Karguak eta lanbideak
Artxibista, Liburuzaina.
Ibilbidea
Bernardin-Joseph Detchepare Baionan sortu da 1878an. Baionako Liburutegiko liburuzainordea da 1908tik aitzina. 1926an, liburuzain nagusia bihurtzen da.
Baionako mundu intelektualeko parte hartzaile handia izan da. Pertsona jakintsu eta ikerlarientzako laguntzaile fin gisa kontsideratua zen. 1921. urtean, «Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne» erakundeko kide bilakatzen da. Eta 1926an, Baionako «Academia Gascona»-ko sortzaileetako bat izan da. 1939an, 72. Frantziako «Congrès des sociétés savantes» ekitaldiaren karietara, «officier de l’instruction publique» titulua jasotzen du dekretu baten bidez, bere lanaren kalitatea goraipatzen duena.
Erran gabe doa bere obra nagusia Rene Cuzacq historialariarekin batera egindako Bayonne sous l’Ancien Régime: lettres, missives des rois et reines de France à la ville de Bayonne bilduma izan dela. Lan horrek Ehun Urteko Gerra ondotik Frantziako erregeek eta erreginek Baionari buruz idatzitako gutun ezagun edo argitaratugabe franko biltzen ditu. Hiru liburukitan banatuak dira: lehendabizikoak Frantziako Karlos VII.a eta Karlos IX.aren arteko epea aipatzen du (1451-1560). Bigarrenean, autoreek Karlos IX.a eta Luis XIII.aren artean (1560-1610) bidalitakoak (gehienak Enrike IV.ak idatzirik) agerrarazten dituzte. Azken tomoak Luis XIV.aren erregealditik Iraultzara arte doan denboraldia estaltzen du. Liburuki bakoitzari landutako epeari doakion hiriaren egoera sozio-juridikoari buruzko notizia labur bat txertatua zaio.
Bestalde, bi artikulu publikatu ditu Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et arts de Bayonne aldizkarian. Lehen artikulu labur batean, Guillaume du Tillot (1711-1774) Baionesaren biografia egiten du. Bigarrenean, Baionako Caradoc-eko egoitzaren historia azaltzen du.
Bernardin-Joseph Detchepare 1960an Baionan zendu zen, 82 urterekin.
GARRIC, A., «Arbre Généalogique de Victor-Bernard Derrécagaix», https://gw.geneanet.org/garric?lang=fr&n=derrecagaix&oc=0&p=victor+bernard (2020ko urriak 13).
MADARIAGA ORBEA, J., Apologistas y detractores de la lengua vasca, Donostia: FEDHAV, 2008, 600-604. or.
EGILE GABE, Bibliotheque National de France, «Victor-Bernard Derrécagaix (1833-1915)». https://data.bnf.fr/fr/13009159/victor-bernard_derrecagaix/ (2020ko urriak 13).
Obrak
. «Guillaume Du Tillot: un Bayonnais, valet, ministre et secrétaire d’Etat», BSSLAB, 7 (1931), 89-94. or.
CUZACQ, R.-rekin, Bayonne sous l’ancien régime: lettres missives des rois et reines de France à la ville de Bayonne, Baiona: Imp. du Courrier, 1933-1935, 244 or.
«Le domaine de Caradoc», BSSLAB, 85 (1958), 115-119. or.





