Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

EGAÑA GONZALEZ-CID, Domingo Ignacio (Zestoa, 1727 – Tolosa?, 1786).

Karguak eta lanbideak

Gaztelako Errege Kontseilu eta Ganberako eta Ordenen Errege Kontseiluko Kontaduriako Ofiziala eta artxibozaina, Madrilen, Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Aldundien idazkaria

Ibilbidea

Manuel Joaquin Egaña Korta eta Maria González-Cid zituen gurasoak, eta Zestoan jaio zen 1727ko maiatzaren 11n. Lehenengo emaztea Maria Antonia Jauregi (Gernikakoa) izan zen, eta lau seme izan zituzten: Bernabe Antonio, Diego, Martin eta Francisco Manuel Egaña Jauregi. Hogeita hamasei urte zituela alargundu eta berriz ezkondu zen, 1765eko abuztuaren 28an, Maria Antonia Kortazar Arostegirekin, eta beste lau seme izan zituzten: Agustin Francisco, Casimiro Javier Martin Ignacio Ramon Maria, Pablo eta Juan Egaña Kortazar.

1769ko apirilaren 15ean, berrogeita bi urte zituela, Azpeititik bidali zuen txosten bat Probintziara, Batzarren eta Aldundiaren idazkari postua eskatuz, kargua bete gabe geratu zenean. Bere burua aurkezteko esan zuen Zestoan jaioa eta bertako kontzejuko kidea zela, Ordenen Kontaduria Orokorreko ofizial erretiratua, urte luzez bete zuela Los Llanosko markesaren ganberako idazkaritza, eta Probintziaren zerbitzuan aritu zela Gorteko hainbat bulegotan, «guztietan lortuz trebeziaren eta meritu onaren kontzeptua, batez ere Gaztelako Kontseiluaren artxiboko Ofizialtzan eta Ordenen Kontaduria Orokorrean». Haren asmoa zen sorterrira itzultzea, azken enpleguko soldataren erdia hartuta, «artxiboaren kontserbazioari kalte egiten ziolako Madrilgo tenperamentuak, eta on eskualde honetakoak». Horretarako eskaintzen zituen «semearen maitasuna eta arreta» Probintziaren zerbitzura, eskarmentua paperen espedizioan eta Gortearen, Ministerioaren eta Bulegoen ezagutza.

Idazkaritza betegabe geratuta, 1774an, Oñatiko kondea aldeko zuela, enplegu horretarako izendatu zuten, aldi berean hainbat enkargu eta agindu bete bazituen ere. Beraz, 1783ko urtarrilaren 1ean, Zestoako hauteskundeetan, batzarraren aurrean proposatu zuten hiriko alkate posturako, eta aukeratua izan zen, «guztien oniritziz». Izendapena onartu zuen Domingo Ignacio Egañak, eta otsailaren 8an karguaren zina egin zuen eta alkatetzaz jabetu zen. Baina, haren nahia hori bazen ere, ia ez zen aritu karguan, Zestoako Udalaren batzar bakar baten buru izan baitzen, eta haren ordez eginkizun horretan aritu zen haren alkateorde Juan Irure.

Bere azken urteetan Domingo Ignacio Egañak Probintziako idazkaritzarekin lotu ahal izan zuen Bernabe Antonio semea, eta harekin elaboratu ahal izan zuen El Guipuzcoano Instruido lana, argia ikusi zuena 1780an. Gaixotasun luzearen ondorioz askotan egoten zenez lanik egin ezinik, Bernabe Antonio bihurtu zen Probintziaren Idazkaritzarako izangai egokia, eta postua eskuratu zuen, aita 1786ko urtarrilaren 4an hil zenean.

El Guipuzcoano Instruido en las Reales Cédulas, Despachos, y Órdenes, que há venerádo su madre la Provincia: en los esméros, con que se ha dedicádo siempre al Real Servicio lanak Domingo Ignacio Egañaren gogoa bete zuen, Gipuzkoako gobernu-organoen idazkaria zen aldetik, Probintziaren dokumentazioa kontrolatzea baitzuen helburu.

Miguel Aranburuk 1683an artxibo probintzialaren inbentario handia azkenekoz egin zuenetik, —hark aukera eman baitzuen 1691ko foruen Bilduma egiteko, gero 1696an inprimatu zena—, Probintziak jarraitu zuen egiaztatzen beharrezkoa zela sortzen ziren auziei zehaztasunez eta berehala erantzuteko datu dokumentatuak eskura izatea.

Horregatik, 1752an, asmoa izanik «tener a mano una noticia pronta de las dependencias que han ocurrido a esta Provincia», Arrasateko uztailaren 2ko Batzar Nagusiak Manuel Joaquin Zabalari agindu zion «que formase un extracto de los más graves e importantes que han ocurrido desde el año de 1696, en que se imprimió el Libro de los Fueros y se reformó el ynbentario de los papeles del archivo de esta Provincia, y que este extracto pase de uno a otro en los señores Diputados Generales, [para] que informen a las Diputaciones de los puntos que en ellos haia y sean conducentes a las dependencias que ocurran, y se puedan también instruir algunos cavalleros que lo deseen».

Manuel Joaquin Zabalak ez zuen agindua bete, baina bai Domingo Ignacio Egañak, 1779ko uztailaren 8an Azpeitiko Batzar Nagusietan eman baitzituen orri bete bi liburukiak, —gaur desagertuak— Prontuario izenpean. Harekin batera txosten luze bat zihoan, non egileak azaltzen zituen Probintziari zerbitzatzeko gogoa eta haren oniritzia jasotzeko esperantza.

Haren edukia aztertu zuten diputatu nagusi Vicente Maria Altzibar Jauregik eta Donostiako alkate Juan Jose Zuaznabarrek eta Bergarako alkate  Martin Murua Eulatek, eta batzarrak, ondo iritzita, inprimatzeko eta Probintziako herri guztietara zabaltzeko agindua eman zuen.

Arestian aipatutako hiru aztertzaileek Prontuario lanaren egokitasuna eta baliagarritasun handia azpimarratu zituzten, eta beharrezkotzat jo zuten hura ezagutaraztea, inprimatuta, Probintziako auzietan gipuzkoar guztien interesen ezagutza eta instrukzioa egiteko, batez ere kargu politikoetan ari zirenentzat, horren beharrean zeudelako. Gainera, egilea saritu behar zenez, ohiko lansariaz gain, bizi zen artean urteko 3000 erreal jaso behar zituela ebatzi zuten.

Zuaznabarrek adierazi zuenez, lanari «ongi iritzi zion», eta baliagarria ez ezik, oso baliagarria iruditu zitzaion, «utilísima, y de imponderable importancia, pues estando compendiado en ella todo el gobierno de V. S.ª desde el año de 1696 hasta el de 1778 por clases, y con una tabla alfabética que las particulariza, previene o recuerda instantáneamente, no parece puede ofrecerse caso, ni dependencia alguna, por extraordinaria que sea, para cuyo breve despacho no traiga oportuno y estimable ejemplar, excusando las angustias que de otra manera son precisas a cada paso para hallarlos en el cúmulo de la inmensa papelería causada en tan largo tiempo».

Antzeko iritzia adierazi zuen Murua alkateak; eta ez zuen iritzi eskasagoa Altzibar Jauregi diputatuak, ontzat jotzen baitzuen «el singular esmero con que se ha trabajado, y de venirse a los ojos el embarazo, dificultad y dispendio de tiempo que sin ella se necesita para encontrar, en el cúmulo inmenso de tantos registros y papeles, las noticias, casos y egemplares que conducen al acierto de los recursos y expedientes diarios caminándose por las venerables huellas de nuestros mayores». Hala ere, inprimatu aurretik zenbait hobekuntza egitea proposatu zuen, batez ere Zuzenbide publiko eta zibileko gaiei zegokienez,  erabiltzaileei erraztearren beren argudioei oinarri azkar eta sendoak aurkitzea, horretarako, Gipuzkoa ukitzen ez zuten errege-ebazpenak kenduz, Probintziako kargu publikoen zerrenda gehituz, izenburua aldatuz eta hitzaurre bat erantsiz.

