Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE BIZKAIKO EGILEAK ETA OBRAK

ECHEZARRETA HURTADO DE AMEZAGA, Ramon (Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga) (Bilbo, 1808ko urtarrilaren 23a – 1879ko azaroaren 28a).

Karguak eta lanbideak

Abokatua, politikari lokala

Ibilbidea

Higiezin ugariren jabetza eta merkataritza eta industria jarduera uztartzen zituen Durangaldeko familia aberats bateko kide. Ramon Echezarretak lotura zuen XVIII. mendean Espainiako Monarkiaren inguruan nabarmendutako taldeekin, bai aitaren eta baita amaren aldetik ere. Bere ama Manuel Bal- tasar Hurtado de Amezagaren ondorengoa zen, lehendabiziko Riscal Alegreko Markesa, Badajozko (1708-1709), Galiziako (1709) eta Malagako (1709-1715) gobernadorea, Asturiasko Printzearen manga aitoren semea, eta, 1709tik, teniente jenerala. Aitari dagokionez, Echezarreta etxekoa zen (Mañaria). Du- rangon oinetxea ezarria zuen familia hori, nagusiki, XVIII. mendean Cadiztik egiten zen merkataritzari esker aberastu zen. Ramonen aita Jose Joaquin Echezarreta zen (Durango, 1767), Bergarako Errege Mintegian ikasia. Bere osaba Francisco de Echezarretak ere (Durango, 1777) mintegi horretan ikasi zuen, ondoren Guardiamarinako akademiara igaro zen, eta ibilbidea Armadako brigadier bezala bukatu zuen. Azkenik, aipatu beharra dago Jacinto Romarateren (Sodupe, 1775) koinatua zela, Bergarako ikaslea bera ere, Ma- rinako brigadier (1815) eta Marinako bulegoko idazkaria hirurteko konsti- tuzionalean (1820-1823). Agerikoak dira, beraz, familiak Koroari egindako zerbitzuak, ekimen ilustratuetan izandako partehartzeak, merkataritza eta industria jarduerak, tokian tokiko botere-baliabideen gainean izan zuen kon- trola eta baita lehen liberalismo moderatuarekiko lotura goiztiarra ere.

Erregimen Zaharrean, Echezarretarrak toki-agintariak ziren, eta partehartze handia zuten Durangoko udalbatzan eta Bizkaiko Probintzia Instituzioetan. Gerora, ordea, Napoleonen aginteari etengabeko zerbitzua eskaini behar izan zioten, eta, horren atzetik, lehen liberalismoaren probintzia-instituzioei. 1823an, absolutismoa berrezarri zenean, Jose Joaquin de Echezarreta Bizkaiko institu- zioetatik kanpo geratu zen, konstituzio sisteman izandako parte-hartzeagatik.

Ramon de Echezarretak ondarea eta ideologia bere familiarengandik jaso zituen. 1833an Errege Kontseiluko abokatu izendatu zuten, eta Bilbora joan zen bizitzera 1835eko urria aldera, hau da, karlistek Durango hartu eta hilabete gutxira. Guda zibilaren zati bat Frantzian eman zuen. 1839. urtean, Du- rangora itzuli ahal izateko eskaera egin zuen, eta, aginte karlistak eskatu zituen txostenetan ageri denez, portaera moral egokia zuen, baina ezaguna zen Isabel II.aren aldekoa zela. Argi dago Echezarretarrak liberalen «erdi doi» horren erakusgarri ezin hobea zirela, ez bando batak ez besteak ez zuelako fa- miliaren aurka jo. Euren egoera ekonomikoa ere bat zetorren zuten ideologiarekin: garai moderatuak iraun bitartean, Ramonek errenta altua zuen eta Bizkaiko fabrikazio- eta manufaktura-industriako 150 pertsona garrantzitsuenen artean zegoen, eta Durangoko merkataritza-industriako pertsona abera- tsena zen.

1864an, Curutzietako icustamenac gurutze-bidea argitaratu zuen euskaraz. Interes erlijioso edo literario berezirik izan ez arren, hainbat edizio argitaratu ziren. Bestalde, Fausto Antonio de Beitiak Durangoko merindadearen inguruan idatzitako eskuizkribuak editatu zituen, eta 1868an Euskalduna egunka- riaren moldiztegian argitaratu ziren, Antonio Truebaren hitzaurrearekin. Beitiak urte luzez jasotako informazioa osatzeko, Ramon de Echezarretak bere familiarengandik jasotako dokumentuak eta ahozko lekukotasunak baliatu zuen. Joera erabat foruzalea zuen obra horretan egindako oharrek erakusten dutenaren arabera, esan liteke nolabaiteko erudizioa zuen patrizio lokala zela.

Obrak

Curutzietaco icustamenac. Eusquerazco verba neurtubetan. R. E. Durangocuac ipinita, Gasteiz: Ignacio Egañaren moldiztegian, 1864. Berredizioak. Durango:

F. Elosu, 1898; Durango: R. Soloagaren moldiztegian, 1900; ZUGAZA, Leopoldoren edizio faksimilea, ibidem: Artes y letras, 7 (1984). MOGUEL, J. A.-ren berredizioan ere erreproduzitua, Confesino Ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confe- sinuari ondo eguiña izateco, Tolosa: Francisco Muguerza, 1884.


BEITIA, F. A. eta ECHEZARRETA, R. de, Noticias históricas de la Noble y Leal villa de Tavira de Durango, por …, naturales y vecinos de la misma villa, Bilbo: ‘Euscalduna’-ren moldiztegi eta liburudenda, 1868. Berred. Bilbo: Gráficas Bilbao, 1967; [Durango], Gerediaga Elkartea, 2002.


Eusko Legebiltzarraren liburutegian berak egindako. La primera arruga ipuinaren it- zulpen eskuizkribatua dago, Lenengo chimurra izenburua duena. Online: http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/8502 (2019ko azaroaren 27an kontsulta- tua).

 

Bibliografia

Fichoz Database, Manuel Baltasar Hurtado de Amezagaren fitxa biogra- fikoa (http://www.fichoz.org/home/accessweb) (2019ko urriaren 27ko urriaren 27an kontsultatua).


H.V.B, «La pasión vasca “Curutzietaco Icustamenac” en la edición tolosana (1884) del Confesino Ona de Juan Antonio Moguel Urquiza», Boletín de la Real Sociedad Bas- congada de los Amigos del País, 26. libk., 4 (1970), 494-495. orr.


LARRACOECHEA BENGOA, J. M.ª, Notas históricas de la villa de Durango, Durango/Bilbo: Kurutziaga, 1983-1991.


MARTÍNEZ RUIZ, J., Filiación de los seminaristas en el Real Seminario Patriótico Bascon- gado y de Nobles de Vergara, Donostia: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1972.


PÉREZ NUÑEZ, J., «Echezarreta Arribi, José Joaquín», Agirreazkuenaga, J. (zuz.), Diccio- nario biográfico de los Diputados Generales, burócratas y patricios de Bizkaia, Bilbo: Bizkaiko Batzar Nagusiak/Juntas Generales de Bizkaia, 1995, 182-187. orr.


ITURRIAK


BIZKAIKO FORU AGIRITEGIA, Administrazioa, Zaintza Publikoa, Gudak eta Sol- dadutza, AQ01447/56. Ramon Maria Echezarretari emandako Espainiara itzul- tzeko lizentzia.

 

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP