Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

IBN QUṭĪYA, Abū Bakr. Abū Bakr b. Muḥammad ʿUmar b. ʿAbd al-Azīz b. Ibrāhīm, b. ʿĪsà b. Muzāḥīm. Gizonari Muḥammad Ibn Quṭīya esaten zitzaion, hau da,emakume godoaren semea. (Kordoba? – Kordoba, asteartea, 367ko rabī’b I hilaren 21a/ 977ko azaroaren

Karguak eta lanbideak

Testua gaztelaniaz

Gramático, poeta e historiador de al-Andalus, filólogo, ulema y cronista.

Ibilbidea

Arbasoetako bat ‘Umar b. ‘Abd al.’Azīz jaunaren mawlà edo bezeroa izan zen, eta Olmundoren alaba Sararekin ezkondu zen. Olmundoren aita, bestalde, Witiza izan zen. Emakumeak (Sara), Damaskoraino joanik, kexa aurkeztu zion Hišam b. ‘Abd al-Malik kalifari, osaba Ardabastok eragin zizkion kalteak salatzeko. Izan ere, Sararen aita hil zenean, Ardabasto bere anaiaren ondasun guztiez jabetu zen, Al Andaluseko ekialdean. ‘Īs’a b. Muzāḥim eta Sara Sevillan bizi izan ziren; han, Ibn Quṭīya jaio zen eta lehen prestakuntza jaso zuen; geroago, Kordobara joan, jakintzan sakondu eta maila handiko jendeari hasi zitzaion erakusten; besteak beste, Abū’l Ḥazm Jalaf b. ‘Īsā al-Waškiri, bai eta bere biografo Ibn al-Faraḍīri ere.

Lanbidea al-Ḥakam II.a kalifaren inguruan garatu zuen. Garai hartako filologo handitzat jo zuten, Ibn al-Faraḍīk deskribatu bezalaxe. Hizkuntzalaria, lexikologoa eta gramatikaria, garaikideek ezin hobetzat eta akatsgabetzat jo zuten. Hainbat belaunaldik eta kadik jasotako irakaspenak ere aipatzen dira biografoaren idazkietan. Kadi haiek kontseilu aholku-emailean (šurà) eta hainbat magistraturatan (juṭaṭ) izan ziren kide.

Ta’rīj iftitāḥ al-Andalus edo Ta’rīj fatḥ al-Andalus izenburuko lanean, Penintsularen eta Al Andaluseko emirerriaren konkista kontatzen da, ‘Abd Allāh emirraren agintaldiaren bukaerara bitarte. Chalmetak ezegokitzat jo du izenburua, ahozko historiari (jabar) baitagokio generoz; ez, ordea, kronikari (ta’rīj). Testua x. mendearen bigarren erdian ondu zen, eta haren dizipuluek idatzi zuten. Biografoak ere ez zuen Ibn Quṭīyaren lanen artean aipatu. Lanari buruzko hainbat aipamen eta kopia daude; beraz, ez dago argitalpen bakarra eta osoa. Baliteke testua seme batek (AbūḤafs ‘Umar) edo iloba batek (‘Abd al-Malik b. Sulaymān) idatzi izana. Nolanahi ere, 711. urteko konkistatik ‘Abd al-Raḥmān III.aren kalifaldira bitarteko erreferentzia-sorta bat da, baina ez dago bukaerari buruzko kronologia zehatzik. iii./ix. mendean idatzitakoHistoria de al-Andalus lanean, tradizioak, pasadizoak, oharrak eta egilearen iritziak daude jasota. Egilea Kordoban bizi izan zen eta garai hartako jende ospetsua ezagutu zuen. Bosch Vilák, dena den, kontakizunaren hasierako datuen zehaztapena jarri zuen zalantzan, bai eta Riberak eta Chalmetak ere. Chalmetak, adibidez, Guadaleteko Guduko gertaerei eta Witizaren semeen defekzioari buruzko datuak jarri zituen ezbaian. Gero, Ṭarīqek Toledotik Duero ibaiaren iparralderantz egindako aurrerapenak kontatzen ditu ––Galiziara pasatzen den izen bereko mendi-zintzurrean barna–– eta Astorgara iritsi izana. Bestalde, Mūsàk euskaldunen herrialdea [Bashkunish] inbaditu zuela ere aipatzen du, bai eta euskaldunek «zamabereak bailiran» aurre egin ziotela ere. Era berean, banukasitarrei buruzko gertakariak kontatzen ditu, ‘Abd al-Raḥmān III.ak 315./928. urtean Bobastro hartu arte. Banukasitarrei buruzko beste kontu bat ere aipatzen du, hots, Mūsà ibn Mūsàren alaba Guadalajarako Jaunarekin (Izrac) ezkondu izana, emirraren errezeloa sortuta, emirra beldur baitzen ez ote zen Ebro ibarreko dinastia hura hegoalderantz hedatuko. Gero, Izracek Mūsà zauritu eta hilzorian utzi zuen, eta Mūsà Tuterara eraman bazuten ere, bidean hil zen (248/862). Mūsà ibn Mūsàren ondorengoa eta banukasitarren dinastia-burua Lubb ibn Mūsà izan zen, hemezortzi urtez Zaragoza hiriari jazarri zitzaiona (281/898).

M. Fierroren esanetan, lan garrantzitsua da; batetik, egileak xede moralizatzailea izan zuelako, eta, bestetik, omeiatarren dinastiaren zilegitasuna agintea ongi erabiltzearekin lotu zuelako. Hain zuzen, ulemen aholkua eta laguntza behar izan zituen betebehar hori lortzeko.

Lecomtek ere iradokitzen du Kitāb al-Imāma wa-l-siyāsa (Kairo 1322, 1327, 1377) Ibn Quṭīyak idatzia izan daitekeela.

Obra.Kitāb al-Af’āl(Aditzen liburua). Guidi, I. (arg.), Il libro dei verbi de Abū Bakr Muḥammad b. ‘Umar b. ‘Abd al-Azīz b. al-Qūṭiyya, Leiden, 1894 eta ‘Alī Fūda, al-Afàl, El Cairo, 1953.

Kitāb al-Maq̮ṣūr wa-l-mamdūd (Alif maq̮ṣūra nahiz luzapeneko alif bukaerak dituzten hitzen liburua). Ez dakigu ediziorik edo argitalpenik ote dagoen.

Šarḥ iftihāḥ al-Andalus (Idazkariaren aginduaren iruzkina).

Tarij Iftitah al-Andalus, Al-Ibyari, I. (arg.), El Cairo-Beirut, 1982, 158. or.; 2. argit., 1989; berrinp. 2003.

Ta’rīj iftitāh al-Andalus li-Ibn al-Quṭīya al-Qurṭubī, ‘Abd Allāh Anīs al-Ṭabbā (arg.), Beirut, 1958, kopia. P. deGayangosen argit.

Histoire de la conquête de l’Andalousie par Ibn Elqouthiya. Houdas,O. (argit. partziala), Recuil de textes et de traductions publié par les professeurs de l’École des langues orientales vivantes à l’occasion du VIIIe congrès des orientalistes, Paris, 1889.

Ta’rīj iftitāh al-Andalus Ibn al-Quṭīya. Historia de la conquista de España de Abenalcotia el Cordobés, seguida de fragmentos históricos de Abencogaiba (y lanoble carta dirigida a las comarcas españolas del wazīr al-Gassāni), Gayangos, P. de (arg.), Madrid, 1868.

Ta’rīj Iftitah al-Andalus, Historia de la conquista de España de Abenalcotía el Cordobés. Madrid: Tipografia de la «Revista de Archivos», 1926. Barnebiltzen ditu: Ribera, J. (itz.), Gayangos, P. de, Saavedra, E. eta Codera, F. (argk.), Madrid: Rivadeneyra, 1868.

Ta’rīj iftitāh al-Andalus (Historia de la Conquista de al-Andalus), al-Andalus eskuizkribuak, BN Paris, 1867. zk.

Obrak

Testua gaztelaniaz

Kitab al-Af’al (Libro de los verbos). Guidi, I. (ed.), Il libro dei verbi de Abu Bakr Muhammad b. ‘Umar b. ‘Abd al-Aziz b. al-Qutiyya, Leiden, 1894 y ‘Ali Fuda, al-Afal, El Cairo, 1953.   

Kitab al-MaqsUr wa-l-mamdud (Libro de las palabras terminadas en alif maqsura y en alif de prolongación). Sin noticia sobre edición o publicación.

Sarh iftihah al-Andalus (Comentario de la instrucción del secretario).

Tarij Iftitah al-Andalus, Al-Ibyari, I. (ed.), El Cairo-Beirut, 1982, 158 pp.; 2.a ed., 1989; reimpr. 2003.

Ta’rij iftitah al-Andalus li-Ibn al-Qutiya al-Qurtubi, ‘Abd Allah Anis al-Tabba (ed.), Beirut,

1958, copia. Ed. de P. de Gayangos.

Histoire de la conquete de l’Andalousie par Ibn Elqouthiya. Houdas, O. (ed. parcial),

Recuil de textes et de traductions publié par les professeurs de l’Ecole des langues orien­tales vivantes a l’occasion du VIIIe congres des orientalistes, Paris, 1889.

Ta’rij iftitah al-Andalus Ibn al-Qutiya. Historia de la conquista de España de Abenalcotia el Cordobés, seguida de fragmentos históricos de Abencogaiba (y lanoble carta dirigida a las comarcas españolas del wazir al-Gassani), Gayangos, P. de (ed.), Madrid, 1868.

Ta’rij Iftitah al-Andalus, Historia de la conquista de España de Abenalcotia el Cordobés.

Madrid: Tipografia de la «Revista de Archivos», 1926. Contiene: Ribera, J. (trad.),

Gayangos, P. de, Saavedra, E. y Codera, F. (eds.), Madrid: Rivadeneyra, 1868.

Ta’rij iftitah al-Andalus (Historia de la Conquista de al-Andalus), al-Andalus manuscritos,

Bn Paris, núm. 1867.

Bibliografia

Bosch-Vila,J., «Ibn Ķutayba», EI2, Leiden: Brill, 1986, III. libk., 847.-848. or.

Cornu, G., «Les géographes orientaux des ixe et xe siècles et al-Andalus», Sharq Sharq al-Andalus,3 (1986), 11.-18. or.

Fierro, M. I., «La obra histórica de Ibn al-Qutiyya», Al-Qantara, 10(1989), 485.-511. or.

García Moreno, L. A., eta Viguera Molins, M. J. (argk.), Del Nilo al Ebro. I. Estudios sobre las fuentes de la conquista islámica, Alcalá de Henares: Universidad de Alcalá de Henares, 2010.

García Sanjuan, A., eta Tawqif, A., «Ibn al-Quṭīya, Abū Bakr», Lirola Delgado, J., eta Puerta Vílchez, J. M. (zuz. eta arg.), Biblioteca de al-Andalus, Almería: Fundación Ibn Tufayl, 2006, 3. libk., 410.-415. or.

James, D., Early Islamic Spain. The Historyof Ibn al-Qutiya. A study of the unique Arabic manuscript in the Bibliotheque Nationale de France, Paris, with a translation, notes and comments, London-New York: Rouletdge, 2009.

Lecomte, G., Ibn Qutayba (mort en 276/889), Damas: L’Institut Français de Damas, 1965.

Lorenzo Jiménez, J., La dawla de los Banū Qasī: origen, auge y caída de una dinastía muladí en la frontera superior de Al-Ándalus, Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 2010.

Viguera Molins, M.ª J., «La conquista de al-Andalus según Ibn al-Qutiyya (siglo x)», in Aljaranda, 81 (2011), 8.-13. or.

Aipamen bibliografikoa

Martínez Almira, Mª. M. “Ibn Qutiya, Abu Bakr”, Jimeno Aranguren, R., (dir),Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 169-171.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP