Karguak eta lanbideak
Testua gaztelaniaz
Higúmeno del monasterio de San Sabas (Roma), autor de la Vita del obispo Gregorio de Agrigento.
Ibilbidea
Leontzio monjeak Vita Gregorii Agrigentini izenburuko kontakizun hagiografikoa idatzi zuen, viii.-ix. mendeen artean. Lan horretan esaten da hainbat pertsona laiko eta elizgizon Hispaniara eta baskoien lurraldera deserriratu zituztela, aita santu Gregorio Handiak aginduta, Siziliako apezpiku Gregorioren aurkako konplot batean parte hartzeagatik (Leont. Presb. Vit. Greg. Agrig. 83-85). Vita Gregorii Agrigenti lana aztertu duten ikerlariek azpimarratu dute zaila dela testua interpretatzea eta kronologia inkoherentea dela, Agrientoko izen bereko bi apezpikuren bizitzako gertaerak nahasten baitira; batek vi. mendearen azken urteetan bete zuen kargua, eta besteak, berriz, hurrengo mendearen bukaeran. Horren ondorioz, zalantzazkoa da oso desterruak egiazki gertatu ote ziren. Ikerlari batzuen iritziz, Mendebaldeko finis terraerekin loturarik handiena zuten lurrak zirelako aipatzen dira Vitanhispaniar lurraldeak; horrenbestez, lurralde egokia zen kriminalak konfinatzeko. Liburuan, gainera, esaten da desterratuen jomuga Baskonia izan zela. Hori kopisten okerra izango omen litzateke eta, hitz horren ordez, Vaste/Basta/Vastanis hitzek agertu beharko lukete, toki-izen horiek guztiak arruntak baitira Siziliako ekialdean. Kopisten nahasmendua izanik ere, deigarria da benetan kopistek Siziliako eskualde batzuen izenak baskoien lurraldearekin nahastu izana. Horregatik, kontuan hartuta Baskoniak halako fama bazuela iheslariak eta erbesteratu politikoak babesteko ––jatorri franko edo akitaniarrekoak babesteko, bereziki––, nork daki fama hori ez ote zen ezaguna izango Vita idatzi zen giro italiarretan, eta hortik helduko litzateke aipamena.
Obrak
Leontios, «Vita Gregorii Agrigentini», in de Berger, A. (arg. eta itz.), Leontios presbyteros von Rom, Das Leben des Heiligen Gregorios von Agrigent. Kritische Ausgabe, Übersetzung und Kommentar,Berlin: Free Akademie, 1994.
Leonzio, Vita di s. Gregorio Agrigentino, de Gregorio, Domenico (sarrera, itzulpena eta oharrak), Agrigento: presso l’A (Seminario di Agrigento), 2000.
Bibliografia
Amengual i Batle, J., «Las Baleares bizantinas ¿lugar de destierro?», in Simposio sobre relaciones inéditas entre España y Grecia, Atenas: Fundación del Instituto Cultural Reina Sofía de Atenas, 1980, 77.-89. or.
Lanz, J., «Prófugos y exiliados en la región circumpirenaica occidental en los siglos vi-vii d. C.», in Antesteria, 7 (2018), 263.-281. or.
Vallejo Girvés, M., Hispania y Bizancio. Una relación desconocida, Madrid: Akal, 2012.
Aipamen bibliografikoa
Lanz, J. “Leoncio San Babaskoa”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020,
p. 216.





