Karguak eta lanbideak
Abokatua
Ibilbidea
Madrilen jaio zen 1766ko urriaren 27an. Bere aita Antonio González Vázquez zen, Bendañako Santa Marina de Ribeirakoa, eta bere ama Maria Arnao de Mendoza, Molina de Aragongoa. 1802ko abenduaren 31n Maria del Carmen Elejalde Zubiagarekin ezkondu zen, bere gurasoekin Urduñatik Madrilera emigratu eta gero.
Bere ondorengoen artean (sei seme-alaba), Vicente Mariano aipatu behar da, Boloniako San Clemente ikastetxean hezi eta gero, Multzo Diplomati- koan sartu baitzen, eta, horregatik, Pio IX.aren ondoan egon zelako Erromako Errepublika garaian, 1849. urtean. Jacobok Bide Ingeniaritza ikasi zuen eta bi aldiz izan zen diputatu. Maria del Pilar Parisen ezkondu zen (1828ko martxoaren 1ean) Jeronimo del Campo Rosellorekin; Bergarako Errege Seminarioan ikasia zen, eta XIX. mendearen bigarren hereneko ingeniaritza espainiarraren pertsonaia ospetsuenetakoa. Hil zenean, hainbat kargu zituen: Madrilgo Aurrezki Kutxako hiru zuzendarietako bat zen, Revista de Obras Públicas aldizkariko Erredakzio batzordeko presidentea, Espainiako Akademiako eta Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide; horrekin batera, Bide, Ubide eta Portuen Aholku Batzordeko errepideen alorreko presidentea zen.
Eskola Pietako eta San Isidroko Estudioetako heziketa urteak bukaturik, zuzenbide ikasketei ekin zien Alcalako Unibertsitatean eta doktoregoa eskuratu zuen bi zuzenbideetan (1789ko ekainaren 28an). Handik hilabete batzuetara, Errege Kontseiluko abokatu titulua eskuratu zuen (1789ko abuztuaren 8an), eta, horrekin batera, heziketa bukatu zuen hainbat zientzia alorretan (fisika esperimentala, Botanika, Kimika eta Mineralogia) eta hizkuntzetan (grekoa, arabiarra, frantsesa, italiera, portugesa eta ingelesa). Hainbat hizkuntzetan trebatzea baliagarri izan zitzaion Lehen Estatu Idazkaritzako Hizkuntzen Interpretazioko Idazkaritzan egiten zuen lana betetzeko.
1792an Alcalako Fisika Esperimentaleko Katedra oposizioa gainditu zuen, Madrilgo Elkargoan abokatu lanetan (1792) eta Urrezko Toison Ordenako Kantzilertzako ofizial bakarra zen garaian (1797ko irailaren 17a). 1803 eta 1804 urteen artean, San Carlos Bankuko Gobernu Batzordeko kide izan zen, eta azken urte horretan katedrari uko egin zion abokatu aritzeko.
Arnao Madrilgo abokatu ospetsuenetako bat zen ordurako, eta bezero-zorro aipagarria sortu zuen pixkanaka (Frantziako enbaxada, Bizkaiko Jaurerria, hainbat noblezia-etxe, Alcalako Unibertsitatea, Pedro Carlos Infantea, San Juan Ordenako Prioretza, etab.) eta hainbat ardura publiko hartu zituen (Buen Retiroko Errege Lekuaren eta Casa de Campoko Errege Basoko fiskala, Madrilgo Udaleko pertsona sindikoa eta Etruria erreginaren Espainiako ondasunen kudeatzailea). Urte horietan, bere alderdi intelektuala nabarmen agertu zen, Espainiako eta Historiako Errege Akademietako kide bihurtzeaz gain, gora egin zuelako Godoyk babestutako eta herrialdearen egoera aldatzea helburu zuten zirkulu kulturaletan.
1808. urtean, Arnaoren biografian eragin handia izan zuen izendapena jaso zuen: Baionan egin zen Batzarrerako, Madrilgo Abokatuen Elkargoak testu konstituzional bat prestatuko zuen taldeko kide izateko hautatu zuen, eta bere parte-hartzea oso garrantzitsua izan zen. Ondoren, Madrilera itzuli zen eta bertan jarraitu zuen Jose I.a kanporatu eta Frantzian espetxeraturik egon zenean, eta baita, Fernando VII.a errege izendatu ondoren, legedia ezarri zen asteetan ere. Denbora tarte horretan kolaborazionismoagatik jazarria izan zen, eta Historiaren Errege Akademiatik kanporatu zuten. Bere burua defendatzeko, «bertan egitera behartu zuten zin mespretxagarri bat» egitea leporatzen ziotela esan zuten.
Jose I.ak, 1809ko martxoaren 8an, Estatu Kontseiluko kideak izendatu zituen, eta xedapen berean Gonzalez Arnao bertako idazkari nagusi izendatu zuen. Urtebete geroago (1810eko maiatzaren 20an), aholkulari izatera igaro zen, baina idazkaritza utzi gabe. Hainbat batzordetan parte hartu zuen aholkulari bezala: Madrilen antzeztuko ziren antzezlanak aztertzeaz arduratzen zirenetan; 1811. urtean hiriburuan izan zen goseteari aurre egiteko neurriak hartu zituenean; eta Gorteetako deialdia prestatu zuenean. Erregealdiaren bu- kaeran (1813ko maiatzaren 5ean), batzorde prefet izendatu zuten Madrilen.
1813. urte erdialdera erbestera joan zen, lehendabizi Bordelera (Frantzia) eta, handik, Parisera. Bertan, bere egoera ekonomikoa hobetu ahal izan zuen abokatu bezala lan egiten. Hirurtekoan 1812ko konstituzioa berrezarri zenean, frantsestuek birgaituak izateko itxaropena galdu zuten, eta Frantzian jarraitzea erabaki zuten askok.
Frantzian eman zituen urteetan, harreman estua izan zuen Parisko elite intelektualekin, eta bertako abokatu garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, eta Espainiako enbaxadako abokatu izatera iritsi zen. Iritsi berriak ziren espainiarrekin egon ohi zen (Pedro Pascual Uhagon, Manuel Jose Zabala, etab.) eta bertan zeudenekin ere bai (Joaquin Maria Ferrer, Francisco de Goya, Leandro Fernandez Moratin, etab.).
Espainiar hizkuntza eta literaturarekin lotutako lanetan aritzeko denbora ere izan zuen. Humboldten Espainia Berriari buruzko laneko 4 liburukiak itzuli zituen, eta hori izan da gerora argitaratu diren edizio askoren oinarria. Bere lagun Leandro Fernandez Moratinen lanak editatu zituen (hark bere testamentuko izendatu baitzuen), eta Espainiako Errege Akademiak editatutako Espainiar Hizkuntzaren Hiztegiaren edizio murriztua prestatu zuen. Era berean, Francisco Amoros eta Pedro Sainz de Barandarekin egitasmo berezi ba- tean parte hartu zuen: Parisen, ama hizkuntza gaztelania zuten haurrendako ikastetxe bat mantentzea.
1813. urte bukaeran Espainiara itzuli zen, eta, hala, hainbeste desio zuen helburua lortu zuen, herrimin handia baitzuen. Madrilen legelari bezala hasi zen lanean, baina oso zaila zitzaion abokatu bezala aritzea. Bere bezero nagusietako bat Gobernua bera izan zen, laguntza behar baitzuen prestakuntza altua eskatzen zuten zereginetan.
Baina, Estatuaren arazo handiekin, Arnao bestelako gai delikatuago batzuetarako aholkularia ere bazen. 1831.urtean, Gobernuak eskatuta, Borboiko Isabelen, Napolesko erregina alargunaren eta bere seme Fernando II.a Napoliko errege berriaren arteko hitzarmenari buruzko txostena egin zuen.
1833an, Sustapenerako ministro Ofaliako kondeak hala proposaturik, Osasungintzako Batzorde Gorenaren osaera zabaldu zen, eta bertara sartu zituzten Francisco Javier de Burgos eta Vicente Gonzalez Arnao. Geroz eta balio altuagoa zuen politikagintzan, hainbeste, non ministerio-zorro baterako balizko hautagaien artean aipatua izan zen, Francisco Martinez de la Rosaren Gobernuan.
Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, Espainian berritze administratiboa hasi zen. Momentu garrantzitsuenetako bat erregimen polisinodiala deitutakoaren indargabetzea izan zen. Hori ordezkatzeko, kontseilu bakar bat, Espainia eta Indietako Errege Kontseilua, eta hainbat auzitegi ezarri zituzten. Arnao Kontseilu horretako Sustapen Alorreko ministro izendatu zuten (1834ko apirilak 20), baina 1836ko abuztuan kargua utzi zuen, 1812ko konstituzioa berrezarri baitzen.
1837. urte bukaeran, karlismoa ezegonkortzeko isilpeko operazio batean parte hartu zuen. 1839ko hasieran bukatu zen, baina Frantzian jarraitu zuen gerra bukatu arte. Madrilera itzuli zenean, unibertsitatean zuen Zuzenbide Fakultateko postua hartu zuen berriro, eta, handik gutxira, Kreditu Apelazioaren Batzordeko kide hautatu zuten, Frantziaren aurka aritzeko (1840ko urtarrilak 6) eta Madrilgo Unibertsitateko errektore (1840ko urtarrilaren 5etik irailaren 29ra).
Arnao zientzia instituzio prestigiotsu ugaritako kide izan zen, horietako batzuk atzerrikoak. Italian, Zientzia Moral, Historiko eta Filologikoen alorreko kide urgazle izan zen Turingo Accademia delle Scienzen, eta Zientzien, Letren eta Artearen Arezzoko Akademia Inperial eta Errealean.
Espainian, Jurisprudentzia eta Legegintzako Errege Akademiako irakasle akademiko izendatu zuten, eta hainbat akademietako kide izan zen: Historiaren Errege Akademiakoa (1874ko irailak 10), Espainiako Errege Akademiakoa (1802ko urtarrilak 5) eta Herriaren Adiskideen Errege Elkarte Ekonomiko Madrildarrekoa (1811ko otsailaren 9a). Baionako egonaldiaren ondoren, bi akademietatik kanporatu zuten, eta Jose I.aren erregealdian, Historiako Errege Akademiako zuzendari izendatu zuten (1811ko apirilak 26); erbestetik itzulitakoan, behin betiko idazkari izendatu zuten (1834ko ekainak 11).
Espainiako Errege Ordenako Zaldun titulua zuen.
Bizkaiarekin izan zuen harremanari dagokionez, bere familia politikoaren eraginez hasi zela esan daiteke, hainbat lursail jaso baitzituen oinordetzan. 1802an bat egin zuen lurralde horiek beren eskubideak erabiltzearen aldeko mugimenduarekin. Urte hartan, Bizkaiko Diputazioak bere Madrilgo ordezkari Simon Bernardo de Zamacola aholkatzeko kontratatu zuen. Horren ondoren, «bake portua» auziarekin zerikusia zuen guztiarekin laguntzeko eskatu zioten, eta horretarako 1804ko uztailean Gernikan egin ziren Batzordeetan izan zen. Zerbitzu horiengatik «Jaurerri honen abokatu eta Madrilen dituen negozioen zuzendari» izendatu zuten.
Historiaren Errege Akademian sartu zenean, Arnaok parte hartze aktiboa izan zuen Diccionario geográfico delakoan, erakundearen oinarrizko helburuetako bat, eta 1799an horretarako sortutako Batzordeko kide izendatu zuten, Bizkaiko probintziarekin zerikusia zuten sarreren arduradun. Herriei buruzkoek deskribapen kutsua dute, eta eduki historikoa «Bizkaia» hitzaren baitan bildu zuen.
Arnaoren iritziz, ordura arte bere historiari buruzko baieztapen guztiek «ez zuten eutsiko zituen oinarri sendorik» (488a. orr.), euren jatorria ez zirelako «dokumentuak, baizik eta ohiturak eta herritarren zurrumurruak» (490b. orr.). Hortaz, lurraldearen independentziaren, demokraziaren eta igualitarismoaren aurka egiten zuen; eta, horrez gain, zalantzan jarri zuen hainbat terminoren zehaztasuna, hala nola, duke tituluarena, edota «Bizkaia» hitzaren muga geografikoaren aldaerak. Bere ustez, lurraldearen kokapen estra- tegikoari esker jaso zituen hainbat kontzesio erregeen aldetik, eta ez berezko askatasuna zuelako. Gainera, egoera hori betidanik Koroari erakutsitako leialtasunagatik mantendu zela esan zuen (509a, 513b eta 514a or.).
