Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE 2. Gipuzkoako egileak eta obrak

LIZARRALDE BALERDI, Jose Adriano (Zaldibia, Gipuzkoa, 1884ko martxoak 17 – Bilbo, 1935eko uztailak 25).

Karguak eta lanbideak

 Fraide frantziskotarra eta historialaria

Ibilbidea

Lizarralde, baserrian jaio eta eliza-ikasketetan jasotako prestakuntzari esker literaturan edo historian balio handiko intelektuala izan ohi den pertsonaren eredu klasikoa da. Lizarralde, izan ere, Zaldibiako Zaldibibarrena baserrian jaio eta, 14 urte zituela, Arantzazuko Eskola Serafikoan sartu zen. Erlijio-ikasketez gain, aldi berean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1901-1902an nobiziotza Zarautzen egin, 1905ean Arantzazun boto solemneak eman eta, 1910ean, Iruñean apaiztu zen.

Arantzazura bidali zuten eta, han, Humanitateetako irakaslea izan zen, bai eta Eskola Serafikoko errektoreordea ere. Hainbesteraino sustraitu zen han, non haren azterlan eta argitalpen gehienek Arantzazu, bertako Ama Birjina eta Oñatiko ingurune kulturala, erlijiozkoa eta historikoa izan baitzituzten ardatz. 1921ean, Aránzazu aldizkaria sortu eta lehen zuzendaria izan zen. Hil zenean, Arantzazuko Ama Birjinaren aldarearen oinetan ehortzi zuten solemnitate osoz.

Hainbat kargu bete zituen frantziskotarren erakundeetan, Kantabriako Probintziako definidore gisa. Hainbat etxetako zaindaria ere izan zen; haien artean, Tolosako etxekoa 1918an, eta 1931an, berriz, Bilboko frantziskotarren egoitzako nagusia.

Historiaren Errege Akademiako kide urgazlea izan zen.

Historialari gisa ondutako lan ia guztiek Euskal Herriko historia erlijiozkoa izan zuten ardatz eta, batez ere, Andre Mariari buruzko gurtzen historia. Inolako zalantzarik gabe, hona hemen haren bi lanik garrantzitsuenak: batetik, Historia de la Virgen y del Santuario de Aránzazu, hark berak bere bizitzan zehar gai horretaz bildutako guztia jaso eta zabaltzen duena (hura hil ondoan argitaratua) eta, bestetik, Historia de la Universidad Sancti Spiritus. Azken lan horretan isuri zuen Lizarraldek bere arte historiografiko guztia eta hartan ere lortu zuen ikerketa akademikorik onena. Bitxia bada ere, huraxe da erlijio-gai zehatzetik aldendu zen bakarra, nahiz eta unibertsitate horren sortzailea Rodrigo Mercado de Zuazola apezpiku oñatiarra izan. Jakina, dokumentu sorta zabalean oinarriturik lan egin zuen, eta agiri horietako batzuk transkribatu zituen, hala nola buldak, inbentarioak, eskutitzak, notario-protokoloen eskriturak eta beste, baina baita ikonografia ere, hala argazkiak nola planoak eta marrazkiak. 500etik gora orrialdetan, Unibertsitateari dagozkion alderdi askotarikoak aipatzen dira, dela sortzailearen biografia, dela irakaskuntza-plana, dela sortze-proiektua, dela administrazio-sistema, dela katedrak hornitzeko sistema.

Gainerakoan, aski nabarmena da Euskal Herriko Andre Mariaren irudiez egindako saiakera «ikonografiko, legendario eta historikoa». Gipuzkoari dagokion liburukia 1926an argitaratu zuen; Bizkaikoa, 1934an, eta Arabakoa bukatu gabe gelditu zen, zendu zenean. Lan dokumentalaz gain, landa-lan neketsua burutu zuen, elkarrizketak eginez sinesmen eta elezaharrei buruzko informazioa biltzeko eta, gainera, irudi guztiei argazkiak atera eta den-denak marraztu zituen.

Obrak

«Colegio Seráfico de Nuestra Señora de Aránzazu», El Eco Franciscano, Santiago de Compostela, XXX (1913), 520-524. or.

«La vieja Gasteiz y la nueva Vitoria», El Heraldo Alavés, 1914ko ekainak 16.

La Virgen de Aránzazu. Patrona de Guipúzcoa, Bilbo: Imp. de las Escuelas del Ave María, 1919.

«Orígenes de la vida claustral en el País Vasco», Primer Congreso de Estudios Vascos. Oñate (1918), Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1919, 590-617. or.

Historia del Convento de la Purísima Concepción de Azpeitia, Contribución a la Historia de la Cantabria Franciscana, Santiago de Compostela: Tip. de «El Eco Franciscano», 1921.

«Aparición de la Virgen de Aránzazu», Aránzazu, I (1921), 7-10. or.

«La Cruz de Aitzgorri», Aránzazu, II (1922), 45-46. or.

«Íñigo de Loyola en Aránzazu», Aránzazu, II (1922), 194-196.; 238-240. or.

Arritokietako Andra Mariaren bederatziurrena Lizarralde’tar J. A. Aita Frantziskotarrak egiña, Bergara: [s.n.], 1923.

«El escudo de Aránzazu», Aránzazu, V (1925), 326-328. or.

Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Guipúzcoa: ensayo iconográfico, legendario e histórico, Bilbo: Imp. C. Dochao de Urigüen, 1926.

«La iglesia parroquial de Oñate: su valor artístico y su tradición histórica», Revista Aloña, 1 (1926), 3-5. or.

«Por las calzadas vascas. VI, Bermeo», Aránzazu, VI (1926), 85-89. or.

«Establecimientos humanos y zonas pastoriles: alrededores de Aránzazu», Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, 6 (1926), 131-136. or.

«Establecimientos humanos y zonas pastoriles: villa de Oñate», Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, 7 (1927), 59-111. or.

«Valor histórico de la efigie de Nuestra Señora de Iciar», Homenaje a D. Carmelo Echegaray, Donostia: Imp. de la Diputación, 1928, 69-84. or.

«La Virgen de Aránzazu y el sitio de Fuenterrabia (1638)», Aránzazu, VIII (1928), 348-350. or.

«Una iconografía singular en el retablo mayor de Amurrio», Aránzazu, IX (1929), 307-310. or.

Historia de la Universidad de Sancti Spiritus de Oñate, Tolosa: Imp. Isaac López Mendizábal, 1930.

Legazpiko Gurutze Deunaren edesti ta bederatziurren laburra, Tolosa: Unión Gráfica, 1931.

«Arqueología cristiana local: el Sagrario», Aránzazu, XIII (1933), 177-182. or.

Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Vizcaya, Bilbo: Imp. C. Dochao de Urigüen, 1934 [berrarg.: Bilbo: Amigos del Libro Vasco, 1985].

«Iconografía religiosa. Santa Ana con la imagen de Andra Mari», Yakintza, 13 (1935eko urtarril-otsaila), 48-53. or.

«Centro de nuestra historia», Aránzazu, XVI (1936), 167-169. or.

«Don Íñigo hace voto de castidad en Aránzazu», Aránzazu, XXI (1941), 52,-53. or.

Historia de la Virgen y del Santuario de Aránzazu, Oñati: Arantzazu Ed. Franciscanas, 1950.

Bibliografia

APERRIBAY OQUINA, B., «El R. P. José A. Lizarralde», Aránzazu, XV (1935), 244-246., 274-275., 306-307. or.

CELAYA, L., «El P. Lizarralde», Aránzazu, LXI (1981), 250-251. or.

ELUSTONDO, J. A. eta VILLAREJO GARAIZAR, A., Guía para visitar los Santuarios marianos de los territorios históricos de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, Madrid: Encuentro, 1999, 153. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP