Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

EGAÑA MANTEROLA, FRANCISCO MANUEL (Zarautz, Gipuzkoa, 1816ko irailaren 26a – Zarautz, 1890eko martxoaren 6a).

Karguak eta lanbideak

Abokatua, Gobernazio Ministerioko ofizial lehena, foru diputatua eta diputatu berezia Gortean


Ibilbidea

Julian Demetrio Ramon de Egaña Urritzola Lizardi izan zuen aita, eta Josefa Eufemia de Manterola, ama. 1871n, Clementina Dominica Josefa Pascuala de Belauntzaran Hormazarekin ezkondu zen eta seme-alaba hauek izan zituzten: Victoria Antonia Juana Manuela (Victoria), Maria Josefa Emilia Niceta Juliana Casilda (Emilia), Conrado, Francisca Sales Eduarda Celestina Ignacia Pia (Francisca), Francisca de Asis Martina Feliza Ignacia (Fanny), Maria del Pilar Josefa Antonia Primitiva Juliana Ignacia Leona (Pilar), Maria Josefa Antonia Matilde Juliana Ignacia (Matilde) y Jose Maria (Gipuzkoako Txapelgorrien kapitaina).

Jurista ikasketez eta lanbidez —Erresumako Auzitegietako abokatua izan zen—, buru-belarri parte hartu zuen garai hartako politikan. Madrilen Gobernazio Ministerioko ofizial lehena izan zen Isabel II.aren erreginaldian eta diputatua Gorteetan, non bere aitaren lehengusu Pedro de Egañarekin batera lan egin baitzuen foruak 1844an berreskuratzeko. Gipuzkoan, berriz, zaldun prokuradorea izan zen Foru Batzar askotan eta Hirugarren Barrutiko diputatua; etorri handikoa zen eta Herrialdea bihotzez maite zuen.

Gazterik hasi zen politikagintzan, 1839ko urriaren 25eko Legea onartu zenetik aurrera. Urte hartan, izan ere, Probintziak mobilizatu eta hainbat iritzi eskatu zituen abiatzekoak ziren negoziazioetan mantendu beharreko printzipioez eta moduez. Iritzi horietako batek izenburu hau dauka: Bases que ante todas cosas deben prefijarse para que sea sólida e inalterable la felicidad y libertades de Guipúzcoa, Felipe Azcona Zuloetak egina eta, hauxe esaten da: «sin duda significa un cúmulo de directrices o reflexiones prácticas de cara a la negociación». Iritzi horren edukia bat dator funtsean beste iritzi anonimo batekin, ziurrenera Francisco Manuel de Egañak idatzia, garai hartarako Gipuz- koako paperetan jada trebatua.

Francisco Manuel Egañaren arabera, «convendría al País conservar el Fuero, buenos usos y costumbres de este solar, reformando aquella parte que del todo se crea indispensable»: foru-baimena bere zorroztasun osoan man- tendu beharko litzateke, «pues, desaparecido éste, cesa nuestra felicidad», bai eta administrazio probintziala bera ere; ez litzateke onartu behar diputatuak Gorteetara bidaltzea, foru-baimenaren izaeraren beraren kontrakoa litzate- keelako; aldaketa batzuk onar litezke Foru Diputazioari eta diputatuei dago- kienez; komenigarria litzateke gora jotzeko errekurtsoetarako areto berezi bat izatea hiru euskal probintzietarako; probintzian ez litzateke Tertzio foralez bestelako indar militarrik egon beharko; eta onena litzateke aduanen auzia atzeratzea («punto sumamente delicado»)…

Gogoeta hori zerabilela, eta Esparterok Gasteizen emaniko 1841eko urriaren 29ko Dekretuaren ondorioz, Francisco Manuelek hauxe adierazi zuen: «el País Bascongado fue violentamente despojado de sus instituciones», eta besteak beste, foru-baimena eta barnealdeko aduanak ezabatu ziren behin betiko. Gipuzkoako agintariei dagokienez, berriz, hauxe esan zuen: «ninguna de las autoridades que desde aquella época desastrosa se había sucedido en la administración de la Provincia de Gipuzkoa reclamase contra una situación tan ilegal, ni menos solicitó la restitución del País en el goce mal interrumpido de su especial legislación».

Esparterok 1843an ihes egitearen ondorioz, eta Narváez erresumako politikaren gailurrera igotzearekin batera, Foruen aldeko garaia hasi zen, baina Diputazio Probintzialak ez zuen hori aprobetxatu. Hori dela eta, hainbat udalek, beren eskubidea zorrotz gorde nahirik, Francisco Manuelek idatzitako azalpen batzuk bidali zituzten Diputaziora, «excitándole para que entablase las gestiones oportunas a fin de obtener en favor del País una completa reparación».

1843an bertan, Diputazio Probintziala berritzearekin batera, Francisco Manuel de Egaña erakunde hartan sartu zen, eta huraxe izan zen «el primero que propuso y sostuvo con tenaz perseverancia que el primer auto de la nueva Diputación fuese representar al Gobierno la necesidad de que se procediera a la supresión de la misma, al llamamiento de la Diputación Foral, que había emigrado a Francia a resultas de los sucesos de 1841, y a la reposición del País en su estado normal, en consonancia con los deseos manifestados por los pueblos, de cuyas exposiciones pidió igualmente de diera cuenta a la Corporación Provincial».

Diputazioak mandatari izendaturik, Bizkaiko eta Arabako diputatuekin batera, hiru hilabetez kudeatu zuen Gortean ebazpena, Pedro de Egañarekin batera eta, denboraldi hori iraganik, 1844ako uztailaren 8ko Dekretuaren oinarriak ekarri zituen atzera. Dekretuak: «restituía a las Provincias del Norte una gran parte de sus instituciones». Ondorioz, Batzarrak berriz ere bildu ziren: «a reunirse las Juntas del País Vascongado después de dos años de absoluta interdicción en el ejercicio de sus prerrogativas forales».

Madrildik itzulitakoan, Hirugarren Barrutiko foru diputatu izendatu zu- ten. Izendapen hura egin zenean, Diputazioak erdeinua egin zion haren aitari, hots, Julian de Egañari. Ondorioz, Julianek Probintziako Aholkularitza Supernumerarioari egin zion uko; horrenbestez, 1844ko abuztuaren 11n, eta Azkoi- titik, Francisco Manuelek bere diputatu karguari egin zion uko.

Ukoa abuztuaren 12an irakurri zen Probintziako Batzar Nagusiaren Az- peitiko bilkuran. Batzarrak ez zuen ukoa onartu eta atsekabea agertu zion: «por haber incurrido en la falta de anteponer los intereses de familia a los generales de la Provincia, y por querer sugetar a su voluntad la de todos los representantes de la misma». Mehatxu ere egin zioten: «inhabilitación perpetua para ejercer cargos públicos en Guipúzcoa».

Garaiko azpijoko politikoek minduta eta, bereziki, aitari eragin zioten azpilanek nahigabetua, hauxe adierazi zuen: «la parte más interesante, más sustancial y más filosófica de las vicisitudes de los pueblos, y muy especialmente la relativa a las intrigas y miserias que en ellos de ponen en juego, no está ni puede nunca estar escrita en actas ni en documentos oficiales. , pues nunca estas actas han revelado los móviles y ocultos resortes a que han debido su existencia».

Atsekabeak atsekabe, Egañak bere jarduera politikoan jarraitu zuen. Abokatu jardulea izateak, ordea, Batzar Nagusietako prokuradoretzan aritzea galarazten zion, hau da, Probintziako erabaki-organorik gorenean, 1480an berretsitako ordenantzak hori espresuki debekatua zuelako. Hori zela eta, 1852an, hau da, aitak bere Ensayo hura idatzi eta bi urtera, Francisco Manuel de Egañak lan hau ondu zuen: Vindicación de la conducta observada por los abogados de Guipúzcoa en las gestiones que han promovido, con el fin de obtener la declaración de que cese en dicha Provincia la anomalía de considerarse causa de inhabilitación para la asistencia a sus Juntas Generales la profesión de Letras y Abogacía. Lan erabakigarria Gipuzkoako etorkizuneko politikan.

Berarentzat, interes orokorrak, hots, Probintziako administrazio arloko interes kolektibo handiak, Batzarraren funtsezko oinarria ziren eta, horregatik, abokatuen eskuhartzea baztertuta ere, Ermandadeko alkateek emaniko epaien berrikuntza zelako (ondorioz, ordenantza 1480an onartu eta berretsi zen), artean ere eremu zabal-zabala gelditzen zen haien jakintza eta gar aberkoia erabili ahal izateko.

Horrek ateak ireki zizkien letratuei edo abokatuei Batzarretan, Gipuzkoako udalerriak prokuradore batzarkide gisa ordezkatzeko. Eta berari ere Argisanoko Batasunaren ordezkari izatea ahalbidetu zion (Gabiria, Zumarraga eta Ezkio), bai Hernaniko batzarretan —Ascencio Ignacio de Altuna ga- rai hartako politikari eragintsuari kontra eginik—, bai beste Batzar batzuetan, eta bere hitza beti errespetuz entzun zen: «su elocuente palabra fue siempre escuchada con respeto, y en más de un asunto importante resuelto por aquellas inolvidables asambleas se debió a iniciativa de señor Egaña».

Francisco Manuel de Egaña 1868an erretiratu zen bizitza publikotik eta, harrezkeroztik, Zarautzen bizi izan zen erlijio-jarduerei eta herriko interesen aldeko lanari emana, «del que era celoso guardián». Halaber, herrian az- ken urtean ezarritako San Vicente de Paulen Konferentzia-burua izan zen eta, gainera, honako jarrera hau erakutsita: «del afecto que profesaba a las cla- ses desvalidas, por cuyo bienestar moral y material se interesaba y esforzaba como pocos».

1890eko martxoaren 6an hil zen, eta heriotzak atsekabe berezia eragin zuen Probintzian. Euskal-Erria aldizkariak bihotzeko omenaldia egin zion Apuntes necrológicos sailean, hari buruz besteak beste honakoak adierazita: «abogado ilustradísimo». Ezaugarri hauek zituen: «asiduidad y competencia, y por la entereza y rectitud de su carácter». Azken buruan, «hombre de rara entereza de carácter, nunca cedió a imposiciones de ningún género, cuando creyó que la causa que defendía era la de la razón y la justicia».

Letrak lantzeko dohaindua, La España egunkariko erredakzioko kide izan zen (egunkariaren inspiratzailea eta arima Pedro de Egaña izan zen), eta olerki batzuk idatzi zituen, hala nola ¡Agur! izenburukoa, Manterolaren Cancionero Basco kantutegian argitaratua.

Francisco Manuelek euskal historiografiari egindako ekarpen handia Vindicación lana da, inolako zalantzarik gabe. Ikerketa historiko sakona egin zuen 1480ko foru xedapenaren jatorria eta garapena jakiteko, letratuak batza- rretan aritzea debekatua zuena. Hura egoera zentzugabea zen eta ez zuen inolako justifikaziorik XIX. mendearen erdian, justizia arruntaren administrazioa epaile letratuei esleitua baitzegoen eta, administrazioarekiko auzi-justizia, berriz, kontseilu probintzialei.

Francisco Manuel Egañaren iritziz, debekuak aski gaitz nabarmenak eragiten zituen Probintziako politikan, adibidez: gutxi batzuen monopolioa interes publikoak kudeatzeko eta gobernatzeko; pertsona ezgaienen ausarkeria eta azpijokoa, dela tituluak usurpatzeagatik, dela pertsona egokienen eta duinenen ekintza onuragarria ordezkatzeagatik; batzuen faboritismoa, guztion diruen bizkar elikatua eta mantendua; nagusitasun handiusteko eta menpekotasun doilorreko lotura konbentzionalak sortzea negozio publikoen martxan zuze- neko edo zeharkako eragina dutenen artean; borondate orokorraren ordezpen etengabe, iraunkor eta normala gutxi batzuen —eta batzuetan, bakar baten, eta beharbada, duintasun gutxienekoaren— borondate apetatsuarekin; eta beren jakintza dela eta, beren izaera dela eta, beren prestutasuna dela eta, beren ardura publikoa dela eta beren sakrifizioak direla eta, gizon laudagarrienak di- renen urruntzea eta ahanztura, ez denean haien mespretxu ahalkegarria.

Eta, azkenik, horren osagarri: «la impunidad y la irresponsabilidad, a pesar de las más seductoras formas, en la gestión administrativa, considerada por algunos. como una encomienda, como un fideicomiso, como un patronato u otra especie de derecho familiar». Honatx zerk eragiten zituen gaitz horiek guztiak: «la exclusión arbitraria y absoluta de una de las clases más recomendables por todas sus circunstancias, en pena precisamente de los títu- los mismos que la hacían más digna de velar por la acertada dirección de los asuntos e intereses públicos».

Azpeitiko abokatuek Vindicación lanaren edukia bere egin eta errekurtsoa tartekatu zuten Gaztelako Errege Kontseilu Nagusian eta, horretarako, ekimenarekin bat egin nahi zuten guztien sinadura eta babesa jaso zituzten. Horra, beraz, Francisco Manuel de Egañaren lorpena. Eta 1851ko irailaren 2an, Recopilación foralaren VI. Tituluko VII. eta XIV. kapituluetako erreforma eskatu zioten formalki Probintziari, anomalia hura bertan behera uzteko: «la singular anomalía de considerarse causa de inhabilitación para el cargo de procurador en las Juntas Generales y Particulares de la Hermandad la profesión de Letras y Abogacía en personas adornadas con todos los requisitos legales exigidos para dicho cargo».

Diputazioak auzia lehen Batzar Nagusira helarazi zuen, urriaren 23an. Errekurtsogileek, bitartean, alegazio-idazki luzea aurkeztu zuten Gortean, aipatu araua indargabetzeko eskatuta. Francisco Manuelen lan inprimatua, gainera, Probintzia osoan banatu zen. Horrek guztiak bultzaturik, Tolosako Batzar Nagusiak erabaki zuen ezen lanbide haiek ez izatea aurrerantzean inhabilitaziorako arrazoi Probintziako Batzar Nagusietara eta Partikularretara prokuradore batzarkide gisa bertaratzeko.

Francisco Manuel de Egañak berak hauxe idatzi zuen, familiak gordea duen eskuizkribuan: «los Colegios de Abogados de los cuatro Partidos Judiciales de la Provincia [Donostian argitaratutako Crónica Vasco-Navarran 1852ko ekainaren 19an eta 22an eta uztailaren 14an plazaratutako artikulu banaren bidez] me dieron las gracias en los términos más expresivos y satisfactorios y acordaron abrir una suscripción entre los abogados recurrentes con objeto de indemnizarme de los gastos de impresión del folleto».

El Faro Nacional jurisprudentzia-aldizkariak (uztailaren 1ean eta 18an) eta uztailaren 16ko El Orden Madrilgo egunkariak lana aztertu eta oso ontzat jo zuten. Lanak, izan ere, kontzientziak piztu eta XIX. mendeko oinarri bat egia bihurtzeko bidea prestatu zuen: jende guztiaren berdintasuna kargu publikoak betetzeko.

Obrak

Vindicación de la conducta observada por los abogados de Guipúzcoa en las ges- tiones que han promovido, con el fin de obtener la declaración de que cese en dicha Provincia la anomalía de considerarse causa de inhabilitación para la asistencia a sus Juntas Generales la profesión de Letras y Abogacía, Madril: Establecimiento Ti- pográfico de Mellado, 1852.

Réplica al folleto publicado por el Sr. Don Ascensio Ignacio de Altuna con el título «Re- futación al discurso del Sr. Don Francisco Manuel de Egaña, procurador de la Unión de Arguinsano en las Juntas Generales de Hernani». Con un apéndice dedicado al Sr. Don Miguel de Garmendia, Donostia: Pío Barojaren inprimategi tipo-litografikoa, 1855, non «Historia oficial»az zuen ideia zaldu baitzuen.

Artikuluak La España egunkarian.

¡Agur! olerkia, Jose Manterolaren Cancionero Bascon argitaratua (1878).


Bibliografia

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., «La creación del Derecho de la Hermandad gui- puzcoana: la presencia de los Letrados en sus Juntas», Estudios de Historia del De- recho Europeo. Homenaje al Prof. G. Martínez Díez, Madril: Universidad Complu- tense, 1994, III. libk., 227-244. orr.

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legislación foral de las Provincias Vascongadas» de Julián de Egaña. El autor y su obra (1786-1864), Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996.

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., «Los Egaña, una saga de foralistas guipuzcoanos (siglos XVIII- XIX)», Notitia Vasconiae, 1 (2002), 189-216.

EUSKAL-ERRIA ALDIZKARIA, 22 (lehen seihilekoa, 1890), 223-224. orr. (Ohar nekrolo- gikoak).

VÁZQUEZ DE PRADA, M., Negociaciones sobre los fueros entre Vizcaya y el poder central (1839-1877), Bilbo: Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1984.


Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP