Karguak eta lanbideak
Legegilea, idazlea, heraldista eta historialaria
Ibilbidea
Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta Frantziako Parlamentuko abokatua izatera iritsi zen. Historia, kartografia eta heraldika interesatzen zitzaizkion, eta Favynen lanetatik, Nafarroako errege-erreginen historiari buruzko azterketa nabarmenduko dugu. Lan horretan, Pirinioen inguruko erresumaren jatorrira arte egiten du atzera. Favyn asko kritikatu zuten, erabilitako iturriak aipatzen ez zituelako, bere garaiko beste egile batzuek ez bezala, Auguste Galland kasu. Halaber, Aro Modernoko historialariek, hala nola Nicolás Lenglet du Fresnoy-k, kritikatu egin zuten Favyn, Pirinioen inguruko erresumaren historiaz aipatzen dituen alderdi askotan sineskorregia izateagatik eta gauza asko zalantzan ez jartzeagatik.
Obrak
Histoire de Navarre, contenant l’origine, les vies et conquestes de ses roys, depuis leur commencement jusques à présent. Paris: L. Sonnius, 1612.
Traité des premiers offices de la couronne de France, 1615.
Le Théâtre d’honneur et de chevalerie ou l’Histoire des ordres militaires… et… tout ce qui concerne le faict du chevalier de l’ordre… par André Favyn,… Paris: R. Fouët, 1620, 2 libk.
Bibliografia
Bibliothèque Nationale de France: André Favyn, http://data.bnf.fr/15365824/andre_favyn/ (2018ko irailaren 28an egindako kontsulta).
Weiss, A. F.: «Société de Gens de Lettres et de Savants» in Biographie universelle, ancienne et moderne, Paris: L. G. Michaud, 14. libk., 1815, 230. or.
Aipamen bibliografikoa
Adot Lerga, A., “Favyn, Andre”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 711-712.