Azpeitiko 1779ko uztailaren 9ko Batzar Nagusiak iritzi horiek ontzat eman zituen, Domingo Ignacio Egañari eskatu zion aldaketa horiek eransteko bere lanari, izenaren ordez El Guipuzcoano Instruido… delakoa jarri zion, eta inprimatzeko baimena eskatu zion Gaspar Llanos Moreda korrejidoreari. Baimena eman zuen hark, 1780ko martxoaren 20an, lanaren helburua zelako «Probintziaren, bertako herrien eta biztanleen instrukzioa, erabilera eta zerbitzua».

Bernabe Antonio Egañak esan zuen lana zela «oparotasun, zehaztasun eta neke handiz idazkariak urte luzez landua, 1779ko Batzarreko ordezkarien aginduz, eta haren baliagarritasuna Idazkaritzan aritzen direnek eta haren irakurketa arretatsua egiten dutenek bakarrik ulertuko dute ongi», bere garaian Probintziaren iritziz «baliagarria zen Herrialdeko herrien eta jendeen erabilerarako, instrukzioaren interesak haren bidez finkatuko zirelakoan».

1781eko apiriletik aurrera, inprimatutako lana Probintziako herrietara bidaltzen hasi ziren, «berek bakarrik erabiltzeko, momentuz», eta gipuzkoarren, eta batez ere, politikoen instrukziorako balio izan zuen, izan ere, xix. mendearen erdialdera esaten zuten «haren laguntzarik gabe orain denbora asko dela gure gizon prestuek ez dute asmatzen urrats bat bera ematen Foruen eremuan». Eta haren laguntzarik gabe ezin izango zen, aurrerantzean, Gipuzkoari buruzko xviii. mendeko historiarik idatzi.

Lanak berehala izan zuen aplikazio praktikoa Probintziaren bizitza publikoan, egiazko eskuliburua baitzen, bertan jasotzen zirela, gaien arabera eta agerpenaren dataren arabera sailkatuak, Batzarren eta Aldundiaren autoak eta akordioak, pribilegioak, mesedeak, errege-aginduak, etab. Haren baliagarritasunaren oinarria zen, batez ere, xviii. mendearen azterketa sakona izatea, eta horrek gaurkotasun eta baliagarritasun praktiko eztabaidaezina ematen zion.

Obrak

El Guipuzcoano Instruido en las Reales Cédulas, Despachos y Órdenes que ha venerado su madre la Provincia, en los esmeros con que se ha dedicado siempre al Real servicio: En la sumisión de sus representaciones y Recursos, para la recta administración de Justicia y conservación de su originaria Nobleza, Fueros, Esenciones y Prerrogativas: y en las Providencias Políticas, Militares y Gobernativas, tomadas por sus Congresos generales, Particulares y Diputaciones, desde el año 1696 hasta el presente de 1780, con un índice alfabético que recuerda las materias en serie cronológica. Obra dispuesta por orden de los señores Comisionados de la Junta de 1779, Donostia: Imprenta de Lorenzo Riesgo Montero de Espinosa, 1780. Berrarg. kritikoa, El Guipuzcoano Instruido en las Reales Cédulas, Despachos y Órdenes que ha venerado su madre la Provincia, en los esmeros con que se ha dedicado siempre al Real servicio, Ayerbe Iribar, M.ª R. (arg.), Donostia: Euskal Herriaren Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2016.

Bibliografia

Ayerbe Iribar, M.ª R., «Los Egaña, una saga de foralistas guipuzcoanos (s. xviii-xix)»,in Notitia Vasconiae, 1 (2002), 189.-216. or.

— «De la Escribanía Fiel a la Secretaría de Guipúzcoa (siglos xv–xviii)», Historia Iuris. Homenaje al Prof. Don Santos Coronas González, KRK ediciones-Universidad de Oviedo, I, 2014, 403.-433. or.

— «De la Escribanía Fiel a la Secretaría de Guipúzcoa (siglos xv–xviii)», eta «El Guipuzcoano Instruido de Domingo Ignacio de Egaña», in El Guipuzcoano Instruido en las Reales Cédulas, Despachos y Órdenes que ha venerado su madre la Provincia, en los esmeros con que se ha dedicado siempre al Real servicio, Donostia: Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2016, 9.-62. or (gaztelera) eta 63.-116. or(euskara).

Aipamen bibliografikoa

Ayerbe Iribar, R. Mª., “Egaña Gonzalez-Cid, Domingo Ignacio”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 476-479.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP