Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

LANDERAS PUENTE, Garcia (Balmaseda, Bizkaia, XVI. mendea? – s. l., XVI-XVII. mendeak)

Karguak eta lanbideak

Abokatua eta  historialaria

Ibilbidea

Landerasi zor diogu De Vizcaynorum nobilitate et exemptione, in glossa ad initium legis XVI, titulo I, Fori Vizcayni lana, aipamen gehienetan Glosas a los fueros de Vizcaya izena hartzen duena. Galdua dago, baina haren aipamen literal batzuk gordetzen dira, Gabriel Henaok bere Averiguaciones lanean jaso baitzituen. Beste hainbat egilek ere aipatu zuten, esaterako Floranesek, Roblesek edo La Lindek. xix. mendearen hasierarako galdua zela dirudi, ezin izan baitzuen kontsultatu Juan Antonio Llorentek. Lan hori inprimatzen hasi zenean, 1594 inguruan, Bizkaiko Hiribilduetako eta Hiriburuko Batzar Nagusiak inprimaketa geldiaraztea erabaki zuen, zergatik ez dakigula.

Obrak

De Vizcaynorum nobilitate et exemptione, in glossa ad initium legis XVI, titulo I, Fori Vizcayni, Bilbo, ca. 1594.

Bibliografia

Henao, G. de, Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria, enderezadas principalmente a descubrir las de Vizcaya, Guipúzcoa y Álava, provincias contenidas en ella, Salamanca: Eugenio Antonio Garcia, 1689-1691, 146. or.

Llorente, J. A., Noticias históricas de las tres Provincias Vascongadas, Madrid: Imprenta Real, 1. libk., 1806, 353. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Landeras Puente, García”, Jimeno Aranguren, R., (dir),Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 379

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP