Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAN BERTAKOTUTAKO EGILE BEARNES ETA FRANTSESAK ETA HAIEN OBRAK

L’HOSTAL, Pierre de (Pierre de Lostal) (Biarno, XVI. mendea – XVII. mendea).

Karguak eta lanbideak

Jurista, filosofoa, politikoa eta historialaria

Ibilbidea

Biarnoko jaurerrian sortu zen eta Roquebonne, Sendos eta Maucorreko jauna izan zen. Legeetan lizentziatua eta Baionako Parlamentuko abokatua izan zen. Garrantzi handia izan zuen Nafarroa Behereko arlo juridiko eta politikoan, izan ere, Nafarroako (Nafarroa Beherea) Errege Kontseilu eta Kantzelaritzako kantzelariordea izan zen, xvi. mendearen amaieran behinik behin. Erlijioari zegokionez, uste osoko kalbinista higanota izan zen, eta horrek kritika latzak ekarri zizkion hainbat elizgizon katolikorengandik. Duperron kardinalak, esaterako, L’Hostal eroturik zegoela esan zuen.

Hainbat liburu filosofiko eta politiko egin zituen, haien artean aipagarrietako bat Le soldat français izenekoa. Lan hori idatzi zuelarik Pierre de l’Hostalek Henrike IV Frantziakoa eta III.a Nafarroakoa Espainiaren aurkako gerra egitera bultzatu nahi izan zuen, Gaztelako monarkek Nafarroari itzuli behar baitzioten erresumako «berezko» dinastia «zilegia», une hartan Borboi-Albret dinastiak ordezkatzen zuena. 1610ean argitaratu zen haren La Navarre en deuil lana, urte hartan asasinatu zuten Henrike Frantziako eta Nafarroakoari omenaldia eskainiz.

Obrak

Discours philosophiques de Pierre de Lostal, sieur d’Estrem. Esquels est amplement traitté de l’essence de l’ame, & de la vertu morale. Au Roy de Navarre, Paris: Jean Borel, 1579.

Le soldat français, 1604, 1606.

L’avant – victorieux, Orthez: Abraham Royer, 1610.

La Navarre en deuil, Orthez: Abraham Royer, 1610.

Bibliografia

Bibliothèque Nationale de France, Pierre de l’Hostal, http://data.bnf.fr/12061456/pierre_de_lostal/ (2018ko irailaren 28an egindako kontsulta).

Weiss, «Pierre de L’Hostal. Société de Gens de Lettres et de Savants», in Biographie universelle, ancienne et moderne, Paris: L. G. Michaud, 1815, 20. libk., 587.-588. or.

Aipamen bibliografikoa

Adot Lerga, A., “L´Hostal, Pierre”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 621.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP