Ibilbidea
754. urteko Kronika mozarabiarra deritzona Al Andalusen idatzi zuen kristau mozarabiar batek; elizgizon batek, ziur aski. Enrique Flórezen arabera, egilea elizbarruti lusitaniar bateko apezpikua izan zen eta Isidoro zuen izena. Egun, lan anonimotzat jotzen da. Lanaren lehen argitaldaria Prundencio Sandovalek argitaratu zuen Iruñean (1615), Isidoro Pacense apezpikuak idatzia zela zehaztuta. Flórezek, Sandovali jarraikiz, Chronicón de Isidoro Pacense izena eman zion, eta Theodor Mommsenek, berriz, Continuatio Hispanica anni DCCLIV. Idazkia 743-744 inguruko Kronika bizantziar-arabiarra oinarri harturik eraikia dago, eta oinarrian ere badira tankera bizantziarreko beste kontakizun batzuk. Halaber, badirudi Juan de Biclaroren eta San Isidororen lanak kontsultatu zituela. Narrazioa 610. urtetik aurrera hasi zuen, Heraklio enperadorea Bizantzioko boterera iritsi zenean. Ekialdeko historia bizantziarra izan zuen ardatz, batez ere, bai eta musulmanek Hispania konkistatu ondoko gertakariak ere, harik eta 754. urtea jo arte.
Bere aurrekarian bezala (743-744 inguruko Kronikabizantziar-arabiarra), 754koan ere ageri da Yazid II.a kalifak Galia Narbonense konkistatu izana, bai eta ondotik Tolosa setiatu izana ere, eta era berean, Eudon Akitaniako Dukeak gidatutako frankoek hiria 721ean askatu izana. 754ko Kronikak, halaber, esaten du Abd al-Malik emirra Pirinioetako mendiak txikitzera abiatu zela 729an, armada handi batekin; leku meharretan barneratu zen, baina ez zuen deus ere lortu. Ez dakigu mendi horiek Baskoniako Pirinioak ote ziren. Era berean, Kronikak datu hau dakar, hots, 732an, al-Gafiki emirrak, Munnuza garaitu ondoren, bakzeoen mendiak zeharkatu, lur zingiratsuak eta beste ordoki batzuk gurutzatu, eta Eudon duke akitaniarra azpiratu zuela, Garona eta Dordoña ibaiaz haratago, eta dukeari Tourseko lurretan barna ere jarraiki zitzaiola.
Obra. López Pereira, J. E. (arg.), La crónica mozárabe del 754, Zaragoza: Anúbar, 1980. Mommsen, T., Continuatio Isidoriana Hispana a. DCCLIV. Monumenta Germaniae Historica. Auctores antiquissimi. XI. Chronica minora saec. IV, V, VI, VII, 2. libk., Berlin, 1894.Gaztelaniazko itzulpenak: Batista Rodríguez, J. J., eta Blanco Silva, R., «Una crónica mozárabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», in Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), 158.-166. or. López Pereira, J. E. (arg. eta itz.), Continuatio isidoriana hispana. Crónica mozárabe de 754, León: Centro de Estudios e Investigación San Isidoro; Caja España de Inversiones; Archivo Histórico Diocesano, 2009.
Obrak
Testua gaztelaniaz
López Pereira, J. E. (ed.), La crónica mozárabe del 754, Zaragoza: Anúbar, 1980. Mommsen, T., Continuatio Isidoriana Hispana a. DCCLIV. Monumenta Germaniae Historica. Auctores antiquissimi. XI. Chronica minora saec. IV, V, VI, VII, vol. 2, Be- rín, 1894.
Trads. castellanas: Batista Rodríguez, J. J., y Blanco Silva, R., «Una crónica mozárabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), pp. 158-166.
López Pereira, J. E. (ed. y trad.), Continuatio isidoriana hispana. Crónica mozárabe de 754, León: Centro de Estudios e Investigación San Isidoro; Caja España de Inversiones; Archivo Histórico Diocesano, 2009.
Bibliografia
Albarrán, J., «Dos crónicas mozárabes, fuentes para el estudio de la conquista de al-Ándalus», in Revista Historia Autónoma, 2 (2013), 45.-58. or.
Batista Rodríguez, J. J., eta Blanco Silva, R., «Una crónica mozárabe a la que se ha dado en llamar Arábigo-bizantina de 741: un comentario y una traducción», in Revista de Filología de la Universidad de La Laguna, 17 (1999), 153.-167. or.
García Moreno, L., «Fuentes no islámicas de la invasión y conquista de España por el Imperio árabe-islámico», in Del Nilo al Ebro. Estudios sobre las fuentes de la conquista islámica, Alcalá de Henares: Universidad de Alcalá de Henares, 181.-207. or.
López Pereira, J. E., Estudio crítico sobre la crónica mozárabe de 754, Zaragoza: Anúbar, 1980.
Pérez de Laborda, A., Guía para la historia del País Vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas, índices, Donostia: Txertoa, 1996, 231.-234. or.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “Kronica Mozarabiarra”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 180.





