Karguak eta lanbideak
Historialaria
Ibilbidea
Ez dugu ia berririk Crónica General Española y Sumario de la Casa Vizcayna Ibarguenekin batera idatzi zuen bigarren egileari buruz. Crónica de Ibargüen-Cachopín izenez ezagutzen dugun lana Cachopín eta Juan Iñigez Ibarguen eskribauaren arteko lana izan zen. Deituraren bigarren osagaia erabiltzen da hura aipatzeko, Cachopín. Haren aita García Fernández de Cachopín doktorea zen, batzuetan Bizkaiko parrokietan bisitak egiten ibiltzen zen, eta armadako funtzionarioa zen, Andaluzia aldean. Semearekin joango zen hara, nonbait, eta semeak han ezagutu izango zuen Juan Iñigez Ibarguen.
Cachopínek bere izenean eta Ibarguenen izenean Juan Alonso Mujika Butroeri eskaini zion lana, eta horrek pentsaraz dezake bera zela lanaren egile nagusia. Baina, nonbait, 1598an ikerlan horretatik aparte geratu zen, eta Ibarguenen esku geratu zen. Horregatik uste izan da lanaren egile bakarra Iñigez Ibarguen zela.
Crónica Ibargüen-Cachopín lana hiru zatitan banatu zen eta munduaren sorreratik Filipe II.aren erregealdira arteko historia jaso zuen.
Obrak
Crónica General Española y Sumario de la Casa Vizcayna, 1558-1598.
Bibliografia
Arriolabengoa Unzueta, J., Ibarguen-Cachopín Kronika: edizioa eta azterketa. J. A. Lakarra Andrinuak zuzendutako doktoretza tesia, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2006, 4 libk.
— «Los textos vascos en la Crónica Ibargüen-Cachopín», in Seminario Monumenta Linguae Vasconum, Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2008.
Mañaricúa, A. E. de, Historiografía de Vizcaya (desde Lope García de Salazar a Labayru), Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, 1973, 2. argit. Berrarg. handitua, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2012.
Aipamen bibliografikoa
Intxaustegi Jauregi, N.J., “Fernández Cachopín”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 386.





