Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

GAINZA, Francisco (Lezo, Gipuzkoa, 1658-1739).

Karguak eta lanbideak

Apaiza eta historialaria

Ibilbidea

Lezon (Gipuzkoa) jaio zen 1658ko azaroaren 7an. Arte, Gramatika eta Teologia ikasi zituen Sevillako Santo Tomás eskolan, eta azkenean Teologian doktoratu zen. Lezoko parrokiako onuraduna izan zen bizitzan aldi luze batez, eta 1708an postuari uko egin zion. Irungo elizako erretorea ere izan zen, eta «bere aberria» deitzen zuen hiri haren historiaren ikerketak eskaini zion jakinduriatik idatzi zuen Historia de la Universidad de Irún-Uranzu. Aldarrikapen kantabrista bat da, Irunen antzinatasuna frogatzeko asmoz egina, eta horretarako identifikatzen zuen haren kokapena Iturissa hiri erromatarrarekin. Lana gogor kritikatu zuten haren hainbat garaikidek, esaterako Juan Ignacio Gamon historialari errenteriarrak eta Examen leve de Irún-Uranzu lana idatzi zuen egile ezezagunak. Gaur badakigu Iturissa ez zegoela Irunen, Nafarroako Auritz eta Aurizberri hirien artean baizik.

Obrak

Historia de la Universidad de Irún-Uranzuprobando con el Rmo. y Eruditissimo Enao, ser el pueblo, que corresponde en la Cantabria, al antiguo lugar de Iturisa, señalado para marca, por los geographos, Ptolomeo, y Mela, à la posteridad, Iruña: Martin Francisco Picart, 1738.

Bibliografia

Auñamendi Entziklopedia, Gainza, Francisco,Enciclopedia Auñamendi. Online edizioa: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gainza-francisco-de/ar-55477/ (2018ko urriaren 23an egindako kontsulta).

Miñano, S. de, Diccionario geographico-estadistico de España y Portugal, 1826, 213. or.

Aipamen bibliografikoa

Álvarez Berastegi, A., “Gainza, Francisco”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 467-468.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP