztu zen, bateragarria izan zedin Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gorte Nagu- sietan egotearekin. Sei puntuk osatzen zuten aipatu tesia: 1) Euskal probin- tziek euren Batzar Nagusietan izendatuko zituzten Monarkiako Gorteetako ordezkariak; 2) Hiru probintzietako Batzar Nagusiak ohi bezala elkartuko zi- ren Diputazio Nagusietako ordezkariak eta Gorteetako prokuradoreak izen- datzeko, gastuak eta obligazio pribatiboak ordaintzeko beharrezkoak ziren ariel edo banaketak adosteko, eta ordaindu beharreko eskarien kuotak era- bakitzeko: 3) Batzar Nagusiek beteko zituzten haiek izendatutako langileek hutsik uzten zituzten lanpostuak: 4) Diputazio Nagusiek ordura arte zituzten politika, ekonomika eta gobernu eskuduntzak izaten jarraituko zuten. 5) Di- putazio Nagusiek funts ekonomikoak biltzen eta kudeatzen jarraituko zuten probintziako langile, betebehar eta gastuak ordaintzeko; eta 6) Hiru probin- tzietako obra publikoen zain zeuden kontratu eta enpresak ez ziren berrituko, eta horietarako gordetako funtsak momentu hartan indarrean zeuden metodo berezien bidez bildu eta kudeatuko ziren.

Bera bezala, Gortean ordezkari ziren, Arabako Fausto de Otazurekin eta Gipuzkoako Monterrongo kondearekin eta Juan Esteban Izagarekin batera, Apuntes sobre el modo de conciliar la convocación del las Provincias de Vizcaya, Guipuzcoa y Álava a las Cortes Generales del reyno, con la conservación de las especiales Instituciones administrativas que tan esencialmente han contribuido a la prosperidad del país Vascongado idatzi zuen. Fausto de Otazuk Arabako Aldundiari 1834ko maiatzaren 8an igorritako bertsioagatik egin zen ezaguna. Dokumentu horretan, argi atzeman daiteke bere liberalismo foruzalea.

Bere helburuak lortu ahal izateko, Gipuzkoan, Villafuertesko kondearekin eta Juan Esteban Izagarekin lanean aritu zen, eta, Araban, Blas Lopezekin, Iñigo Ortes de Velascorekin eta Fausto Otazurekin. Azken hiru horiekin, Ob- servaciones sobre la necesidad de examinar el régimen administrativo de las Pro- vincias Vascongadas para fallar con acierto en esta materia idatzi zuen 1834ko azaroan, eta urte berean argitaratu zen Madrilen. Elkarlan emankor hori Errege Estatutuaren aurrean erantzun bateratua emateko baliagarria izan zen, Foru erregimenaren aldekoa eta espainiar konstituzio berriarekin uztar- garria.

Bere errenta Bizkaiko Jaurerriko altuenetakoa izan ez arren, elite aristo- kratiko edo gentry bizkaitarreko kidetzat hartua zen. 1837 eta 1838 artean, karlistek Bermeon, Arrankudiagan, Miraballesen, Lemoan, Foruan, Gernikan, Lumon, Mundakan eta Sukarrietan zituen landa eta hiri eremuetako jabetza higiezinak bahitu zizkioten, urtero jasotzen zituen 16.661 errealak galaraziz.

1839. urtean agintean zegoen Maria Kristina erreginak senatari izendatu zuen, baina ez zuen kargua hartu, Foruak eraldatu edo egokitzeko proiektua idaztea nahiago izan baitzuen. Bere helburua foruak eta indarrean zegoen 1837ko konstituzioa uztartzea zen. Proiektua Bizkaiko Batzar Nagusietako Komisioari aurkeztu zion, 1839ko abenduan foru aldaketaren berri eman beharra baitzuen. Ordutik aurrera landu zen diskurtso politikoan eragin han- dia izan zuen, eskubide historikoan eta Batzar Nagusien borondatean oina- rritu baitzen, eta foraltasun bizkaitarra eta monarkiaren konstituzio politiko berria bateragarri bihurtu zituelako.

Bera hil eta gutxira, 1841ean, argitaratu zen berak idatzitako Defensa legal presentada a nombre de D. Casimiro Loizaga, en el juzgado del Corregimiento Letrado de Vizcaya, sobre que no se haga innovación alguna en los vínculos viz- caínos, mientras no fuere modificada la ley séptima, título veinte y uno de sus fueros. Argitalpen hori, gainerako ideiak bezala, Jaurerriko aholkularien iturri juridikotzat hartu zen, 1876an Foruak indargabetu zituzten arte. Bere plan- teamendu teorikoek hedadura handia izan zuten garaiko foruzaleen artean. 1876ko uztailaren 21eko legeak erregimen forala bertan behera utzi zuenean, Fidel de Sagarminagak Loizagaren ideiak bere egin eta eguneratu zituen, de- fendatzeko lagungarri izanen zitzaizkiolakoan.

Obrak

Apuntes sobre el modo de conciliar la convocación del las Provincias de Vizcaya, Guipuzcoa y Álava a las Cortes Generales del reyno, con la conservación de las espe- ciales Instituciones administrativas que tan esencialmente han contribuido a la pros- peridad del país Vascongado, 1834.

 Observaciones sobre la necesidad de examinar el régimen administrativo de las Provin- cias Vascongadas para fallar con acierto en esta materia, Madril: Miguel de Burgos jaunaren moldiztegia, 1834.

Defensa legal presentada a nombre de D. Casimiro Loizaga, en el juzgado del Corregi- miento Letrado de Vizcaya, sobre que no se haga innovación alguna en los vínculos vizcaínos, mientras no fuere modificada la ley séptima, título veinte y uno de sus fue- ros. Bilbo: Delmas, 1841.

Bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, J., «Casimiro Loizaga Vildosola: la definición de los principios del régimen foral de Bizkaia o del régimen constitucional en el marco de la Constitución Española de 1837 para lograr su articulación y compatibili- dad (1782-1841)», Notitia Vasconiae. Revista de Derecho Histórico de Vasconia, 1 (2002), 219-250. orr.

AGIRREAZKUENAGA, J. (zuz.), Diccionario biográfico de los Diputados Generales, burócra- tas y patricios de Bizkaia, Bilbo: Bizkaiko Batzar Nagusiak/Juntas Generales de Biz- kaia, 1995.

AGIRREAZKUENAGA, J., «Casimiro Loizaga Vildósola», Diccionario Biográfico Es- pañol, Madril: Historiaren Errege Akademia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/84865/casimiro-loizaga-vildosola (2019ko azaroaren 21ean kontsulta- tua).

CHACÓN DELGADO, P. J., Nobleza con libertad. Biografía de la derecha vasca, Bilbo: Atxu- lar Atea, 2015.

DELMAS, J. E., Biografía universal de claros varones de Vizcaya, Bilbo: La Gran Enciclo- pedia Vasca, 1970.

VÁZQUEZ DE PRADA, M., Negociaciones sobre los fueros entre Vizcaya y el poder central, 1839-1877, Bilbo: Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1984.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP