Karguak eta lanbideak
Testua gaztelaniaz
Versos en honor a la reina doña Leodegundia.
Ibilbidea
Leodegundia andrea —Asturiasko errege Ordoño I.aren alaba— printze iruindar batekin ezkondu zen; Gartzea Enekoezekin, beharbada. Ezteiok zirela eta, eztei-abesti bat konposatu zen. Egile ezezagunekoa, testu paregabea da bere generoan, Europan gorde den eztei-eresirik zaharrena, hain zuzen ere. Latinez idatzia, guztira 87 bertsoz osatua dago (hiruna bertsoko 29 ahapaldi) eta guztiek doinu berdina dute.
Abestian, erreginaren gaineko erretratu moral bat egiten da, Goi Erdi Aroko emakume-irudi idealaren erakusgarri. Hau da, emakumeek bertutetsuak, garbiak eta santuak izan behar zuten (Zorionekoa Leodegundiaren kastitatea eskura duen senarra, Jainkoari atsegin baitzaio eta maitatua da tatxarik gabe). Leodegundiak behartsu eta umezurtzei lagundu behar zien, eta «Jainkoaren lege santua» bete. Beren erregina goresteko erregua egiten zitzaien iruindarrei (Kanta biezaiote Iruñeko biztanleek Leodegundiari ahots etengabeen orfeoi batekin, lira eta txirula kartsuek soinu egiten duten bitartean). Halaber, Kristoren babespean zoriontsu bizitzea opatzen zitzaion; orobat, bere erresuma gobernatu zezala areriorik gabe, eta etsaiek ez zezatela bera inoiz mendean hartu.
Obrak
Álvarez García, M.ª A., «Etopeya y retrato de una infanta y reina en el Himno a Leodegundia, s. ix», Cabrera Espinosa, M., eta López Cordero, J. A. (zuzk.), VI Congreso virtual sobre Historia de las Mujeres, Jaén: Archivo Histórico Diocesano de Jaén, 2014, 23. or.
Anglés, H., Historia de la música medieval en Navarra, Iruñea: Vianako Printzea Erakundea, 1970.
Sánchez Albornoz, C., «Óneca y Leodegundia», in Anales de Historia Antigua y Medieval, 8 (1956), 35.-43. or.
Ubieto Arteta, A., «El matrimonio de la reina Leodegundia», in Medievalia, 10 (1992), 451.-454. or.
Bibliografia
Testua gaztelaniaz
Álvarez García, M.a A., «Etopeya y retrato de una infanta y reina en el Himno a Leodegundia, s. ix», Cabrera Espinosa, M., y López Cordero, J. a. (dirs.), VI Congreso virtual sobre Historia de las Mujeres, Jaén: Archivo Histórico Diocesano de Jaén, 2014, 23 pp.
AnglÉs, H., Historia de la música medieval en Navarra, Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1970.
Sánchez Albornoz, C., «Óneca y Leodegundia», Anales de Historia Antigua y Medieval, 8 (1956), pp. 35-43.
Ubieto Arteta, A., «El matrimonio de la reina Leodegundia», Medievalia, 10 (1992), pp. 451-454.