Obraren inguruan eztabaida sutsuak piztu ziren, funtsean Godoyk prestatutako erasoaren parte garrantzitsutzat hartua izan baita. Beste autore askok ere parte hartu zuten, hala nola, Juan Antonio Llorente eta Tomas Gonzalez, eta euren asmoa euskal probintzien autonomia pixkanaka desagerraraztea zen; hots, foru sistema indargabetu nahi zuten. Foraltasunaren ikuspegi idilikoaren aurka idatzitako testuengatik, euskal nazionalismoaren baitan, Arnao piztia belztzat hartua da; bere argumentuek ez dute oinarririk, eta euren euskarria dokumentazioan sakontzen ez duen nazionalismoaren toki komunak dira; lelo alderdikoiak errepikatzen dituen arrosario hutsa. Autoreren batek esan zuenez, Diccionario horrek eta Madozek argitaratu zuenak ez dute meriturik.
Fernandez Pardok oinarri gabekotzat hartu zituen nazionalisten salaketak, batez ere kronologia kontu batengatik: Diccionarioaren proiektua nazionalistek aipatzen duten erasoaren aurrekoa da.
1837. urte bukaeran, Gobernuko presidentea zen Eusebio Bardajik laguntza eskatu zion karlisten kontrako isilpeko operazio bat martxan jartzeko. Transakzio baten sorburua zuen oinarri, baina foruen auziak ere bazuen nolabaiteko garrantzia, eta, borondateak erakartzeko, bi milioi errealeko aurrekontua zuen.
1837ko azaroaren 21ean, Madril utzi eta Baionara (Frantzia) abiatu zen. Bertan, erbestean zeuden hainbat pertsona ospetsurekin eta Frantziako agintariekin elkartu zen. Elkarrizketa horietatik atera zuen lehen ondorioa izan zen karlisten alderdian foruen faktorea gutxietsi zutela, eta «nahasia izan zela Aldarea eta Tronua orokor eta zehaztugabeagoarekin, eta horren babespean, agintzaileek herriari esaten diotela egun dituzten salbuespen eta askatasunak aurreko mendeetan defendatuak izan zirela». Bera, ordea, foruak sistema konstituzionalera egokitzeko erreformaren alde agertu zen.
1838ko martxoan, Jose Antonio Muñagorrirekiko konexioa gorpuzten hasi zen, eta horren ondorio izan zen 1838ko apirilaren 18an Berastegin piztutako Bakea eta Foruak izenez ezagutu zen matxinada. Hasierako porrota alde batera utzita, Arnaok argi ikusten zuen ondutako planari lotu behar zitzaizkiola. Hala ere, operazioaren baitan foru faktorearen zama hazi ahala, aurrerakoien aurkaritzak ere gora egin zuen. Armada baztertuagatik, militarrek eragozpen ugari jarri zioten argiki militarragoa zen operazioaren alderdi berriari.
Arnaoren kritikek Batzar berria izendatzera behartu zuten Gobernua (1838ko uztailaren 28a), eta bere helburuak babestuko zuten foru lurraldeetako handikiekin osatu zuen, laguntza behar baitzuen: Pedro Pascual de Uhagon (Bizkaia), Jose Maria Vidarte (Nafarroa), Iñigo Ortes de Velasco, Alamedako markesa (Araba) eta Manuel Jose de Zavala, Villafuertesko kondea (Gipuzkoa).
Urte bukaeran, Muñagorrik beste saiakera bat egin zuen, eta beste porrot bat jaso. Hala, Gobernuaren aginduz (1838ko abenduaren 22an), Bakea eta Foruak egitasmoa Agustin Fernandez de Ganboaren esku uztea erabaki zuen, Baionako kontsula.
Bere lan juridikoari dagokionez, Arnao bere garaiko intelektualetako bat dela esan daiteke, zalantzarik gabe; hainbat espezialitate landu, eta askotariko obra interesgarriak argitaratu baitzituen.
Bere jardun juridikoak, batez ere, hiru alorretan du ardatza: abokatu lana, txosten juridikoak prestatzea, eta zuzenbidearekin loturiko argitalpenak.
Lehenari dagokionez, lekukotasun gutxi gorde dira, hamarrenekin loturiko testu bat kenduta. Toledoko eliztar mozarabiarrei buruzkoa da, eta gertatutako aldaketak aintzat hartu gabe, eskubideak mantendu izanaren aurka jotzen du; era berean, Floridablancaren aurkako libelo batengatik epaitutakoen eskuizkribua ere gorde da, eta bertan zenbait botere faktikok egiten zuten justiziaren manipulazioa kritikatu zuen.
