Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE ERROMATAR BEHE-INPERIOAREN GARAIKO EGILEAK ETA OBRAK

EUTROPIO PRESBITEROA (IV. mendearen amaiera – V. mendearen hasiera). Hispaniako edo Akitaniako presbiteroa, zenbait lanen egile

Karguak eta lanbideak


Hispaniako edo Akitaniako presbiteroa, zenbait lanen egile

Ibilbidea

Eutropio Akitaniako edo Hispaniako iparraldeko erlijiosoa zen, Paulino Nolakoaren ezaguna. Exegesi moral eta alegorikoko lau tratatu idatzi zituen, Zerasiari eta haren ahizpari bidalitako gutun moduan —aristokraziako bi emakume aszeta ziren Zerasia eta ahizpa, eta Hispaniakoak zirela uste da—. Dirudienez, presbiteroak eta bi emakumeek beren lan espirituala gertuko bi mendialdetan betetzen zuten. Idatzi zuen azkeneko tratatuan, De similitudine carnis peccati izenekoan, Eutropio Zerasiari mintzatzen zaio. Emakumea oso gaixo dago, lurralde-eremu handi batean eragin duen izurrite bat dela-eta, eta Eutropiok Zerasiaren jarrera eredugarria goraipatzen du, barbaris paganoen artean egindako karitate- eta ebanjelizazio-lanagatik, haien hizkuntza erabilita. Hona hemen pasarte horren zati bat:

Haec in commune omnibus;ethnicis vero et istis barbaris vestris nominus mente quam lingua, qui mortem putant idola non videre, illa peculiariter exhibebas: sermone blando, et suo unicuique, dei nostri insinuare notitiam, et lingua barbara hebraicam adserere doctrinam.

Eutropioren lanetan ez da aipatzen non jarduten zuen Zerasiak, eta ez da zehazten zein diren emakumeak beren hizkuntzan katekizatzen dituen barbaro paganoak. Dirudienez, presbiteroa Iberiar penintsulako iparraldeko eskualde malkartsu batean edo Akitanian bizi zen, eta Zerasia aszetak jarduten zuen lekua handik gertu zegoenez, zenbait ikertzailek pentsatzen dute biek Pirinioekin lotura zutela, eta Zerasia, agian, baskoien eremuetan aritu zela.

Obrak

Larrañaga, K.: Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta agiriak, Donostia: Kriselu, 1988.

Madoz, J.: «Herencia literaria del presbítero Eutropio» in Estudios eclesiásticos, 16. libk., 60. zk. (1942), 27.-54. or.

Bibliografia

Courcelle, P.: «Un nouveau traité d’Eutrope, prêtre aquitain vers l’an 400» in Revue des études anciennes, 56 (1954), 377.-390. or.

Larrañaga, K.: El hecho colonial romano en el área circumpirenaica occidental, Gasteiz: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2007.

Marcos, M.: «Los orígenes del ascetismo y el monacato en Hispania» in Santos, J.; Teja, R. (argk.); Torregaray, E. (kolab.): El cristianismo: aspectos históricos de su origen y difusión en Hispania. Actas del Symposium de Vitoria-Gasteiz (25 a 27 de noviembre de 1996), Gasteiz: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2000, 201.-233. or.

Mariner, S.: «La difusión del cristianismo como factor de latinización» in Pippidi, D. M. (arg.): Assimilation et résistance à la culture gréco-romaine dans le monde ancien, Bukarest-Paris: Les Belles Lettres, 1976, 271.-282. or.

Aipamen bibliografikoa

Lanz, J. “Eustropio Presbiteroa”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 87-88.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP