Karguak eta lanbideak
Abokatua eta historialaria
Ibilbidea
Landerasi zor diogu De Vizcaynorum nobilitate et exemptione, in glossa ad initium legis XVI, titulo I, Fori Vizcayni lana, aipamen gehienetan Glosas a los fueros de Vizcaya izena hartzen duena. Galdua dago, baina haren aipamen literal batzuk gordetzen dira, Gabriel Henaok bere Averiguaciones lanean jaso baitzituen. Beste hainbat egilek ere aipatu zuten, esaterako Floranesek, Roblesek edo La Lindek. xix. mendearen hasierarako galdua zela dirudi, ezin izan baitzuen kontsultatu Juan Antonio Llorentek. Lan hori inprimatzen hasi zenean, 1594 inguruan, Bizkaiko Hiribilduetako eta Hiriburuko Batzar Nagusiak inprimaketa geldiaraztea erabaki zuen, zergatik ez dakigula.
Obrak
De Vizcaynorum nobilitate et exemptione, in glossa ad initium legis XVI, titulo I, Fori Vizcayni, Bilbo, ca. 1594.
Bibliografia
Henao, G. de, Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria, enderezadas principalmente a descubrir las de Vizcaya, Guipúzcoa y Álava, provincias contenidas en ella, Salamanca: Eugenio Antonio Garcia, 1689-1691, 146. or.
Llorente, J. A., Noticias históricas de las tres Provincias Vascongadas, Madrid: Imprenta Real, 1. libk., 1806, 353. or.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Landeras Puente, García”, Jimeno Aranguren, R., (dir),Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 379