Bere lan juridikoaren alderik aipagarriena Espainia eta Indietako Errege Kontseiluko kide zenean idatzi zituen txostenak dira. Bertan, hainbat adibide eman zituen Frantzian halako auziak nola konpontzen zituzten erakusteko, Parisen abokatu aritu zen denboran ikasitakoa baliatuz, hango administrazioari zion mirespenaren erakusgarri.
Arnao bereziki arduratsua zen eskubide eta betebeharrak bazirela argi erakusteari zegokionez. Berarentzat oso garrantzitsua zen gizarte liberal berriaren oinarrizko arauek ez zezaten aspaldiko inposizio zaharren eraginik izan; zeren eta, legalak ote ziren ere zalantzan jartzen baitzuen. Era berean, administrazioa arrazionalizaziorantz eraman nahi zuen eta, horretarako, ju- risdikzio bereziak indargabetzea proposatzen zuen, dagoeneko Baionako Batzarrean behin eta berriz errepikatu zuenez.
Txosten askotan aritu behar izan zen Sustapen ordezkariordeen aginte berriaren egokitzapenari buruz. Haientzako eskumen esparru bat sortu behar zela uste zuen agintari militarrei boterea kenduta, Erregimen Zaharrean botere eremu guztia haien esku baitzegoen.
Arazo horiekin loturik, udalen egitekoak ere berritu ziren, eta urte horietan biziki zaila izan zen egitasmo hori aurrera eramatea. Arnaok boto partikularra eman zuen, eta aurkezturiko testua «gai horri buruz dudan fede politikoaren defentsa» zela esan zuen. Bere planteamendua erregearen boterearekin batzeko printzipioa zen, harekiko independentzia defendatzen zuten proposamenen aurka. Frantziako eredua defendatzen zuen, eta bertan korporazio horiek goragoko xedapenen betetzaile hutsak ziren.
Erregimen zaharra indargabetu izanak ekarritako merkataritza askatasuna, beste gai nabarmen bat zen, aleen merkataritzarekin lotutakoa bereziki.
Horren inguruan aritu zen lanean Madrilgo Udalean eman zuen garaian. Gainera, Maria Kristinaren agintaldiaren hasieran onartu ziren araudien zirriborroak idatzi zituzten komisioetako askorekin elkarlanean aritu zen.
Erabateko hornidura askatasunaren alde zegoen, eta salmenta postuen erregulazioa zen administrazioaren aldetik onartzen zuen bakarra, eta soilik hiri-antolamendurako neurri gisa ulertuta. Guztiarekin ere, ez zen atzerriko aleak ekartzeko debekuaren aurka agertu. Gehiengoaren, hau da, kontsumitzaileen, hobe beharra guztiaren gainetik, zegoela zen bere iritziaren oinarria.
Andaluzian 1835. urtean garia garestitu izanaz ari zela azaldu zuen bezala, beretzat, merkatu itxi eta babestuan gertatzen ziren prezioen igoerei aurre egiteko modurik onena askatasuna zen.
Merkataritza askatasunarekin loturiko alderdietako bat osasun lokarriak, eta haien ondorioz ezartzen ziren berrogeialdiak ziren, garai hartan, koleraren epidemia zabaltzea ekiditeko erabiltzen baitziren. Horren aurrean, Arnao hornidura gabetzea eta ekonomia gelditzea ekarri zuten arauen alde agertu zen erabat, eta are horiek idazten laguntzera iritsi zen. Neurriok, gainera, prezioak garestitzea ekarri zuten, eta oso ondorio kaltegarriak ekarri zizkion herriari, batez ere behar gehien zutenei.
Publikoa zena erabiltzearekin eta jabetza pribatuaren mugekin zerikusia zuen oro garrantzitsua zen Arnaorentzat eta doktrina sortu zuen hainbat lanetan. Horien bien arteko elkarbizitza behar-beharrezkotzat jotzen zuen, eta, hortaz, baita jabetza pribatua existitzea ere. Hala ere, jabetza pribatuari zenbait muga ezarri nahi zizkion, esaterako, osasungintzarekin lotura zuten alderdietan. Baina, muga horiek gorabehera, jabetza pribatuaren aldekoa zen, aberastasunaren motortzat hartzen zuelako eta jabea zuten lurrak saltzearekin ados zegoen.
Pau Perdonentzat, espainiar kodetzearen aitzindarietako bat da eta arrazionalistatzat hartzen du. Beharrezko egokitzapenak eginez, Napoleonen Kodea Espainian sartzearen aldekoa. Bide batez, aipatu beharra dago lan hori berak itzuli zuela.
1791. urtean, bilduma greziar eta latindar kanonikoak argitaratu zituen, eta horiexek izan ziren, bere obretatik, XIX. mendean gehien aipatu zirenak, batez ere hezkuntzaren alorrean.
Hil baino pixka bat lehenago, uraren aprobetxamenduari buruzko lan bat idatzi zuen, eta haren erreseina argitaratu zuten Revue des Deux Mondes aldizkarian. Horrez gain, zuzenbidearen zientziari buruzko hausnarketa idatzi zuen Preludios para la ciencia del Derecho izenburupean. Hiru liburukitan argitaratu zen, eta bazirudien hori izanen zela zientzia juridikoaren inguruko bere azken hausnarketa. Iusnaturalismoaren teorien aurka ageri da bertan, boterearen jainkozko jatorria planteatzen du, eta gogor egiten du herriaren subiranotasunaren aurka.
Badirudi, gizartea nola ezarri den eta izan duen garapena dela lan horretan aztertzen dena. Nahasirik ageri dira printzipio erlijiosoak eta giza taldeak eta elkarren arteko harremanak nola eraikitzen diren aztertzen dituzten teoria sozialak. Bukaera aldera, zuzenbidearen oinarri izan beharko liratekeen printzipioak zein diren aipatzen du: gizakiak, funtsean, bakean bizi nahi du; legeek modu egokian lortutako ondasunen erabilera eta gozamena bermatu behar dute; ezin da norbanakoen gaitasuna mugatzen duen legerik ezarri.
Obrak
Alegación por los curas párrocos latinos del Arzobispado de Toledo en el pleito que siguen con la Real Cámara con la congregación de curas y beneficiados de las iglesias muzárabes [sic] de la ciudad: sobre reducción de estas iglesias, y arreglo en la distribución de diezmos de los llamados parroquianos muzárabes [sic] residentes en las feligresías de los latinos, Madril: Joaquin Ibarraren alabaren moldiztegian, 1805.
Defensa legal … sobre si se han de declarar por consumidas y extinguidas las situaciones de renta de juros, Madril, 1802.
Diccionario geográfico-histórico de España, por la Real Academia de la historia. Sección I: comprehende el reyno de Navarra, señorío de Vizcaya y provincias de Álava y Guipuzcoa [Francisco Martínez Marina, Joaquín Traggia, Vicente González Arnao eta Manuel Abellaren eskutik], Madril: J. Ibarraren alargunaren moldiztegia, 1802; 2 libk.
Discurso sobre las colecciones de cánones griegas y latinas, que se han formado hasta las que componen el cuerpo del Derecho Canónico, indagación de sus verdaderos autores, y examen crítico de la autoridad y circunstancias apreciables de cada una / Madrilgo Historia Literarioaren Katedran proposatutako gaia 1791. urteko ariketa publikoetarako…, Madril: Errege moldiztegian, 1793; 3 libk.
Ex perutili juris publici materia, tum universalis, tum particularis romanorum, necnon Ecclesiae, et Hispaniae nostrae, excerpta theoremata, quae in publicum certamen offerunt D. Gabriel de San Pedro, et qui huic praesidis munus exhibebit D. Vincentius Gonzalez Arnao, juris utriusque bachalaureus, Regiae Immaculatae Conceptionis Canonico-civilis matritensis Academiae alumni, [l.g.]: [i.g.], 1788.
Exposiciones hechas a la Real Dirección de Abastos y al Consejo Real en el año de 1805 por el que era entonces síndico personero de Madrid sobra la libertad de los abastos que se administran por el Gobierno, Madril: Ibarraren alabaren moldiztegia, 1809.
«Informe dado por la Sociedad Económica Matritense, y extendido a nombre suyo por los socios don Vicente González Arnao, y don Eusebio María del Valle, en respuesta de la consulta que le hizo el Ayuntamiento de Madrid sobre la conveniencia de establecer el libre panadeo», Gaceta de Madrid, 1839ko uztailak 29, 2. eta 3. orr., eta Diario de Avisos de Madrid, 1839ko uztailak 30, 3. eta 4. orr.
«Informe emitido por el Sr. D. Vicente González Arnao, como individuo de la comisión creada con este intento por la Sociedad Económica Matritense acerca de una proposición hecha en 17 de enero de 1837 por el Sr. Olavarrieta sobre aprovechamiento general de aguas en la Península», Revista de España y del Extranjero, 8 (1844), 297-318. orr.
Opinión sobre la Constitución política de la Monarquía Española hecha en Cádiz a principios del año 1812 / 1813ko urtarrilean, Valentzian, legelari espainiar batek idatzia, Madril: Núñezen moldiztegia, 1824 (2. inprimatzea). Zatika erreproduzitua: Ochoa, Eugenio. Apuntes para una biblioteca de escritores españoles contemporáneos en prosa y verso, Paris: Baudry europar liburudenda, 1840; I. libk. 62-73. orr.
«Preludios para la ciencia del Derecho», Revista de España y del Extranjero, 8 (1844) 27-43, 77-92 eta 155-177. orr.
«Sobre las colecciones de Cánones Griegos y Latinos que se han formado hasta las que componen el cuerpo del Derecho Canónico en el día; indagación de sus verdaderos AA. [autores]: y examen crítico de la autoridad y circunstancias apreciables de cada una», Ejercicios públicos de Historia Literaria que han de tenerse en la Biblioteca de los Estudios Reales de Madrid, dedicados al Rey Nuestro Señor don Carlos IV, y en su real nombre presididos por el excelentísimo señor Conde de Floridablanca, defenderán las proposiciones los señores…, Madril: Benito Canoren bulegoa, 1791, 50-67. orr.
Itzulpena. Código de Napoleón, con las variaciones adoptadas por el Cuerpo legislativo el día 3 de Septiembre de 1807, Madril: Ybarraren alabaren moldiztegia, 1809.
Bibliografia
GONZÁLEZ CABO-RELUZ, J., Elogio Académico del Ilmo. Sr. D. Vicente González Arnao, Madrid: [i.g.], 1845. Gerora argitaratua: Boletín de la Real Academia de la Historia, 34 (1899ko maiatza), 435-448. orr.
GUTIÉRREZ TORRECILLA, L. M. (arg.), Profesores y estudiantes: biografía colectiva de la Universidad de Alcalá (1508-1836), Alcalá de Henares: Alcaláko Unibertsitatea, 2013, 274-275. orr.
OCHOA, E., Apuntes para una biblioteca de escritores españoles contemporáneos en prosa y verso, Paris: Baudry europar Liburudenda, 1840; I. libk. 62-73. orr.
PAU PEDRÓN, A., «Vicente González Arnao, precursor de la codificación española»,
L. J. PAREJO ALFONSO eta J. VIDA FERNÁNDEZ (koord.), Los retos del Estado y la Administración en el siglo XXI: libro homenaje al profesor Tomás de la Quadra- Salcedo Fernández del Castillo, Valentzia: Tirant lo Blanc, 2017, 2. libk., 2385- 2408. orr.
TORRES COROMINAS, E., «Vicente González Arnao», Diccionario Biográfico Español. XXIII Gil de Úbeda – González Fernández, Madrid: Real Academia de la Historia, 2011, 728-729. orr.
URQUIJO GOITIA, J. R., «Vicente González Arnao. Un afrancesado en la Corte de Etru- ria», M. Manfrediren eskutik, Spagnoli a Palazzo Pitti: il Regno d’Etruria (1801- 1807): atti del convegno internazionale di studi: Firenze-Pisa, 29 novembre – 1 dicembre 2007, Florentzia: Toskanako Eskualde Kontseilua, 2013, 133-155. orr.
URQUIJO GOITIA, J. R., Vicente González Arnao. La compleja vida de un afrancesado, Zaragoza: Zaragozako Unibertsitateko Prentsak, 2019.
VAUCHELLE-HAQUET, A., «Un afrancesado refugiado en Francia: Vicente González Arnao», Trienio, 9 (1987ko maiatza), 177-185. orr.
ITURRIAK
Meritu eta zerbitzuen erlazioa: 1791 (AHN Universidades legajo 33 número 67), 1792 (AHNob Osuna cartas 482 expediente 57) eta 1796 (AHN Estado legajo 3239, 15. zk.) urteak.





